jueves, 3 de octubre de 2019

BIGARREN HAUSNARKETA: Sitesak eta Alaitzen tesia

Egunon guztioi!

Bi aste hauetan gauza asko egin behar izan ditugu. Behin minorrean kokatuta, lanean hasi gara. Taldekako gure portafolio digitala (Sites) antolatu behar izan dugu, blogean ikasgai ezberdinak lotu bezala, gure K6az hitz egin dugu eta Wixarekin lanean hasi gara.

Astearteetan informatikako klasean lan egin beharko dugu. Bakarka lan egiteko denbora utziko digu Alaitzek: gure gogoetak egin eta gure taldekako eta banakako lanak egunean eramateko. Gure bloga antolatzen hasi gara, ikasgai guztiak banatuta egongo dira etiketen bidez.

Ostegunean, denbora eskaini diogu Alaitzen tesia landu eta ezagutzeari. Minorrean kokatzeko oso modu egokia iruditu zait, hezkuntzan dramatizazioari buruz hitz egiten baitu. Tesia zatika banatuta dago eta klase talde bakoitzak (hiru laguneko taldeak) zati bat aukeratu eta bertan lanean jarri da. Nik Naiara Gibello eta Sandra Porcelekin egin dut lan, "Teatro Paraiso"ri buruz hitz egiten duen tesiaren zatia aukeratu dugu.



Esan dezaket jarduera horrek balio izan digula "Teatro Paraisok" egiten duena eta Haur Hezkuntzan duen garrantzia ezagutzeko. Haurrek ikusten duten begiradari ere erreparatu diogu. Seguru zortea izango litzatekeela konpainia honetako antzoki bat ikustera joan ahal izatea. 
Hauek dira erreskatatu ditugun hitzorduetako batzuk:

  • "Su labor se centra en fusionar la parte artística y la pedagógica."(Tresserras, 2017, p. 116)


  • "Destacan como algunas de las actividades relevantes promovidas desde el programa: la inclusión de las familias, especialmente de nivel sociocultural bajo en el año 2009; el taller experimental con el profesorado; y la experiencia con los niños y niñas como protagonistas." (Tresserras, 2017, p. 118)


  • "En el ‘Teatro’, la persona participante se coloca en el rol de espectadora que contempla el juego escénico desarrollado por otras personas. Por el contrario, en la ‘Expresión Dramática’, quien participa es protagonista de la propia exploración escénica con el objetivo de expresar y de comunicar." (Tresserras, 2017, p. 122)


Hurrengo saioan (asteartean), IKTak hezkuntza aireztatzeko aitzakia artikulua irakurri dugu. Gero, denon artean landu egin dugu artikulua eta arbelan mapa mental bat sortu dugu.



Bi aste hauetan egin dugun azken jarduera Alaitzen tesiari buruzko gure ppt erakusketa izan da. Talde batzuek ez dugu erakusteko aukerarik izan, baina hurrengo asteetan egingo dugu, eta gure artean pasatuko ditugu aurkezpen guztiak.
Jolas sinbolikoari, dramatizazioari, komunikazio on baten garrantziari edo arteari buruz ikasteko oso modu egokia iruditu zait. Hemen utziko ditut lankideen aurkezpenetatik jaso ditudan hitzorduetako batzuk:

Javier Abadek eta Angeles Ruiz de Velascok (2011) honela definitzen dute jolas sinbolikoa: haurtzaroko bizi-esperientzia bat, eraldatzeko, beste mundu batzuk sortzeko, beste bizitza batzuk bizitzeko, beste batzuk izatera jolasteko aukera ematen duena, eta horrela, besteak bezala pentsatzen, besteak bezala sentitzen eta, azken batean, norberarena ez bezalako pentsatzeko eta sentitzeko moduak daudela jakiten duena.
Vieitesek (2012) dramatizazioa ibilbide akademiko guztian zehar (Haur Hezkuntzatik graduondoetara) agertzearen garrantzia azpimarratzen du, alde batetik, garapen pertsonal, sozial, espresibo eta komunikatiboan laguntzeko eta, bestetik, garapen profesional eta artistikoa sustatzeko.

“La actualidad demanda a la escolarización temprana preparar a niñas y niños para una realidad marcada por el permanente cambio y la innovación, evidenciando “la relevancia del desarrollo de la creatividad a través de la actividad cultural y artística” (Lasarte, Gómez-Pintado y Zuazagoitia, 2013, p. 3)


Bukatzeko esan nahiko nuke bi aste hauetan kontzeptu eta erreferente ugari ikasi ditugula. Alaitzen tesiarekin egindako lanari esker, minorrean kokatzea lortu dugu. Gainera, oso jarduera egokia iruditu zait K6aren gure esparru teorikoan lanean hasteko. Lan asko dugu eginda. Gure ppt-etan jaso ditugun hitzordu asko gure talde-lanetan erabili ahal izango ditugu.

Wixari dagokionez, uste dut egokia litzatekeela klaseko aurkezpen guztietako hitzordu garrantzitsuenak nolabait jasotzea. Aurkezpenetan gehien errepikatu diren erreferenteen zerrenda ere egin genezake.

ERREFERENTZIAK:

Abad, J., Ruiz de Velasco, A. (2011). El juego simbólico. Barcelona: Grao.

Lasarte, G., Gómez-Pintado, A. y Zuazagoitia, A (2013). La comunicación y la dramatización en educación infantil. V Congreso Mundial de "Educación Infantil y Formación de Educadores: por una educación infantil de calidad y futuro”. Grupo de Investigación Hum 205 de las universidades andaluzas. Antequera (Málaga).
Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko Unibertsitatea.


Vieites, M. F. (2012). Después de la LOE. Presente y futuro de la educación teatral en España en los inicios del siglo XXI. Webgune honetatik berreskuratua (2019-05-28): http://teatro.es/contenidos/donGalan/donGalanNum2/pagina.php?vol=2&doc=1_4

No hay comentarios:

Publicar un comentario

K6: HIRUGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi! Sarrera honen bidez, K6 modulu-lanaren hirugarren saiakerari buruz hitz egingo dut. Ostiral honetan gimnasioan h...