Gaur egungo klasean
pertsonai asko irudikatu ditugu. Klasean zehar mugitu gara foka, soldadua, ume
txikia, pertsona haserre, pertsona erronka bilatzen, pailazoa, txirula jotzen,
oso urdurik dagoen umea, oso pozik dagoen umea, izoztutako pertsona bat,
erraldoia eta ipotxa izango bagina
bezala.
Oso jarduera
interesgarria izan da. Gainera, gure K6rako lotsa kentzeko oso baliogarria.
Gure proiektuetan, pertsonaiak irudikatu beharko ditugu eta pertsonai hoiek
ondo irudikatzeko lehenik lotsa galdu behar dugu.
Geroago, beste ariketa
garatu dugu, jarduera honen helburua emozioak asmatzea izan da. Horretarako,
bikoteka jarri gara bat bestearen aurrean. Bikoteko batek bakarrik aurpegiekin
sentimenduak adierazi behar izan ditu. Bestea, emozio horiek asmatu edo
errepikatu behar izan ditu.
Bestalde, “Telefono
apurtua” jolasa egin dugu ere. Hiru taldetan klasea banatu ondoren, ilara
batean jarri gara. Azkena zegoena mimikaren bidez akzio bat egiten zuen bere
aurrean zegoenari; hurrengoa akzio hori erripikatu behar izan zuen bere
haurrean zegoenari etabar, ilarako lehenera iritsi arte.
Bukatzeko, talde
berdinetan filmak interpretatu behar izan ditugu. Besteok asmatu behar izan
dituzte. Gure kasuan, high school musical, Jumanji, Harry Potter eta Grease
antzeztu ditugu.
Esan beharra daukat,
oraindik ez dudala oso ondo prozesua ulertzen, baina ariketa hauek oso
baliogarriak izango dira gure proiekturako. Halaber, lotsa oraindik galdu
beharko dut.

No hay comentarios:
Publicar un comentario