lunes, 16 de septiembre de 2019

BIGARREN ASTEA: GAI ZARETE JOLASAK ASMATZEKO?


Gaurko saioan, taldeka banatu gara. Gorputz hizkintzako jolasak asmatu egin behar ditugu. Nire taldean pentsatu ditugun jolasak hauek izan dira:

  1. Pelikulak asmatu: taldeka jarri ondoren, persona batek filma bat pentsatu behar du. Filma pentsatu eta gero, besteon aurrean gorputzaren bidez antzetu behar du. Besteok zer filma den asmatu behar dute.
  2. Emozioak: Bikoteka, gorputza eta aurpegiaren bidez pertsona batek emozio bat adierazi behar du.
  3. Ispilua: Bikoteka, pertsona batek nahi duen mugimendu eta keinuak egin behar ditu. Bestea, megimendu eta keinu hauek errepikatu behar ditu.
  4. Hau ez da ematen duena: Irakasleak objetu bat ematen die haurreei (ur botila bat adibidez), haurrak beste gauza bat dela imaginatu behar dute eta keinuak egin behar dituzte objetu horrekin.
  5. Objetua aurkitu soinuaren bidez: Objetu bat klasean ezkutatzen da eta pertsona batek objetu hori aurkitu beharko du. Objetua besteon zarataren bidez aurkitzen laguntzen da (kasu honetan lurrean kolpeak ematen). Pertsona horrek, objetutik urbil badago, besteon zarata oso sendoa izan behar da. Urrun badago, zarata oso ahula izan behar da.


Bukatzeko, nire ustez, gaurko ariketa oso baliogarria izan dela. Momentuz estrategia gutxi dauzkagu gorputz hizkunzari buruz, baina oro har oso jarduera interesgarri batzuk ezagutzen ditugula erakutsi dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

K6: HIRUGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi! Sarrera honen bidez, K6 modulu-lanaren hirugarren saiakerari buruz hitz egingo dut. Ostiral honetan gimnasioan h...