Mostrando entradas con la etiqueta K6. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta K6. Mostrar todas las entradas

sábado, 7 de marzo de 2020

K6: HIRUGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi! Sarrera honen bidez, K6 modulu-lanaren hirugarren saiakerari buruz hitz egingo dut.

Ostiral honetan gimnasioan hirugarren aldiz entseatzeko aukera izan dugu. Gehien aprobetxatu dugun eguna izan da. Gurekin egon den irakaslea Ainhoa izan da. Bere espezialitatea arte plastikoak eta bisualak dira; horregatik, aktan jasotzeko aukera izan dut, argien, instalazioen eta atrezzoaren inguruan eman dizkigun aholku guztiak. 

Ainhoa material plastiko guztia prestatzen ikasgelan lanean ikusi digu. Dena jaisteko esan zigun, entseatzeko eta obran nola geratzen den ikusteko. Horregaitik joan ginen material guztia jasotzera eta gimnasioan prestatu dugu.




Lehenik eta behin fokuak, instalazioa eta proiektorea jarri ditugu. Proiektorea jarri dugunean konturatu gara irudia txikiegia islatzen zela. Ainhoak proiektorearen azpian hiru adreilu jartzeko aholkatu zigun, irudia altuago proiektatzeko. Noski ahulku hau apuntatu dudala aktan.

Jarraian Ainhoak gertokian kable gehiegi genuela esan zigun. Ez gaitzan gogaitu eta estetikoki hobeto geratzeko, paper zuri handi batekin estaltzea aholkatu zigun. Ideia bikaina iruditu zait, gure gai nagusia papera delako eta kableak disimulatu egiten direlako.

Lehen eszenari dagokionez, Ainhoak ikusi zuen nola geratzen zen marraztu genuen atzeko irudia (haurren gela). Errotuladoreak eta lerro zuzenegiak ditu. Berarentzat, irudia oso pobrea geratzen da. Behin eta berriz errepikatu zigun teknika bera erabiltzea obrako gauza guztiak marrazteko. Teknika hori pintzel lodiarekin eta lerro perfektua izan beharrik gabe erabiltzen da. Gainera, gure marrazkian lampara bat eta koadro bat daude hondoan, eta horiek kentzea hobe zela komentatu zigun. Beste aholku batzuk eman zigun haurren logela hobetzeko: Oheak logelako lerroekiko paraleloan egon behar dira baita gimnasioko ohial beltzetatik gertuago egon behar dira ere. Azkenean, marrazkia bista zenital bat eduki behar zuen (Spiderman moduan), horrela protagonisten buruen azpian burukoak ikus daitezke.

Lehen irudi aholkuak amaitu ondoren, jarraito ginen entseatzen. Hurrengo arazoa lehen trantsizioan agertu zen. Haurrak lo geratzen direla eta "paperezko amets" batean sartzen direla irudikatzeko, Stop Motion bat erabiltzea aholkatu zigun, paper bat zimurtzen ikus daiteke. Horregaitik Power Point aldatu behar dugu.




Haurrak "paperezko ametsan" esnatzen direnean instalazio osoa oihal beltz handi batekin estalita egoten da. Oihala altxatu eta haurrak instalazioa (paperezko itsasontziak) ikusten dituzte. Eiderrek gomendatu zigun bezala, Ainhoak esan digu dantza edo dramatizazio txiki bat eginez atera dezakegula oihala; modu horretan denbora irabazten dugu, eta estetikoki garbi geratzen da.

Olatuak egin behar ditugun unean, aurreko entseguan bezala, mugimenduek askoz motelagoak izan behar dute, eta protagonistek ontzia hondoratuko balitz bezala jokatu behar dute. Ekaitza denez, olatuek mantsoago eta azkarrago joan behar dute. Gauza ona da Ainhoarentzat paper urdinaren eta paper zuriaren arteko kontrastea ondo geratzen dela. Gainera, ez dugu hondoko soinurik jarri behar, paperaren soinua ondo geratzen da.

Bestalde, pirata agertzen den unean, hainbat zuzenketa izan ditugu:
Lehenik eta behin, piratak haurrak itsasontzira igotzera gonbidatzen dituenean garbiago egin behar dugu (1,2,3 bradford erabiliko dugu). Nabigatzen hasten direnean eta eszenatik desagertzen direnean (itzalak islatzen diren unean), kanpoan gauden pertsonok paper zuri handia sartu behar dugu, ondoren paperezko ontzia zuzenean egiteko erabiliko dena.
Bigarrenik, fondoa aldatu behar dugu protagonistak eszenara itzultzen direnean. Eszenan uharte bat proiektatu behar da. Ainhoak kolore horiekin jokatu behar dugula esan digu, hau da, hondoko irudiak ehuneko 80 hondarra (horia) izan behar du eta ehuneko 20 zerua (urdina). Pertsonaiek lur irmoa zapaldu dutela irudikatzeko. Aholku hori dagoeneko aldatu dugu, eta gure power point-ean sartu dugu; hemen ikusten da:





Behin uhartean, haurrek esperimentatzen eta paperarekin jolasten hasi behar izaten dute. Orduan hasten da pirata azaltzen nola erabili behar duten papera ontzia egiteko. Ainhoak itsasontzia zuzenean egiteko koreografia bat egiteko aholkatu digu. Azkenean, itsasontzia bukatuta dagoenean, pirata eszenatik joaten da.




Behin paperezko ontzia amaituta, haurrak bertan sartu eta euren gelara bueltatzeko bideari ekingo diote. Une hau oso garrantzitsua da, eta trantsizio berri bat egin behar dugu. Haurrak beren gelara itzultzen direnean, berriro agertuko dira beren oheetan. Une hori irudikatzeko, paper zimurtuaren Stop Motion erabiliko dugu berriro (baina alderantziz). Modu horretan "paperezko ametsa" amaitu dela irudikatuko dugu.

Antzezlanaren amaiera umeekin amaitzen da, ustekabean euren oheetan agertuz. Beren oheetan sartuko dira agertokiaren atzeko aldetik. Ideia hori asko gustatu zaio Ainhoari.

Amaitzeko, esan behar dut oraindik pentsatu behar dugula nola gonbidatuko dugun publikoa obran parte hartzera. Obra hasi aurretik publikoari paperezko ontzi bat ematea pentsatu dugu. Bestalde, bakoitzari folio bat ematea pentsatu dugu, eta haurrek ontzi handia zuzenean egiten duten unean publikoak bere folioarekin berea egitea beraiekin. Kunarten esaten ziguten bezala, publikoaren parte-hartzea oso inportantea da. Horregatik, argi izan behar dugu nola egin nahi dugun publikoa gure obraren protagonista izatea.




Sarrera honekin amaitzeko, hausnarketa modura, gure prozesuaren amaieran gaude. Hiru entsegu horietan ikusi ditugu gure akatsak, baina baita gure hobekuntzak ere. Lehen egunetik azken egunera asko aurreratu gara. Nola hasten garen eta nola bukatzen ari garen ikusita, harro senti gaitezke egiten ari garen ahalegin guztiaz.
Beste aldetik, irakasleek eman dizkiguten aholku guztiak eskertu behar ditugu. Saiakera honetan, Eiderrek esan zizkigun aholkuak aplikatzen saiatu gara, eta gauzak askoz hobeto joan zaizkigu. Orain Ainhoak eman dizkigun aholku estetiko guztiak aplikatu behar ditugu.

Azkenik, esan behar dut, lehen entsegua estresatu egin nintzela. Ezin izan nuen gozatu, obra oraindik oso berde zegoelako. Une honetan esan dezaket, prozesuaz gozatzen hasten naizela, gauzak hobeto ateratzen zaizkigula ikusten ari naizelako. 

Hala ere, oraindik gauza asko ditugu hobetzeko. Datorren asteko ostegunean azken obra antzetu behar dugu, baina oraindik bi entsegu geratzen zaizkigu obra hasi aurretik.

Honekin guztiarekin, motibatuta eta lan egiteko gogoz sentitzen naiz; amaiera hurbiltzen ari da!

Gure obra ikusita publikoak sentituko duen emozio kopuru handian pentsarazten didan hitzordu batekin amaitu nahi nuke:

"Es necesario promover que las personas puedan vivir su emocionalidad, respetando la manera personal de vivirla que pueda tener cada uno" (Camino et al. or.23, 2015)


"La escuela de Atenas" (Rafael, 1510)


ERREFERENTZIAK:

Camino, I., Zelaieta, E., Alvarez-Uria, A., y Tresserras, A. (2015). Un reto innovador en la formación inicial del profesorado de Educación Infantil: la obra teatral Kubik. Profesorado. Revista de Currículum y Formación de Profesorado, 19(2), 429-440.

Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko Unibertsitatea.





martes, 3 de marzo de 2020

K6: BIGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi!

Sarrera honetan K6aren bigarren entseguaz hitz egingo dut.

Lehenik eta behin, gure eszenografia prestatzeari ekin diogu: fokuak, argiak, proiektorea eta instalazioa jarriko ditugu. Konturatu gara beste bi foku jarri behar ditugula agertokiaren atzeko aldean; modu horretara, itzalen bidez islatuko da antzezlaneko protagonistek egiten duten guztia. Metafora gisa balioko du, denboraren joana obran irudikatzeko.



Jarraian, obra irudikatzen hasi ginen. Oraingoan gurekin zegoen irakaslea Eider zen. Antzeteko eta dramatizatzeko feedback on bat jasotzeko aukera genuen, Eiderren espezialitatea delako.

Lehenik, Eiderrek "asmatutako hizkuntza" gehiago faltsutu behar genuela aholkatu zigun, benetan ari bagina bezala jokatzeko esan zigun. Halaber, bere irakasgaian landu genituen tekniketako batzuk erabiltzeko aholkatu zigun, hala nola 1,2,3 bradford. Gainera, instalazioa estaltzen duen sabana beltza dantza txiki bat egiteko erabiltzea aholkatu zigun.



Eiderrek eman zizkigun aholkuen laburpena egin aurretik, hauxe da bigarren aktan jaso genuen zerrenda:

  • Dena mantsoago egin, batez ere arraunean egiteko orduan.
  • Lo egiteko jarrera, ez oinarritu kartoian. Gainera, interesgarria da bakoitzak jarrera ezberdina izatea.
  • Haurrak esnatzeko modua gehiago faltsutzea.
  • Jolasean ari direnean beste foku bat piztu, aurpegiak gehiago ikus ditzaten.
  • Beldurtu edo harritu egiten direnean "zirrikitu" bat egitea
  • Itsasontziekin esperimentatzen dutenean, 5 zentzumenak aprobetxatu (probatu, usaindu, entzun...). Ez dira itsasontziak pentsatzea ez dakigula zer den.
  • Lehen garbiketa (oihala agertokitik ateratzea) modu teatral batean egitea. Oihala ateratzea olatu bat balitz bezala balia daiteke, edo dantza motaren batekin.
  • Dantza edo dramatizazio txiki bat egitea oihalarekin.
  • Agertokiaren atzeko aldetik arraunean, mugimendua ondo egin behar da, desberdin ikusten delako.
  • Nekea arraunean integratzea.
  • Olatuaren mugimendua hobeto eta gorago koordinatu behar da. Paper urdina patxadarako eta zuria ekaitzerako..
  • Itsasontzia erortzen denean, itotzeko eginarazi, erabiliko diren irudi izoztuak bilatu. Nola izoztu behar diren erabakitzea.



Ekitaldi ezberdinen inguruan hitz egin aurretik, garrantzitsua da antzezlanaren helburu nagusia papera dela esatea.

Lehen ekitaldia bi haurrekin hasten da eszenan. Haien logelan daude, oheetan lo. Esnatzen direnean paperezko ametsa hasten da, paperezko itsasontziaz inguratuta nola dauden ikusten dute (instalazioa). Jarraian, paperezko itsasontziak esploratzen hasten dira zentzumenen bidez (probatu, usaindu, entzun…), itsasontziak direla jakingo ez balute bezala. Konturatu gara beste foku bat jarri behar dugula esparemintatzeko orduan, haien aurpegiak obeto ikusteko.

Eszena hau amaitzen denean trantsizio garbiagoa egin behar dugu. Eiderrek eman digun aholkua da dantza baten bidez instalazioa estaltzen duen sabana beltza ateratzea. Bestalde, sabana ateratzen dugunean, haurretako batek itsasontzi handia hartu eta eszenara ateratzeko unea da. Ikusi dugu, itsasontziak eszena ateratzen duenean haurrek mugimendu motelagoak egin behar dituztela eta jolasteko aprobetxatu (jolas sinbolikoa eginez).
Bestalde, haurrek eszena atzean daudenean, mugimenduek puztuagoak izan behar dira, publikoak bakarrik itzalak ikusten dituelako.



Bigarren ekitaldian olatuak egin behar ditugu paper zuri eta urdinarekin (kanpoan gauden pertsonak), Eider esan zigun mugimenduak koordinatuagoak eta indartzuagoak izan behar zirela. Ondoren, olatu batek umeak jango ditu eta hondoratze bat jasango dute: kasu honetan, paperaren mugimenduak are koordinatuagoa izan behar du eta pertsonaien interpretazioak itotzen ari direla eman behar du.

Jarraian, Pirata agertzen da eta haurrak laguntzen du bere itsasontzian igotzen. Jarduera hau 1,2 bradford batekin egingo dugu (Eider lagundu zigun). Geroago, pirataren itsasontzian nabigatzen dute haurrak eta pirata, horretarako atzeko partean (itzalen bitartez) bidaia irudikatzen da. 
Behin bidaia bukatuta, hiru pertsonaiak eszenarioan agertzen dira berriro. Momentu honetan eszenarioa lurra irudikatuko du (proiektorearen bidez, uharte bat proiektatuko da). Jarraian haurrak Piraten laguntzarekin paperezko itsasontzi handi bat egin behar dute (jolasten eta zuzenean). Eider beste aholku bat eman zigun: "La gran evasión" filmeko abestia jar genezakeen pertsonaiek paperezko itsasontzia egiten duten bitartean.





Azken hausnarketa gisa, asko hobetu dugu azken entsegutik. Hala ere, oraindik gauza asko ditugu aldatzeko, eta Eiderrek eman dizkigun aholkuak aplikatzen hasi behar dugu. Eszenatokiko atrezzoa ere bukatu behar dugu, eta irudiak proiektatzeko erabiliko dugun ppt behin betiko amaitu.
Entsegu hau aho-zapore hobearekin amaitu dut. Badirudi gauzak argiago ikusten hasi direla. Egia da oraindik lan asko dugula aurretik, baina azken alditik hobetzea lortu ditugun gauzak ikustea motibatzen nau. Horregatik, gogor jarraitu behar dugu lanean. Hau prozesu bat da, eta konturatu naiz egunetik egunera ideia berriak eta hobetzeko proposamen asko ditugula. Goazen guztien bila!

Bukatzeko, esan behar dut, tranzisioak oraindik hobetu behar ditugula. Hurrengo entsegua Ainhoarekin daukagu, eta ziur alde horretatik bere aholkuak oso lagungarriak izan direla.

Sarrera hau amaitzeko, Tresserras (2017) Vincent Tomas aipatzen du eta nik ere aipatu nahi nuke. Gogor lan egitea gauzak ondo ateratzeko modu bakarra dela pentsarazten dit:

"Escribir y escribir, pulir y pulir hasta que el artista mira lo que ha estado haciendo y dice: esto es lo que yo quería decir". (Vincent Tomas, or.94, 1964)




ERREFERENTZIAK:

Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko Unibertsitatea.



miércoles, 26 de febrero de 2020

K6: LEHENENGO ENTSEGUA

Kaixo kaixo!

Eguna iritsi da! Sarrera honen bidez komentatuko dut eta hausnarketa txiki bat egingo dut k6 lan modularretik egingo dugun antzerkiaren gure lehen saiakerari buruz.

Asteazken honetan izan dugu gure lehen entsegua gimnasioan egiteko aukera. Judit izan da lehen entsegu honetan behar genituen material guztiak jartzen eta aukeratzen lagundu digun irakaslea. erabiliko ditugu, fokuak, argi beltzak, proiektagailu bat...

Bestalde, plastika klasean gure antzerkirako behar dugun atrezzoa prestatzen aritu gara. Hau da, erabili nahi dugun instalazioa, pertsonaien jantziak, proiektagailuen bidez jarriko ditugun funtsak, pertsonaientzat behar ditugun objektuak, etab. Esan behar dut, denbora gehiago eskaini behar diogula material hori guztia prestatzeari konturatu garela. Ezin izan dugu entsegu osoa aprobetxatu materiala falta zitzaigulako. Hala ere, aprobetxatu dugu obran behar genuen material elektrikoa aukeratzeko, gimnasioko neurriak hartzeko eta gure interpretazioak entseatzeko.



Martxan jarri ondoren, gure gidoia entsaiatzen hasi gara hasieratik. Egia esan, ezin izan ditugu ekitaldi guztiak egin, denbora gutxian obra gelditzen joaten ginelako egokitzapenak egiteko.

Juditek emandako aholkuei dagokienez, hainbat gauza aipatu zizkigun: gehien harritu gaituena, oso antzerki laburra iruditu zaiola; gure iritziz ez da horrela, baina lehen entsegua zenez, oso azkar jardun dugu, eta gauzak behar luketen baino azkarrago joan dira (gu ere urduri geunden, eta oraindik testuinguruan jartzen).

Esan dudan bezala, behar genuen material guztiaz ere konturatu ginen, eta ni arduratu nintzen apuntatzeaz; falta zitzaizkigun: ankla bat, katalejo pirata bat, piraten itsasontzia eta pertsonaien arropa. Gainera, paperezko itsasontzi gehiago behar genituen, gure instalazioa egiteko.




Azkenik, bakoitzak egin behar zituen lanak hurrengo entseguan banatzea erabaki genuen. Pailin, Lucia eta Ibone arduratuko dira pertsonaiak antzezteaz. Besteok arduratuko gara beste gauza batzuk egiten: argi lanak, musika ipintzea, materialak jarri, pertsonaia bakoitzari beharrezko materiala emateaz arduratu, eta abar. Ni adibidez argiko lanekin arduratuko naiz, eta entsegu bakoitzaren aktak egiteaz gain.



Bukatzeko, sarrera honekin amaitzeko, hausnarketa gisa, uste dut lehen entsegu honek oraindik aurretik dugun lan guztiaren berri emateko balio izan digula. Egia da gogor ari garela lanean, baina oraindik pixka bat ahul ikusi dut gure obra.

Bestalde, azken obra izango den leku berean entsaiatzea ahal izatea (gimnasioan) zortea dela uste dut. Testuingurua jartzen eta hobetu ditzakegun gauzak ikusten lagundu digu.

Azkenik, gure lehen entsegua izan da eta oraindik hobetzeko denbora dugu. Pazientzia izan behar dugu, eta lanean gogor jarraitu (orain arte bezala). Edu Zelaietak esaten zigun bezala "Basque Misreadings, prozesua luzea da, eta gainditu behar dugun krisiaz beteta dago.

Alde positibo gisa, lehen entsegu honek lagundu digu konturatzen dagoeneko helburu argi bat dugula eta bidearen amaieraren argia ikusten hasi garela.



Alaitzen esaldi batekin amaitu nahiko nuke. Motibatu egiten nau gure obra dramatikoan lanean jarraitzeak, eta gure prozesuaren protagonista sentiarazten nau.


"En la ‘Expresión Dramática’, quien participa es protagonista de la propia exploración escénica con el objetivo de expresar y de comunicar." (Tresserras, 2017, p. 122)


ERREFERENTZIAK:

Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko Unibertsitatea.

viernes, 7 de febrero de 2020

BOSGARREN HAUSNARKETA:

Kaixo!

Aurkezpen honen bitartez azken bi aste hauetan egindakoa azalduko dut, hau da, bosgarren hausnarketa.

Bi aste igaro dira gure praktikak amaitu genituenetik. Itzuli zaila izan da, prozesuaren azken zati hau oso laburra baina bizia izango dela abisatu digute dagoeneko. Ia lan guztiak entregatu behar ditugu, Practicum III, K6, sites, Wix… Pixkanaka, pixakanaka emaitza onak ikusiko ditugu, ez dut inoiz prozesutik deskonektatu.

Lehen asteartean informatikako klasera joan gara. Bakoitzak hausnarketa txiki bat egin behar izan du Practicum III delakoan izandako esperientziari buruz (egon garen bezala, dramatizazioarekin ikusi ditugun harremanak, prestatu ditugun jarduerak …). Bakoitzak bere hausnarketa egin du eta denon artean komentatu. Hausnarketa horri buruz bakoitzak esan genezakeenaren jarraibide batzuk esaten joan da Alaitz, eta ondoren blogeko sarrera batean idazten.


Hurrengo astean, Alaitzek ez zuen esan prozesuaren bigarren etapa honetan gure banakako bloga egin behar genuenik, hau da, gure talde-ataria (webguneak) eta gure K6 zuzendu. Horregatik, hurrengo asteartean taldeka aritu ginen gure K6a zuzentzen. 

K6ari dagokionez, esan behar dut gauza asko ditugula aldatzeko. Gure lan modularraren gidoia luzeegia da eta ez du zentzu handirik. Zentratu egin behar dugu, laburrago egin, eta zentzu bat eman. Gainera, gidoia aldatu behar dugunez, esparru teorikoko gauza asko ere aldatu behar izaten ditugu; beraz, lan handia dugu aurretik! Gai bakar batean zentratzen hasi gara, eta hori papera izango da. Gai gehiegi genituen, eta batzuetan gutxiago da gehiago.




Honekin guztiarekin, Alaitz Pailinekin eta nirekin hitz egitera etorri zen K6a nola eramaten genuen galdetzera. Pailin eta biok aurkibidea ordenatzen ari ginen, marko teorikoarekin lanean jartzeko. Beharrezkoa ikusten genuen lehenik eta behin antolatzea, informazio bila hasi aurretik. 
Alaitzen aholkuak oso lagungarriak izan ziren, Haur Hezkuntzan jolas sinbolikoari buruz hitz egiteko erreferente garaikideagoak bilatu behar genituela azaldu zigun. Vygotski eta Piaget ziren gure erreferenteak. Berehala konturatu ginen oso erreferente zaharrak zirela eta, jakina, ikasturtean zehar ikasgai desberdinetan ikusi genituen erreferente berriagoak ezagutzen genituela.

Bestalde, Paule Goyenecheren tesiari begiratzeko aholkatu zigun Alaitzek, erreferentzia indize bat hartzeko. Aurreko urteetako setioetan begiratu genezakeela ere esan zigun, erreferenteak bilatzeko eta gure marko teorikoa eraikitzeko.


Ostegunean lana banatzea erabaki genuen, eman behar ditugun gauza guztiekin onena bakoitzak gauza bati ekitea da. Hori dela eta, binaka jarri ginen, eta lanean hasi ginen. Batzuk seteak hobetzen aritu ziren, eta beste batzuk, berriz, K6aren esparru teorikoa eraikitzen. 

Beste aldetik, esan behar dut Wix pixka bat alde batera uzten ari garela. Uneotan ez dugu beste aukerarik. Sitesekin lanean ari gara, gainerako kideekin bezala, eta, gainera, Wix egin behar dugu. Pena da, oso plataforma interesgarria delako. Seguru lehenago edo geroago izango dugula bertan lan egiteko astia!




Saio honekin amaitzeko, aste honetan hezkuntzako dramatizazioari buruzko informazio bilaketa bat egiteaz arduratu naiz. Erraza izan da gai honi buruz hitz egingo duten erreferenteak aurkitzea; klasean horietako askori buruz hitz egin dugu ikasturtean zehar. Alaitzen tesian hitzordu oso interesgarriak biltzen dira, eta horietako batekin amaitzea erabaki dut. Gure k6an erabiliko ditugun hitzordua da:


"Dramatizazioak balioetan oinarritutako hezkuntza bermatzen du eta gaur egun, hori da eskolak gehien behar duena, dramatizazioa horretarako eta heziketa emozionalerako oso tresna eraginkorra da." (Nuñez eta Navarro, or.23, 2007).



ERREFERENTZIAK:


Núñez, L. eta Navarro, M. R. (2007). Dramatización y Educación: Aspectos Teóricos. Teoría de la Educación. Revista Interuniversitaria, 19, 225-252. Webgune honetatik berreskuratua: http://revistas.usal.es/index.php/1130-3743/article/view/3262/3288

viernes, 1 de noviembre de 2019

LAUGARREN HAUSNARKETA: Prozesua

Kaixo guztioi! Jarraian, nire laugarren gogoeta azalduko dut.

Azken bi aste hauek oso biziak izan dira. Praktiketara joan aurreko azken bi asteak dira. Nire kasuan, Practicum III delakoan daukat burua, eta aitortzen dut kosta egin zaidala unibertsitateko gauzetan kontzentratzea.

Asteartean informatika klasera joan ginen (beti bezala), K6, sites eta Wixarekin lanean jarraitzeko. Alaitzekin hizketan jarraitu dugu, eta ideiak eskuratzeko hainbat aholku eman dizkigu.
Wixari dagokionez, Alaitzek oso artikulu interesgarriak bidali dizkigu, plataforman partekatu ahal izango ditugunak, eta, horrela, gainerako ikaskideek ikusi eta erabili ahal izango dituzte beren talde-lanetan.


Ezusteko bisitarekin hasi zen Osteguna. Goretti Aizpitarte etorri zen klasera. Bere tesia egiten ari da, eta laguntza eskatu digu, galdetegi bati erantzun behar izan diogu. Galdetegiak EHUko gure esperientzia akademikoari buruz hitz egiten zuen, baita gure GRALean landu behar genituen gaitasunei buruz ere.

Gorettiren galdetegiarekin amaitu ondoren, gure talde lanekin jarraitu genuen. Egun horretan ez nuen denborarik eman Wixarekin lanean, baizik eta K6a lantzen eta Sites taldea osatzen dugun pertsonen aurkezpena egiten aritu nintzen. 
Jarraian, Alaitzen tesiaren aurkezpenekin ere jarraitzen dugu. Cristina gure lagunaren aurkezpena falta zen. Zer komunikatu nahi dugun jakitearen garrantziaz hitz egin zigun, eta gure diskurtsoa eraikitzearen bidez haurrengana nola iritsi behar garen. 
Hona hemen atentzioa eman didan Tonucciko hitzorduetako bat:

“Una reforma real de la escuela debería nacer de los que trabajan en ella”, y en este sentido, añade que “un proyecto que mire al futuro debe contemplar tres aspectos”: el papel de la escuela y su relación con la realidad exterior; el método escolar: relación enseñanza-aprendizaje y; el docente: su función y su formación." (Tonucci, or.10, 1993) 


Alaitzek Teatro Paraisoren testu bat irakurri zigun, Rosik idatzitako artikulu bat zen. Testuak txikienak (0 eta 3 urte bitarteko haurrak) dramatizazioarekin eta antzerkiarekin lotzearen garrantziaz hitz egiten zuen. Helduen eta haurren kulturaren artean dagoen harremana. Gainera, haurrentzako zer ikuskizun mota egin behar diren azaldu zuen testua: erabili beharreko musika, tonalitatea, adierazteko modua…

Oso testu interesgarria iruditu zait, hainbestetan aipatu dugun begirada antzematen da berriro ere, haurrak tratatzeko beharrezkoa den sentiberatasun hori. Gauza errazak egin behar ez ditugunaren ideia ere bai, haurrek ere badakite egoera abstraktuak interpretatzen.

Azkenik, aktoreen papera ere aipatzen zuen testuak. Argi izan behar dute haurrek ez dutela helduok aurrez ezarritako kodeekin jokatzen: askoz benetakoagoak dira, eta ez daude hain mugatuak. Horregatik, aktoreak berehala ohitzen dira publikoaren (haurren) emozioetara. Gainera, lasai egon behar dute, eta aktore eta ikusleen artean hitzik gabeko komunikazioa sortzen utzi.


Poesiak haurraren begiradan pentsarazten dit. Etengabe ikasten ari diren belakiak bezalakoak dira. Beti daude prest gauza berriak ikasteko, esperimentatzeko eta mugarik gabe jokatzeko. Haur Hezkuntzako irakasle ona izateko, haurren azalean jartzen jakin behar dut, eta beraiek pentsatzen duten bezala pentsatu. Aurtengo praktiketan "begirada" horren bidez ikusten saiatuko naiz.

Bukatzeko, hausnarketarako eman zigun galdera batekin amaitu genuen: hasieran genituen espektatibak hobetu edo okertu egin dira? Alderdi negatiboak atera ziren baita positiboak ere.
Nire ustez, nahiko presiopean gaude; izan ere, oso denbora gutxian lan asko entregatu behar ditugu. Hala ere, lan horiek egin behar izatearen zergatia ulertzen hasia naizela uste dut. Ikasgaien arteko loturak eta lan batzuen eta besteen arteko loturak ulertzen hasi naiz. Sorkuntza prozesu batean aurkitzen gara, eta normala da prozesuan zehar krisi egoerak eta estres handiko uneak egotea. 
Era berean, nabarmendu nahi nuke lehen aldia dela modu horretan lan egiten dugula, eta, beraz, garrantzitsua da geure buruarekin pazientzia izatea eta lan egiteko modu horretara egokitzen jakitea.

Azkenik, Alaitzen tesitik erreskatatzen dugun Tisseronen aipu bat erreskatatu nahiko nuke; ikasketa prozesuetan saturazio emozionalari eta estres uneen gainditzeari buruz hitz egiten du. Identifikatuta sentitzen naiz esaldiarekin.

“Son las emociones las que dan sentido a las imágenes de la vida psíquica y teniendo en cuenta que las emociones extremadamente intensas, pueden provocar un estado de estrés y saturación emocional, se hace necesario un interlocutor que acompañe al bebé en la recepción de las imágenes.” (Tisseron, or.122006)




"Caminante sobre un mar de nubes" (David Friedrich, 1818)




ERREFERENTZIAK:

Tisseron, S. (2006). Internet, videojuegos, televisión. Manual para padres preocupados. Barcelona: Graó. 

Tonucci, F. (1993). Enseñar a aprender. Barcelona: Graó.

Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko Unibertsitatea.



jueves, 10 de octubre de 2019

KUNARTE: hausnarketa

Egun on berriro! Sarrera honetan Kunarteri buruz hitz egingo dizuet!

Sarrarera honentan azteazkeneko eta osteguneko ekintzei buruz hitz egingo dut. Oso egun politak eta interesgarriak izan dira! Nire ustez horain arte egin ditugun jarduera politenak izan dira. Kunarte etxera joan gara!


Kunarten haurrei (0-6 urte) zuzendutako hainbat jarduera egiten dira. Antzerkiak, jolasak, tailerrak… egiten dituzte. Haurrarengan artearekiko zaletasuna pizteko modu oso interesgarria da. Haurra da antzerki konpainia honetako protagonista, baina ez dute eurek bakarrik gozatzen, helduek ere goza dezakete horrelako esperientziekin. Gainera, helduekin pasatzeko gonbidatzen dute haurrei, modu honetan haurrek segurtasun gehiago daukate.

Bi egun hauetan Rosi eta Ainararekin egon gara. Bi pertsonai hauek Teatro Paraisoko kideak dira. Antzepenetan parte hartzen dute, horregaitik oso modu egokian kontatu digute haien esperientziak. Halaber, oso ondo asaldu dute nola eraikitzen dituzte haien sorkuntzako prozesuak. Guk bezala, modu kooperatibo batean eraikitzen dituzte haien obrak, eta krisiak pasatzen dituzte sorkuntza prozesu hauetan.


Asteazkena, Kunarteri buruzko aurkezpen txiki batekin hasi zen (Rosi eta Ainara egin zuten). Egiten zutenari buruzko informazioa eman ziguten, eta haurrak nola tratatu behar ditugun azaltzeko aholku asko. Harrigarria iruditzen zait haurrarekiko duten begirada: haurra da beti antzezlaneko protagonista, haren parte bihurtzen dute… Haurrei buruz hitz egiteko duten sentsibilitateak arreta piztu zidan.

Beste aldetik, Haurrentzat gauza sinpleak egitea ez dela beharrezkoa azaldu ziguten: gauza abstraktuak izan daitezke. Haurrek ulertzen ez duten topikotik atera behar gara. Haurrak haien moduan gauza konplexuak interpretatu ahal dituzte.

Informazio guztia entzun eta gero, jarduerak egiten hasi ginen!

Hasteko, esan behar dut, Kunarten sartu baino lehen hari bat eman ziguten. Lehenengo jarduera hariarekin egin genuen: paper zuri baten gainean forma bat egin behar izan genuen hariarekin.

Geroago, begiak itxi behar izan genituen, eta haria esku artean genuela, gure bizitzan zehar gertatu zaigun bizipenen bat pentsatu behar izan genuen. Oso jarduera interesgarria izan zen kontzentrazioa lantzeko eta iraganeko esperientziak gogorarazteko. Hasieran asko kostatu zitzaidan kontzentratzea eta esperientzia batez gogoratzea.


Gure konzentrazioa piztu ondoren, beste jarduera egin genuen. Eman zizkigun paper zurian objetu bat irudikatu behar izan dugu. Nire objetua harrington jaka bat izan da; jaka hau erosi nuen duela urte asko eta oraindik janzten dut.

Jarraian, bideo batzuk ikusi genituen. Teatro Paraisoko antzezpenetako bideoak ziren, oso interesgarriak. Gero, bigarren solairura igo ginen. Bigarren solairuetan haurrak normalean tailerrak egiten dituzte, oso espazio irekia eta aproposa jarduerak egiteko da.


Hasteko, esan behar dut, egin ditugun jarduerak oso aproposak direla gure etorkizunean egiteko irakasle bezala.

Lehenengo jarduera, gure artean ezagutzeko ariketa izan zen. Borobil handi bat osatu ondoren, banaka gure gure izena esan eta keinu bat egin behar genuen, besteok keinu hori imitatu behar zuten.

Geroago, beroketa jarduera bat egin genuen. Horretarako aldameneko kideari pasatu behar genion gure energia, txalo baten bidez.

Jarraian, "Esta es la historia de..." jolasa egin genuen. Horretarako, banan-banan, erdigunera atera behar genuen eta esaldi hau esan: "esta es la historia de..." objektu bat, pertsona bat... gorputzarekin irudikatu behar genuen bitartean. Esan behar dut, gaizki pasatu nuela hasieran, lotsa ematen zidalako nire taldekideen aurrean zerbait irudikatzea nire gorputzarekin.


Hurrengo jarduera espazioan zehar ibiltzea izan zen, Ainarak markatzen zuen erritmoan.

Geroxeago, berriro borobil handi bat egin genuen. Ariketa hau bikoteka egin genuen. Bikoteko batek, hiru ekintza esan behar zituen eta bestea gorputzarekin egin behar zituen hiru ekintzak. Adibidez, lo egitea, telebista ikustea...

Hurrengo jarduera irudi izoztuen jarduera izan zen. Horretarako, bikoteka jarri ginen eta hari batekin lau egoera ezberdinak irudikatu genituen. Hau bukatu ondoren hiru talde handitan jarri ginen eta gure ikaskideei aurkeztu genien.


Amaitzeko, bi instalazio egin genituen aretoan zeuden materialekin. Bi taldeten banatu ginen eta talde bakoitzak instalazio bat eraiki behar zuen.



Bigarren egunean, Ostegunean, bigarren solairura igotzen hasiko gara. Aurkezpen gisa, binaka jarri ginen, eta aurreko egunean egin genuena komentatu genuen. Egun honetan bakarrik Rosirekin egon ginen.



Geroago, "Ehuna" antzezpena ikusi genuen. Obra honetan bi neska agertzen ziren. Dantzaren bidez ehun ezberdinak erakutzi ziguten. Azkenean, gonbidatu ziguten obran parte hartzeko. Hari bar eman ziguten eta egin zituzten instalazioan parte hartu izen genuen.


Hirugarren hausnarketa hau bukatzeko, esan behar dut, Kunarte ezagutzea horain arte egin dugun gehien gustatu zaidan jarduera izan dela. Nola ikusten dute haurtzaroa geratzen naiz, begirada hau irakasle guztiak eduki behar ditugu.

Beste aldetik, esan behar dut, guaza asko ikasi ditugula: Kunarte ez nuen ezagutzen eta modu ezberdina iruditu zait haurrek jolas sinbolikoaren, artearen edo irudimenaren bidez ikastea. Halaber, instalazioak ezagutu ditut (nola egin, zertarako balio dituzten, zer garatzen dituzte haurrek...). Haurrek obretan parte hartu ahal izatea ere oso interesgarria iruditu zait, eta nola gonbitu ahal dira haurrak obran parte hartzeko.
Honekin guztiarekin, esan behar dut, helduok ere goza dezakegu horrelako antzezlanez, baina garrantzitsua da haurren begirada izatea. Horretarako, haurrekin enpatizatu behar dugu, haien azalean jarri eta gure irudimena hegan egiten utzi, mugarik gabe (beraiek egiten duten bezala). 

Kunarten, oso inportantea da, libre sentitzea, ez epaitzea eta azalpenak ez bilatzen saiatzea. Esperientzia hau asko disfrutatu dut! Ziur nago ikasitako guztia erabiliko ditugula gure unibertsitateko lanetan.





K6: HIRUGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi! Sarrera honen bidez, K6 modulu-lanaren hirugarren saiakerari buruz hitz egingo dut. Ostiral honetan gimnasioan h...