lunes, 30 de septiembre de 2019

LAUGARREN ASTEA: JARDUERA GEHIAGO EZAGUTZEN


Astelehen honetan jarraitu gara ariketak ezagutzen eta esperimentatzen. Klase praktiko hauek asko gustatzen zaizkit, nire etorkizunerako oso baliogarriak izango direlako. Nik nire buruarekin esperimentatu ondoren haurrekin gai izango naiz haiekin egiteko.

Lehenik eta behin, “Itzalen jolasa” egin dugu: bikoteka, bata bestearen itzala izan behar zen. Oso dibertigarria da baita espazioa eta gorputza ezagutzeko oso baliogarria ere.

Geroago, berriro bikoteka, hipnotitzaile jolasa egin dugu, espazio osotik ibiltzen. Harria, buztinezko eskultura eta siamesak jolasak egin ditugu ere. Siamesaren jolasa gehien gustatu zaidana izan da, horretarako, bikoteka siamesak bezala ibili gara klase osoan zehar; lehenik ipurditik itsatsita egon gara, gero bizkarratik, gero ukodotik…
Siamesaren jolasa bukatu ondoren, bikote berdinarekin (nire kasuan Sandrarekin), letrak eta hitzak bata bestearen bizkarran egiten ibili gara. Ariketa hau lehenen eta bigarren ziklikoko haurrekin egiteko aproposa da.

Azkenean, masajeak egiten bukatu dugu saioa. Gaur, masajeak egiteko, pilota txiki bat erabili dugu. Oso gustora sentitu nintzen.




miércoles, 25 de septiembre de 2019

GORPUTZA EZAGUTZARAKO ARIKETAK LANTZEN


Gaurko saioan hainbat ariketa eta jolasak landu ditugu. Jarduera hauek guk lehen personan esperimentatu ditugu. Nire ustez, jarduerak erakutsi ahal izateko lehenik ezagutu behar ditugu, horregaitik oso klase baliogarria izan da.

Hasteko, polizia eta hiltzailearen jolasa egin dugu (Kartetako jokoa bezala). Beraz, Maddi gure klaseko kide batek, polizia, herria edo konplize rolak banatu ditu. Nire kasuan, herria izatea tokatu zait. Oso barregarria izan da, hiltzaileak konplize asko egin ditudalako eta amaierarte ez gara konturatu nor zen hiltzailea. Jolas hau, 5 urteko gelan egiteko oso egokia da, baina rolak oso zehatzak egon behar dira.

Ondoren, orkestra jolasa egin dugu. Jolas hau espazio osotik mugitzeko balio du (espazioa ezagutzeko ere). Gorputzaren mugimenduarekin, irakasleak esaten zuena kopiatu egin dugu.

Georoago, ispiluaren aurrean aurpegi arraroak jarri behar izan ditugu. Gero, estatuaren jolasa egin ditugu ere. Estaruaren jolasa, bikoteka landu dugu, bietako bat estatua da eta bestea eskultorea. Eskultoreak estatuaren gorputza (besoak, hankak,,,) mugitu behar du berak nahi duen moduan.

Bukatzeko, erlajazio saio bat landu dugu. Asko maite dut erlajazio saioak, baina kasu onetan ez nuen oso ondo irakaslea entzuten.




lunes, 23 de septiembre de 2019

HIRUGARREN ASTEA: MARKO TEORIKOA ETA APA ARAUAK


Astelehen honetan, zer den eta nola egiten den marko teorikoari buruz hitz egin dugu.
Esan beharra daukat, oraindik ez dakigula nola egingo dugun gure K6, baina azalpen hau oso baliogarria izango zaigu gure K6ko marko teorikoa ondo prestatzeko. Adibide asko ikusi ditugu klasean.
Halaber, aspimarratu digute plagioak kontuan edukitzea baita APA normak ondo erabiltzea ere.

Marko teorikoa nola egin behar dugun jakin ondoren, gure K6ko marko teorikoaren atal bat jartzea adibide moduan pentsatu dut (Ondo dagoela uste dut, azalpenak kontuan artu ditugu).

Zer da Dramatizazioa?
Bestalde, dramatizazioa sentimendu adierazpeneko eta zirraretako era bezala ulertzen da. Tresserras-ek (2017) azaltzen du haur hezkuntzan neskak eta mutilak haien garapen intelektuala, sentsoriala eta kreatiboa bizitzen dutela. Halaber, Tresserras-ek (2014) aipatzen du (Zuazagoitia, Vizcarra, Aristizabal, Bustillo eta Tresserras, 2014) urte hauetan nabarmentzen dutela, jada umeak zirrarak desberdinak aitortzeko gai direla, adierazpen eta pertsona desberdinen adierazpen hunkigarriak ulertzen dituztelako.

ERREFERENTZIAK:

Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Zuazagoitia, A., Vizcarra, M. T., Aristizabal, P., Bustillo, J., eta Tresserras, A. (2014). Acompañando las emociones de la pequeña infancia (0-3 años) mediante el teatro. Ágora para la educación física y el deporte, 16(1), 1-17.

viernes, 20 de septiembre de 2019

ESNATZEKO JOLASA


Hasteko, esnatzeko jolas bat egin dugu, “Erregina” izena du. Denon artean egiteko jolas bat izan da.
Lehenik eta behin, nor izango zen erregina aukeratu genuen. Geroago, erregina beste klaseko parte batera joan behar zen (ezer ez entzuteko) eta besteok ofizio bati buruz pentsatu behar izan genuen. Mimikaren bitartez ofizio hori erreginaren aurrean antzeztea izan zen jolasaren helburua. Erregina zer ofizio zela asmatu behar zuen.
Oso jarduera interesgarria eta egokia izan dela klaseari hasiera bat emateko esan behar dut. Zihur nago nire praktiketan erabiliko dudala.




Beste aldetik, egin behar dugun marko teorikoari buruz hitz egin dugu. Azalpen batzuk eduki ditugu (nola egin, nola aurkeztu…). Halaber, gure gradu amaierako proiektuei buruz hitz egin dugu. Horretarako, borobil batean jarri gara eta banaka antzetu dugu norekin (irakaslea) eta ze gaia aukeratu dugun. Nire kasuan, Ainhoa Ezeizarekin “La teoría de la complejidad” prestatuko dut.

Bukatzeko, esan beharra daukat, ikasgai honetako marko teorikoa lagunduko digula gradu amaierako proiektua egiteko.

jueves, 19 de septiembre de 2019

LEHENENGO HAUSNARKETA: Kurtsoa hasi da!

Hona hemen lehen hausnarketa! Sarrera honen bidez, lehen bi aste hauetan IKT ikasgaian gertatu denaz hitz egingo dut.

Lehenengo astean ikasgaiaren aurkezpen txiki bat izan genuen. Ikasle bakoitzak galdera esanguratsuak erantzun behar izan genituen. Ondoren ikaskideen aurrean azaldu izan genituen. Gaztelerazko taldekoa naizenez, ez nituen klaseko ikaskide gehienak ezagutzen, eta, horregaitik, pixka bat kostatu zitzaidan jendaurrean azaltzea. Berehala konturatu nintzen irakasgai honek hausnarketa introspektiboak egiteko aukera emango zigula. Jarduera honen helburua elkar ezagutzea eta aurkeztea zen.
Jarduera hori egiteko, denok zirkuluan jarri ginen, hitz egiteko orduan denok elkar ikusteko moduan. Ondoren, galdereei buruz hitz egin genituen: nortzuk ginen, zergaitik aukeratu genuen minor hau, zer espektatibak genituen, zeintzuk ziren gure talentuak... Aurkezpen bat egiteko modu ezberdina iruditu zitzaidan. Orain arte, ez diogu garrantzirik eman gure burua aurkezteko gelan jartzen genuen moduari. Egia esanda, askoz gehiago kostatzen da, ezagutzen ez duzun jendearen aurrean lotsa galtzea zaila da

Aurkezpenak bukatu eta gero, konturatu nintzen giro urduria arnasten zela, lotsa handiz. Halaber, talentuei dagokionez, konturatu nintzen jendeari kosta egiten zaigula geure buruari buruz hitz egitea eta ondo egiten duguna esatea.


Geroago, Alaitzek, gure IKTko irakaslea, ikasgaiaren aurkezpena egin zigun. Azaldu zigun blog bat egin beharko genukeela, eskola bakoitzari buruzko gure gogoetak egiteko. Taldeko portafolio bat (sites) egin beharko genuela ere azaldu zigun, eta taldeak lehenbailehen osatu behar genituela. Azkenik, mapa kontzeptual bateratu bat egin genuen (arbelan), non banakako aurkezpenetan sortu ziren ideia esanguratsuenak biltzen ziren.


Kontzeptuzko mapa egiten ari ginenean, Alaitzek esaldi bat esan zuen, nire arreta piztu zuena eta nire portafolioan azaldu nahi dudana:


"La dramatización da, el aquí y el ahora, y es necesario estar presente y de verdad"


Paraiso antzerki taldeko kide Rosiren esaldi bat da. Dramatizazioari ez ezik, heziketari ere aplika diezaiokegun esaldia iruditu zait. Etorkizuneko irakasleak garenez, oinak lurrean edukitzeko adina heldutasun izan behar dugu: jakin behar dugu zer egin nahi dugun, nola egin nahi dugun eta zertarako egin nahi dugun.

Bukatzeko, K6 lan modularra egiteko taldeak egin behar izan genituen. Zazpi laguneko taldeak izan behar zuten, baina oso zaila egin zaigu akordio batera iristea. Lehenengo, beti egon garen jende berarekin taldeak osatu nahi genituelako, eta bigarren, ordutegi motagatik. Azkenean lau talde sortu ziren, 8 pertsonako bi talde eta 6 pertsonako beste bi talde. 

Esan behar dut, 8 pertsonako taldeei lan gehiago eskatu ziguten. Horregaitik Wix bat sortu izan beharko dugu,  plataforma horren helburu nagusia azaltzea zergatik den hain garrantzitsua dramatizazioaren bidez ikastea da, eta ezagutzen ez duen jendeari erakustea zer ikasten den eta nola ikasten den (artikuluak jarri, erreferenteak bilatu...). Nire kasuan, parte artuko dut Wix hau egiteko. Motibatuta sentitzen naiz plataforma honekin lan egiteagatik!

Azkenean, K6ko gida landu genuen. Galduta ikusi dugu gure burua, oraindik ez dakigu ondo zer egin behar den. Poliki poliki hasiko gara gure burua kokatzen!


"El pensador" (Auguste Rodin, 1904)

PROZESUA HASI DA!




lunes, 16 de septiembre de 2019

BIGARREN ASTEA: GAI ZARETE JOLASAK ASMATZEKO?


Gaurko saioan, taldeka banatu gara. Gorputz hizkintzako jolasak asmatu egin behar ditugu. Nire taldean pentsatu ditugun jolasak hauek izan dira:

  1. Pelikulak asmatu: taldeka jarri ondoren, persona batek filma bat pentsatu behar du. Filma pentsatu eta gero, besteon aurrean gorputzaren bidez antzetu behar du. Besteok zer filma den asmatu behar dute.
  2. Emozioak: Bikoteka, gorputza eta aurpegiaren bidez pertsona batek emozio bat adierazi behar du.
  3. Ispilua: Bikoteka, pertsona batek nahi duen mugimendu eta keinuak egin behar ditu. Bestea, megimendu eta keinu hauek errepikatu behar ditu.
  4. Hau ez da ematen duena: Irakasleak objetu bat ematen die haurreei (ur botila bat adibidez), haurrak beste gauza bat dela imaginatu behar dute eta keinuak egin behar dituzte objetu horrekin.
  5. Objetua aurkitu soinuaren bidez: Objetu bat klasean ezkutatzen da eta pertsona batek objetu hori aurkitu beharko du. Objetua besteon zarataren bidez aurkitzen laguntzen da (kasu honetan lurrean kolpeak ematen). Pertsona horrek, objetutik urbil badago, besteon zarata oso sendoa izan behar da. Urrun badago, zarata oso ahula izan behar da.


Bukatzeko, nire ustez, gaurko ariketa oso baliogarria izan dela. Momentuz estrategia gutxi dauzkagu gorputz hizkunzari buruz, baina oro har oso jarduera interesgarri batzuk ezagutzen ditugula erakutsi dugu.

viernes, 13 de septiembre de 2019

IKASLE KARPETA


Ostiraleko saioan gure ikasle karpetari buruz hitz egin dugu. Aurkezpen baten didez, zelan antolatu behar dugun baita nola izango den karpeten garapena ezagutu dugu.



Geroago, aurkezpen joku bat egin dugu: Lehenik irakasleak pilota bat eman zigun, pilota zeukana bere izena esan behar zuen eta izena esan ondoren beste klaseko bati pilota bota behar zion (pilota arrapatzen zuena bere izena esaten zuen etb).
Nire ustez objetuak erabiltzea (kasu honetan pilota bat) oso egokia da haur hezkuntzan aurkezpenak egiteko, umeen arreta arrapatzen ditugulako.

Jolasen pilota bukatu eta gero, taldeka banatu gara eta hiru aurkezpen jolasak asmatu ditugu, gureak “Salto”, “Stop” eta “Katu Katu” izan dira.
Azkenean, kutxa misteriotxuaren bideo bat ikusi dugu.

Bukatzeko, esan behar dut, gure etorkizunerako, aurkezpen jolasak ezagutzea oso baliogarria dela. Agian datorren urtean irakasleak izango gara eta umearen arreta arrapatzeko edo haien izenak ezagutzeko, jolas mota hauek oso interesgarriak dira.

miércoles, 11 de septiembre de 2019

LEHENENGO ASTEA: GOYO JIMENEZ


Gure lehenengo klasea, “Miliki” pailasoaren “¿Cómo están ustedes?” bideo-aurkezpenarekin hasi da. Gure arreta hartzeko oso egokia iruditu zait. Jarraian, Goyo Jimenezeko bideo bat ikusi dugu, “El club de la Comedia” monologo bat izan zena. Bideoa ikusi ondoren, Goyok nola erabiltzen duen bere gorputz hizkuntzari buruz hitz egin dugu. Goyok mimika, interpretazioa, publikoaren komunikazioak… oso ondo erabiltzen zituen.

Beste aldetik, Goyoren bideoari buruz, bideo oso estereotipatua izan dela komentatu dugu. Goyok konparazioak egiten zituen emakumeen eta gizonen artean; konparazio hauek barregarriak ziren baita oso estereotipatuak ere. Horregaitik, klasean eztabaida bat sortu da:
Batzuk bideo oso desekogia zela umeei jartzeko pentsatu dute, estereotipo sexistak bultzatzen duelako. Hala ere, beste batzuk, monologo barregaria dela hausnartu dute, Goyo humore beltza egiten ari zela pentsatzen dutelako.

Nire ustez, gaur egun, Goyoren monologoa telebistan jartzea ez da egokia. Genero berdintasunean aldaketa positiboak oso azkar ikusten ari dira eta monologo hau (nahaiz eta oso barregarria izan) ez du berdintasuna bultzatzen.
Bukatzeko, ikasgaiari dagokionez, esan behar dut, monologoa ikustea klasea motibatu egin duela (niri behintzat). Gainera parte hartzeko beldurra kendu zaigu eta hausnartzeko helburua lortu du. Halaber, gorputz hizkuntzari aurkezpen bat emateko bideo ondo aukeratuta dago.





martes, 10 de septiembre de 2019

NIRE AURKEZPENA


Kaixo guztioi! Ongi etorri nire blogera! Pablo Ramos Rodriguez naiz, Gasteizko Haur Hezkuntzako graduko laugarren mailako ikaslea. Unibertsitateko azken urte honetan erabaki dut Adierazpena eta Komunikazioa Dramatizazioaren bidez minorrean espezializatzea.

Zergatik ikasi dramatizazioaren bidez? Haur Hezkuntzan mugimendua eta artea oso garrantzitsuak dira. Gainera, beti gustatu izan zaizkit horrelako kontzeptuak: oso kirolzalea izan naiz beti, eta beti maite dut artearen historia.
Barregarria egiteko beldurra galtzeko beharra sentitzen nuen. Banekien publikoaren aurrean gauza batzuk egin beharko nituela: antzezten ikasi, dantzatu, abestu… Gauza hauek egiteko lotsa galdu behar da.


Bestalde, dramatizazioaren bidezko Adierazpen eta Komunikazio minorrean, bost irakasgai ikasten dira, Dramatizazio-adierazpenerako Informazio eta Komunikazio Teknologiak, Ikus-kultura, Musika Hizkuntza, Gorputz Hizkuntza eta Adierazpena eta Komunikazio Trebetasuna.
Portafolio honetan, bost ikasgaietatik hiru bakarrik aipatuko ditut: IKTak, Gorputz hizkuntza eta Komunikazioa. Hala ere, minor honetan ikasgai guztiek loturak dituzte, eta horrekin, blogaren bidez, ikasturtean zehar biziko dudan ikasketa prozesu luzea behatu ahal izango duzue.




K6: HIRUGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi! Sarrera honen bidez, K6 modulu-lanaren hirugarren saiakerari buruz hitz egingo dut. Ostiral honetan gimnasioan h...