Arratsalde on berriro!
Ostegunean, nire aurreko sarreran aipatu nuen bezala, Oihanederrera joan ginen Edu Zelaieta eta Eneko Ugarteren arte garaikideko erakusketa ikustera, "Basque Misreadings" izenekoa. Lan hau Ane Gebara eta Beñat Goitiaren laguntzarekin egin zuten.
Honela deskribatzen dute erakusketa: "Basque Misreadings. Berriaren ustekabeko irakurketak. (…) Literatura eta arte plastikoak bat egiten dute erakusketa honetan, tonu gogoetatsuarekin, espiritu kritikoarekin eta umore pixka batekin."
Erakusketa Edu Zelaietaren azalpen batekin hasi zen, proiektu hau nola sortu zen azalduz. Proiektua, Edukiren arreta pizten zuten esaldi batzuen bilketarekin hasi zen. Hitzordu horiek islatuko zituen, liburu ilustratu bat egitea zen haren asmoa. Lehen proiektua ez zen posible izan, eta Enekorekin harremanetan jartzea erabaki zuen, beste proiektu bat egiteko. Horrela sortu zen, "Basque Misreadings".
Eduk, berria egunkaritik jasotzen zituen esaldi guztiei beste ikuspegi bat ematen zuen. Esaldi bat irakurtzen zuen, baina gaizkia interpretatzen zuela konturatzen zen. Adibidez, Jone San Martinek honako hau idatzi zuen 2017an Berrian: "Gure mugek azalaratzen dute gure sormena ere", EDUk hau irakurri zuen: "Gure sormenak azalaratzen ditu gure mugak ere".
Obra honekin, batzuetan gauzak ez direla diruditena erakusten saiatzen zaizkigu. Esaldi askok hainbat esanahi ezkutatzen dituzte atzean, ez bakarra. Pertsona bakoitzak modu ezberdin batean interpreta ditzake gauzak.
Bai Edu eta bai Eneko, oso ondo azaldu ziguten euren obraren zentzua. Publikoak parte har zezakeen obran, materialetako batzuekin esperimentatu genezakeen, eta espazioan zehar ibili, egituratuta zegoen bezala ikusteko (beti zentzu batekin). Gainera, euren sortze prozesu guztia nolakoa izan zen azaldu ziguten. Horregatik, obra hobeto ulertu ahal izan genuen, testuinguruan jarri eta zentzua aurkitu.
Beste aldetik, esan behar dut, Edu arduratu zela gaizki interpretatutako esaldiak bilatzeaz, eta Eneko arduratu zen horiek artearen bidez irudikatzeaz
Oso erakusketa aberasgarria izan da. Konturatu gara pertsona bakoitzak modu batean interpreta dezakeela obra. Nire ustez, interpretazio hori artearen zutabeetako bat da. Arteak ematen dizu zure irudimena hegan egiten uzteko aukera. Artistak asmo zehatz bat izan dezake, baina pertsona bakoitzak mila modu ezberdinetan interpreta dezake asmo hori.
Jarraian, Eduk galdera bat egin zigun: Zenbat urpekari ikusten dituzue obran zehar? Denak hasi ginen urpekari bila obran zehar. Motibatzeko eta obra esploratzera gonbidatzeko modu egokia iruditu zitzaidan.
Esan dudan moduan, obra osoa esploratzeko aukera izan genuen:
Sarrera honekin amaitzeko, interesgarria iruditu zait artisten interpretazioa. "Atmosfera sortzearen" garrantziaz hitz egin digute. Beraiek bizi izan duten prozesua gu bizitzen ari garen antzeko sormen prozesua da. Beraiek erakutsi digute azken emaitza, guk oraindik gurea eraikitzen bukatu behar dugu k6aren proiektuan.
Bestalde, sormen prozesua nola sortzen den jakitea iruditu zait interesgarriena. Lehendabizi, prozesu honetan jolas duen garrantziaz hitz egiten dute (guk bezala).
Azken hausnarketa gisa, K6ko lehen entseguei begira gure irudimena pizteko oso bisita egokia iruditu zait. Gainera, beste erreferente batzuen sorkuntza artistikoaren prozesutik guk nola ikas dezakegun hausnartzen lagundu digu. Eduk eta Enekok beraiekin enpatizatzea lortu dute. Prozesua oso gogorra dela esan digute. Krisi uneak gainditzeko beharra. Amore ez ematea eta beti gure onena bilatzea. Gure irudimena hegan egiten uztearena. Argi dago asko ikas dezakegula beste artisten sorkuntza prozesuetatik. Haiek guk bezala, krisiak dauzkate.
Bukatzeko, hezkuntzan artea lantzearen garrantziaz hitz egiten duen hitzordu batekin amaitu nahiko nuke:
“¿Qué es el arte y para quién es?, ¿quién decide que esto es arte y aquello no?, ¿por qué hay obras que son tan caras si cualquiera podría hacer algo parecido?”, como profesionales de la educación es posible “sentir la conexión con las obras” poniendo en marcha su imaginario al mismo tiempo que el niño construye el suyo.” (Fallon 2013, o.13)
ERREFERENTZIAK:
Fallon, C. (2013). Manifiesto «Museos
de arte amigos de los niños pequeños». Teatro Guimbarde y FRAJE.







No hay comentarios:
Publicar un comentario