Asteazken honetan joku
berriak garatu eta ezagutu ditugu. Honako hauek izan dira:
- Animalien jolasa: Klaseko ikasle bakoitzak animali bat irudikatu behar du. Klasean zehar ibili behar du animali hori egiten duen moduan. Helburua, animali berdina irudikatzen duen beste ikaslekin aurkitzea da.
- Domadorea: Bikoteko batek domadorea izan behar da eta bestea domadorea esaten duena bere gorputzarekin akzio horiek egin edo irudikatu behar du. Jarduera honetan helburu asko lantzen dira.
- Estatuaren jolasa eta zirkoa: Musika erritmoaren bitartez, klasean zehar ibili behar dugu. Musika entzuten ez dugunean, geldi geldi egon behar gara estatua bat bezala. Musika jotzen duenean berriro mugitu behar gara klase osotik. Geroago espaziotik ibili gara baina erritmoak aldatzen (azkar, oso azkar, motel, etzanda…)
- Oreka mantantzeko jarduera: Banku baten gainean klase osoa altuaren arabera ordenatu gara. Oreka mantendu behar genuen, leku aldaketa bat egiteko ezin genuen bankutik jeitsi. Geroago, adinen arabera ordenatu gara ere.
- 2D eta 3D zenbakiak irudikatu: Taldeka gure gorputzarekin zenbakiak zerotik bederatzirarte irudikatu behar izan ditugu. Halaber, talde berdinetan, 3 hitzak irudikatu behar izan ditugu ere. Esan behar dut, guar egin dugun gehien gustatu zaidan ariketa izan dela. Nire ustez, bigarren zikloko umeekin egiteko oso aproposa dela.
- Dantzatu eta imitatu: Talde osoa elkartu gara borobil handi bat egiten. Helburua dantzatzea eta imitatzea izan da. Horretarako, banaka, bakoitzak perkuzio eta dantza bat egin behar du; besteok mugimendu hoiek imitatu behar izan ditugu. Geroago, lehenik binaka, gero hirunaka eta azkenean talde osoa dantzatu dugu.
- Bukatzeko, erlaxazio saio bat egin dugu. Gaur irakaslearen jarraibideak hobeto entzun ditut. Oso gustora sentitu naiz.

No hay comentarios:
Publicar un comentario