Kaixo kaixo!
Eguna iritsi da! Sarrera honen bidez komentatuko dut eta hausnarketa txiki bat egingo dut k6 lan modularretik egingo dugun antzerkiaren gure lehen saiakerari buruz.
Asteazken honetan izan dugu gure lehen entsegua gimnasioan egiteko aukera. Judit izan da lehen entsegu honetan behar genituen material guztiak jartzen eta aukeratzen lagundu digun irakaslea. erabiliko ditugu, fokuak, argi beltzak, proiektagailu bat...
Bestalde, plastika klasean gure antzerkirako behar dugun atrezzoa prestatzen aritu gara. Hau da, erabili nahi dugun instalazioa, pertsonaien jantziak, proiektagailuen bidez jarriko ditugun funtsak, pertsonaientzat behar ditugun objektuak, etab. Esan behar dut, denbora gehiago eskaini behar diogula material hori guztia prestatzeari konturatu garela. Ezin izan dugu entsegu osoa aprobetxatu materiala falta zitzaigulako. Hala ere, aprobetxatu dugu obran behar genuen material elektrikoa aukeratzeko, gimnasioko neurriak hartzeko eta gure interpretazioak entseatzeko.
Martxan jarri ondoren, gure gidoia entsaiatzen hasi gara hasieratik. Egia esan, ezin izan ditugu ekitaldi guztiak egin, denbora gutxian obra gelditzen joaten ginelako egokitzapenak egiteko.
Juditek emandako aholkuei dagokienez, hainbat gauza aipatu zizkigun: gehien harritu gaituena, oso antzerki laburra iruditu zaiola; gure iritziz ez da horrela, baina lehen entsegua zenez, oso azkar jardun dugu, eta gauzak behar luketen baino azkarrago joan dira (gu ere urduri geunden, eta oraindik testuinguruan jartzen).
Esan dudan bezala, behar genuen material guztiaz ere konturatu ginen, eta ni arduratu nintzen apuntatzeaz; falta zitzaizkigun: ankla bat, katalejo pirata bat, piraten itsasontzia eta pertsonaien arropa. Gainera, paperezko itsasontzi gehiago behar genituen, gure instalazioa egiteko.
Azkenik, bakoitzak egin behar zituen lanak hurrengo entseguan banatzea erabaki genuen. Pailin, Lucia eta Ibone arduratuko dira pertsonaiak antzezteaz. Besteok arduratuko gara beste gauza batzuk egiten: argi lanak, musika ipintzea, materialak jarri, pertsonaia bakoitzari beharrezko materiala emateaz arduratu, eta abar. Ni adibidez argiko lanekin arduratuko naiz, eta entsegu bakoitzaren aktak egiteaz gain.
Bukatzeko, sarrera honekin amaitzeko, hausnarketa gisa, uste dut lehen entsegu honek oraindik aurretik dugun lan guztiaren berri emateko balio izan digula. Egia da gogor ari garela lanean, baina oraindik pixka bat ahul ikusi dut gure obra.
Bestalde, azken obra izango den leku berean entsaiatzea ahal izatea (gimnasioan) zortea dela uste dut. Testuingurua jartzen eta hobetu ditzakegun gauzak ikusten lagundu digu.
Azkenik, gure lehen entsegua izan da eta oraindik hobetzeko denbora dugu. Pazientzia izan behar dugu, eta lanean gogor jarraitu (orain arte bezala). Edu Zelaietak esaten zigun bezala "Basque Misreadings, prozesua luzea da, eta gainditu behar dugun krisiaz beteta dago.
Alde positibo gisa, lehen entsegu honek lagundu digu konturatzen dagoeneko helburu argi bat dugula eta bidearen amaieraren argia ikusten hasi garela.
Alaitzen esaldi batekin amaitu nahiko nuke. Motibatu egiten nau gure obra dramatikoan lanean jarraitzeak, eta gure prozesuaren protagonista sentiarazten nau.
"En la ‘Expresión Dramática’, quien participa es protagonista de la propia exploración escénica con el objetivo de expresar y de comunicar." (Tresserras, 2017, p. 122)
ERREFERENTZIAK:
Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko Unibertsitatea.




No hay comentarios:
Publicar un comentario