sábado, 7 de marzo de 2020

K6: HIRUGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi! Sarrera honen bidez, K6 modulu-lanaren hirugarren saiakerari buruz hitz egingo dut.

Ostiral honetan gimnasioan hirugarren aldiz entseatzeko aukera izan dugu. Gehien aprobetxatu dugun eguna izan da. Gurekin egon den irakaslea Ainhoa izan da. Bere espezialitatea arte plastikoak eta bisualak dira; horregatik, aktan jasotzeko aukera izan dut, argien, instalazioen eta atrezzoaren inguruan eman dizkigun aholku guztiak. 

Ainhoa material plastiko guztia prestatzen ikasgelan lanean ikusi digu. Dena jaisteko esan zigun, entseatzeko eta obran nola geratzen den ikusteko. Horregaitik joan ginen material guztia jasotzera eta gimnasioan prestatu dugu.




Lehenik eta behin fokuak, instalazioa eta proiektorea jarri ditugu. Proiektorea jarri dugunean konturatu gara irudia txikiegia islatzen zela. Ainhoak proiektorearen azpian hiru adreilu jartzeko aholkatu zigun, irudia altuago proiektatzeko. Noski ahulku hau apuntatu dudala aktan.

Jarraian Ainhoak gertokian kable gehiegi genuela esan zigun. Ez gaitzan gogaitu eta estetikoki hobeto geratzeko, paper zuri handi batekin estaltzea aholkatu zigun. Ideia bikaina iruditu zait, gure gai nagusia papera delako eta kableak disimulatu egiten direlako.

Lehen eszenari dagokionez, Ainhoak ikusi zuen nola geratzen zen marraztu genuen atzeko irudia (haurren gela). Errotuladoreak eta lerro zuzenegiak ditu. Berarentzat, irudia oso pobrea geratzen da. Behin eta berriz errepikatu zigun teknika bera erabiltzea obrako gauza guztiak marrazteko. Teknika hori pintzel lodiarekin eta lerro perfektua izan beharrik gabe erabiltzen da. Gainera, gure marrazkian lampara bat eta koadro bat daude hondoan, eta horiek kentzea hobe zela komentatu zigun. Beste aholku batzuk eman zigun haurren logela hobetzeko: Oheak logelako lerroekiko paraleloan egon behar dira baita gimnasioko ohial beltzetatik gertuago egon behar dira ere. Azkenean, marrazkia bista zenital bat eduki behar zuen (Spiderman moduan), horrela protagonisten buruen azpian burukoak ikus daitezke.

Lehen irudi aholkuak amaitu ondoren, jarraito ginen entseatzen. Hurrengo arazoa lehen trantsizioan agertu zen. Haurrak lo geratzen direla eta "paperezko amets" batean sartzen direla irudikatzeko, Stop Motion bat erabiltzea aholkatu zigun, paper bat zimurtzen ikus daiteke. Horregaitik Power Point aldatu behar dugu.




Haurrak "paperezko ametsan" esnatzen direnean instalazio osoa oihal beltz handi batekin estalita egoten da. Oihala altxatu eta haurrak instalazioa (paperezko itsasontziak) ikusten dituzte. Eiderrek gomendatu zigun bezala, Ainhoak esan digu dantza edo dramatizazio txiki bat eginez atera dezakegula oihala; modu horretan denbora irabazten dugu, eta estetikoki garbi geratzen da.

Olatuak egin behar ditugun unean, aurreko entseguan bezala, mugimenduek askoz motelagoak izan behar dute, eta protagonistek ontzia hondoratuko balitz bezala jokatu behar dute. Ekaitza denez, olatuek mantsoago eta azkarrago joan behar dute. Gauza ona da Ainhoarentzat paper urdinaren eta paper zuriaren arteko kontrastea ondo geratzen dela. Gainera, ez dugu hondoko soinurik jarri behar, paperaren soinua ondo geratzen da.

Bestalde, pirata agertzen den unean, hainbat zuzenketa izan ditugu:
Lehenik eta behin, piratak haurrak itsasontzira igotzera gonbidatzen dituenean garbiago egin behar dugu (1,2,3 bradford erabiliko dugu). Nabigatzen hasten direnean eta eszenatik desagertzen direnean (itzalak islatzen diren unean), kanpoan gauden pertsonok paper zuri handia sartu behar dugu, ondoren paperezko ontzia zuzenean egiteko erabiliko dena.
Bigarrenik, fondoa aldatu behar dugu protagonistak eszenara itzultzen direnean. Eszenan uharte bat proiektatu behar da. Ainhoak kolore horiekin jokatu behar dugula esan digu, hau da, hondoko irudiak ehuneko 80 hondarra (horia) izan behar du eta ehuneko 20 zerua (urdina). Pertsonaiek lur irmoa zapaldu dutela irudikatzeko. Aholku hori dagoeneko aldatu dugu, eta gure power point-ean sartu dugu; hemen ikusten da:





Behin uhartean, haurrek esperimentatzen eta paperarekin jolasten hasi behar izaten dute. Orduan hasten da pirata azaltzen nola erabili behar duten papera ontzia egiteko. Ainhoak itsasontzia zuzenean egiteko koreografia bat egiteko aholkatu digu. Azkenean, itsasontzia bukatuta dagoenean, pirata eszenatik joaten da.




Behin paperezko ontzia amaituta, haurrak bertan sartu eta euren gelara bueltatzeko bideari ekingo diote. Une hau oso garrantzitsua da, eta trantsizio berri bat egin behar dugu. Haurrak beren gelara itzultzen direnean, berriro agertuko dira beren oheetan. Une hori irudikatzeko, paper zimurtuaren Stop Motion erabiliko dugu berriro (baina alderantziz). Modu horretan "paperezko ametsa" amaitu dela irudikatuko dugu.

Antzezlanaren amaiera umeekin amaitzen da, ustekabean euren oheetan agertuz. Beren oheetan sartuko dira agertokiaren atzeko aldetik. Ideia hori asko gustatu zaio Ainhoari.

Amaitzeko, esan behar dut oraindik pentsatu behar dugula nola gonbidatuko dugun publikoa obran parte hartzera. Obra hasi aurretik publikoari paperezko ontzi bat ematea pentsatu dugu. Bestalde, bakoitzari folio bat ematea pentsatu dugu, eta haurrek ontzi handia zuzenean egiten duten unean publikoak bere folioarekin berea egitea beraiekin. Kunarten esaten ziguten bezala, publikoaren parte-hartzea oso inportantea da. Horregatik, argi izan behar dugu nola egin nahi dugun publikoa gure obraren protagonista izatea.




Sarrera honekin amaitzeko, hausnarketa modura, gure prozesuaren amaieran gaude. Hiru entsegu horietan ikusi ditugu gure akatsak, baina baita gure hobekuntzak ere. Lehen egunetik azken egunera asko aurreratu gara. Nola hasten garen eta nola bukatzen ari garen ikusita, harro senti gaitezke egiten ari garen ahalegin guztiaz.
Beste aldetik, irakasleek eman dizkiguten aholku guztiak eskertu behar ditugu. Saiakera honetan, Eiderrek esan zizkigun aholkuak aplikatzen saiatu gara, eta gauzak askoz hobeto joan zaizkigu. Orain Ainhoak eman dizkigun aholku estetiko guztiak aplikatu behar ditugu.

Azkenik, esan behar dut, lehen entsegua estresatu egin nintzela. Ezin izan nuen gozatu, obra oraindik oso berde zegoelako. Une honetan esan dezaket, prozesuaz gozatzen hasten naizela, gauzak hobeto ateratzen zaizkigula ikusten ari naizelako. 

Hala ere, oraindik gauza asko ditugu hobetzeko. Datorren asteko ostegunean azken obra antzetu behar dugu, baina oraindik bi entsegu geratzen zaizkigu obra hasi aurretik.

Honekin guztiarekin, motibatuta eta lan egiteko gogoz sentitzen naiz; amaiera hurbiltzen ari da!

Gure obra ikusita publikoak sentituko duen emozio kopuru handian pentsarazten didan hitzordu batekin amaitu nahi nuke:

"Es necesario promover que las personas puedan vivir su emocionalidad, respetando la manera personal de vivirla que pueda tener cada uno" (Camino et al. or.23, 2015)


"La escuela de Atenas" (Rafael, 1510)


ERREFERENTZIAK:

Camino, I., Zelaieta, E., Alvarez-Uria, A., y Tresserras, A. (2015). Un reto innovador en la formación inicial del profesorado de Educación Infantil: la obra teatral Kubik. Profesorado. Revista de Currículum y Formación de Profesorado, 19(2), 429-440.

Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko Unibertsitatea.





martes, 3 de marzo de 2020

K6: BIGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi!

Sarrera honetan K6aren bigarren entseguaz hitz egingo dut.

Lehenik eta behin, gure eszenografia prestatzeari ekin diogu: fokuak, argiak, proiektorea eta instalazioa jarriko ditugu. Konturatu gara beste bi foku jarri behar ditugula agertokiaren atzeko aldean; modu horretara, itzalen bidez islatuko da antzezlaneko protagonistek egiten duten guztia. Metafora gisa balioko du, denboraren joana obran irudikatzeko.



Jarraian, obra irudikatzen hasi ginen. Oraingoan gurekin zegoen irakaslea Eider zen. Antzeteko eta dramatizatzeko feedback on bat jasotzeko aukera genuen, Eiderren espezialitatea delako.

Lehenik, Eiderrek "asmatutako hizkuntza" gehiago faltsutu behar genuela aholkatu zigun, benetan ari bagina bezala jokatzeko esan zigun. Halaber, bere irakasgaian landu genituen tekniketako batzuk erabiltzeko aholkatu zigun, hala nola 1,2,3 bradford. Gainera, instalazioa estaltzen duen sabana beltza dantza txiki bat egiteko erabiltzea aholkatu zigun.



Eiderrek eman zizkigun aholkuen laburpena egin aurretik, hauxe da bigarren aktan jaso genuen zerrenda:

  • Dena mantsoago egin, batez ere arraunean egiteko orduan.
  • Lo egiteko jarrera, ez oinarritu kartoian. Gainera, interesgarria da bakoitzak jarrera ezberdina izatea.
  • Haurrak esnatzeko modua gehiago faltsutzea.
  • Jolasean ari direnean beste foku bat piztu, aurpegiak gehiago ikus ditzaten.
  • Beldurtu edo harritu egiten direnean "zirrikitu" bat egitea
  • Itsasontziekin esperimentatzen dutenean, 5 zentzumenak aprobetxatu (probatu, usaindu, entzun...). Ez dira itsasontziak pentsatzea ez dakigula zer den.
  • Lehen garbiketa (oihala agertokitik ateratzea) modu teatral batean egitea. Oihala ateratzea olatu bat balitz bezala balia daiteke, edo dantza motaren batekin.
  • Dantza edo dramatizazio txiki bat egitea oihalarekin.
  • Agertokiaren atzeko aldetik arraunean, mugimendua ondo egin behar da, desberdin ikusten delako.
  • Nekea arraunean integratzea.
  • Olatuaren mugimendua hobeto eta gorago koordinatu behar da. Paper urdina patxadarako eta zuria ekaitzerako..
  • Itsasontzia erortzen denean, itotzeko eginarazi, erabiliko diren irudi izoztuak bilatu. Nola izoztu behar diren erabakitzea.



Ekitaldi ezberdinen inguruan hitz egin aurretik, garrantzitsua da antzezlanaren helburu nagusia papera dela esatea.

Lehen ekitaldia bi haurrekin hasten da eszenan. Haien logelan daude, oheetan lo. Esnatzen direnean paperezko ametsa hasten da, paperezko itsasontziaz inguratuta nola dauden ikusten dute (instalazioa). Jarraian, paperezko itsasontziak esploratzen hasten dira zentzumenen bidez (probatu, usaindu, entzun…), itsasontziak direla jakingo ez balute bezala. Konturatu gara beste foku bat jarri behar dugula esparemintatzeko orduan, haien aurpegiak obeto ikusteko.

Eszena hau amaitzen denean trantsizio garbiagoa egin behar dugu. Eiderrek eman digun aholkua da dantza baten bidez instalazioa estaltzen duen sabana beltza ateratzea. Bestalde, sabana ateratzen dugunean, haurretako batek itsasontzi handia hartu eta eszenara ateratzeko unea da. Ikusi dugu, itsasontziak eszena ateratzen duenean haurrek mugimendu motelagoak egin behar dituztela eta jolasteko aprobetxatu (jolas sinbolikoa eginez).
Bestalde, haurrek eszena atzean daudenean, mugimenduek puztuagoak izan behar dira, publikoak bakarrik itzalak ikusten dituelako.



Bigarren ekitaldian olatuak egin behar ditugu paper zuri eta urdinarekin (kanpoan gauden pertsonak), Eider esan zigun mugimenduak koordinatuagoak eta indartzuagoak izan behar zirela. Ondoren, olatu batek umeak jango ditu eta hondoratze bat jasango dute: kasu honetan, paperaren mugimenduak are koordinatuagoa izan behar du eta pertsonaien interpretazioak itotzen ari direla eman behar du.

Jarraian, Pirata agertzen da eta haurrak laguntzen du bere itsasontzian igotzen. Jarduera hau 1,2 bradford batekin egingo dugu (Eider lagundu zigun). Geroago, pirataren itsasontzian nabigatzen dute haurrak eta pirata, horretarako atzeko partean (itzalen bitartez) bidaia irudikatzen da. 
Behin bidaia bukatuta, hiru pertsonaiak eszenarioan agertzen dira berriro. Momentu honetan eszenarioa lurra irudikatuko du (proiektorearen bidez, uharte bat proiektatuko da). Jarraian haurrak Piraten laguntzarekin paperezko itsasontzi handi bat egin behar dute (jolasten eta zuzenean). Eider beste aholku bat eman zigun: "La gran evasión" filmeko abestia jar genezakeen pertsonaiek paperezko itsasontzia egiten duten bitartean.





Azken hausnarketa gisa, asko hobetu dugu azken entsegutik. Hala ere, oraindik gauza asko ditugu aldatzeko, eta Eiderrek eman dizkigun aholkuak aplikatzen hasi behar dugu. Eszenatokiko atrezzoa ere bukatu behar dugu, eta irudiak proiektatzeko erabiliko dugun ppt behin betiko amaitu.
Entsegu hau aho-zapore hobearekin amaitu dut. Badirudi gauzak argiago ikusten hasi direla. Egia da oraindik lan asko dugula aurretik, baina azken alditik hobetzea lortu ditugun gauzak ikustea motibatzen nau. Horregatik, gogor jarraitu behar dugu lanean. Hau prozesu bat da, eta konturatu naiz egunetik egunera ideia berriak eta hobetzeko proposamen asko ditugula. Goazen guztien bila!

Bukatzeko, esan behar dut, tranzisioak oraindik hobetu behar ditugula. Hurrengo entsegua Ainhoarekin daukagu, eta ziur alde horretatik bere aholkuak oso lagungarriak izan direla.

Sarrera hau amaitzeko, Tresserras (2017) Vincent Tomas aipatzen du eta nik ere aipatu nahi nuke. Gogor lan egitea gauzak ondo ateratzeko modu bakarra dela pentsarazten dit:

"Escribir y escribir, pulir y pulir hasta que el artista mira lo que ha estado haciendo y dice: esto es lo que yo quería decir". (Vincent Tomas, or.94, 1964)




ERREFERENTZIAK:

Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko Unibertsitatea.



miércoles, 26 de febrero de 2020

K6: LEHENENGO ENTSEGUA

Kaixo kaixo!

Eguna iritsi da! Sarrera honen bidez komentatuko dut eta hausnarketa txiki bat egingo dut k6 lan modularretik egingo dugun antzerkiaren gure lehen saiakerari buruz.

Asteazken honetan izan dugu gure lehen entsegua gimnasioan egiteko aukera. Judit izan da lehen entsegu honetan behar genituen material guztiak jartzen eta aukeratzen lagundu digun irakaslea. erabiliko ditugu, fokuak, argi beltzak, proiektagailu bat...

Bestalde, plastika klasean gure antzerkirako behar dugun atrezzoa prestatzen aritu gara. Hau da, erabili nahi dugun instalazioa, pertsonaien jantziak, proiektagailuen bidez jarriko ditugun funtsak, pertsonaientzat behar ditugun objektuak, etab. Esan behar dut, denbora gehiago eskaini behar diogula material hori guztia prestatzeari konturatu garela. Ezin izan dugu entsegu osoa aprobetxatu materiala falta zitzaigulako. Hala ere, aprobetxatu dugu obran behar genuen material elektrikoa aukeratzeko, gimnasioko neurriak hartzeko eta gure interpretazioak entseatzeko.



Martxan jarri ondoren, gure gidoia entsaiatzen hasi gara hasieratik. Egia esan, ezin izan ditugu ekitaldi guztiak egin, denbora gutxian obra gelditzen joaten ginelako egokitzapenak egiteko.

Juditek emandako aholkuei dagokienez, hainbat gauza aipatu zizkigun: gehien harritu gaituena, oso antzerki laburra iruditu zaiola; gure iritziz ez da horrela, baina lehen entsegua zenez, oso azkar jardun dugu, eta gauzak behar luketen baino azkarrago joan dira (gu ere urduri geunden, eta oraindik testuinguruan jartzen).

Esan dudan bezala, behar genuen material guztiaz ere konturatu ginen, eta ni arduratu nintzen apuntatzeaz; falta zitzaizkigun: ankla bat, katalejo pirata bat, piraten itsasontzia eta pertsonaien arropa. Gainera, paperezko itsasontzi gehiago behar genituen, gure instalazioa egiteko.




Azkenik, bakoitzak egin behar zituen lanak hurrengo entseguan banatzea erabaki genuen. Pailin, Lucia eta Ibone arduratuko dira pertsonaiak antzezteaz. Besteok arduratuko gara beste gauza batzuk egiten: argi lanak, musika ipintzea, materialak jarri, pertsonaia bakoitzari beharrezko materiala emateaz arduratu, eta abar. Ni adibidez argiko lanekin arduratuko naiz, eta entsegu bakoitzaren aktak egiteaz gain.



Bukatzeko, sarrera honekin amaitzeko, hausnarketa gisa, uste dut lehen entsegu honek oraindik aurretik dugun lan guztiaren berri emateko balio izan digula. Egia da gogor ari garela lanean, baina oraindik pixka bat ahul ikusi dut gure obra.

Bestalde, azken obra izango den leku berean entsaiatzea ahal izatea (gimnasioan) zortea dela uste dut. Testuingurua jartzen eta hobetu ditzakegun gauzak ikusten lagundu digu.

Azkenik, gure lehen entsegua izan da eta oraindik hobetzeko denbora dugu. Pazientzia izan behar dugu, eta lanean gogor jarraitu (orain arte bezala). Edu Zelaietak esaten zigun bezala "Basque Misreadings, prozesua luzea da, eta gainditu behar dugun krisiaz beteta dago.

Alde positibo gisa, lehen entsegu honek lagundu digu konturatzen dagoeneko helburu argi bat dugula eta bidearen amaieraren argia ikusten hasi garela.



Alaitzen esaldi batekin amaitu nahiko nuke. Motibatu egiten nau gure obra dramatikoan lanean jarraitzeak, eta gure prozesuaren protagonista sentiarazten nau.


"En la ‘Expresión Dramática’, quien participa es protagonista de la propia exploración escénica con el objetivo de expresar y de comunicar." (Tresserras, 2017, p. 122)


ERREFERENTZIAK:

Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko Unibertsitatea.

viernes, 21 de febrero de 2020

BASQUE MISREADING

Arratsalde on berriro!

Ostegunean, nire aurreko sarreran aipatu nuen bezala, Oihanederrera joan ginen Edu Zelaieta eta Eneko Ugarteren arte garaikideko erakusketa ikustera, "Basque Misreadings" izenekoa. Lan hau Ane Gebara eta Beñat Goitiaren laguntzarekin egin zuten.


Honela deskribatzen dute erakusketa: "Basque Misreadings. Berriaren ustekabeko irakurketak. (…) Literatura eta arte plastikoak bat egiten dute erakusketa honetan, tonu gogoetatsuarekin, espiritu kritikoarekin eta umore pixka batekin."


Erakusketa Edu Zelaietaren azalpen batekin hasi zen, proiektu hau nola sortu zen azalduz. Proiektua, Edukiren arreta pizten zuten esaldi batzuen bilketarekin hasi zen. Hitzordu horiek islatuko zituen, liburu ilustratu bat egitea zen haren asmoa. Lehen proiektua ez zen posible izan, eta Enekorekin harremanetan jartzea erabaki zuen, beste proiektu bat egiteko. Horrela sortu zen, "Basque Misreadings".



Eduk, berria egunkaritik jasotzen zituen esaldi guztiei beste ikuspegi bat ematen zuen. Esaldi bat irakurtzen zuen, baina gaizkia interpretatzen zuela konturatzen zen. Adibidez, Jone San Martinek honako hau idatzi zuen 2017an Berrian: "Gure mugek azalaratzen dute gure sormena ere", EDUk hau irakurri zuen: "Gure sormenak azalaratzen ditu gure mugak ere".
Obra honekin, batzuetan gauzak ez direla diruditena erakusten saiatzen zaizkigu. Esaldi askok hainbat esanahi ezkutatzen dituzte atzean, ez bakarra. Pertsona bakoitzak modu ezberdin batean interpreta ditzake gauzak.



Bai Edu eta bai Eneko, oso ondo azaldu ziguten euren obraren zentzua. Publikoak parte har zezakeen obran, materialetako batzuekin esperimentatu genezakeen, eta espazioan zehar ibili, egituratuta zegoen bezala ikusteko (beti zentzu batekin). Gainera, euren sortze prozesu guztia nolakoa izan zen azaldu ziguten. Horregatik, obra hobeto ulertu ahal izan genuen, testuinguruan jarri eta zentzua aurkitu.
Beste aldetik, esan behar dut, Edu arduratu zela gaizki interpretatutako esaldiak bilatzeaz, eta Eneko arduratu zen horiek artearen bidez irudikatzeaz





Oso erakusketa aberasgarria izan da. Konturatu gara pertsona bakoitzak modu batean interpreta dezakeela obra. Nire ustez, interpretazio hori artearen zutabeetako bat da. Arteak ematen dizu zure irudimena hegan egiten uzteko aukera. Artistak asmo zehatz bat izan dezake, baina pertsona bakoitzak mila modu ezberdinetan interpreta dezake asmo hori.

Jarraian, Eduk galdera bat egin zigun: Zenbat urpekari ikusten dituzue obran zehar? Denak hasi ginen urpekari bila obran zehar. Motibatzeko eta obra esploratzera gonbidatzeko modu egokia iruditu zitzaidan.





Esan dudan moduan, obra osoa esploratzeko aukera izan genuen:



Sarrera honekin amaitzeko, interesgarria iruditu zait artisten interpretazioa. "Atmosfera sortzearen" garrantziaz hitz egin digute. Beraiek bizi izan duten prozesua gu bizitzen ari garen antzeko sormen prozesua da. Beraiek erakutsi digute azken emaitza, guk oraindik gurea eraikitzen bukatu behar dugu k6aren proiektuan.

Bestalde, sormen prozesua nola sortzen den jakitea iruditu zait interesgarriena. Lehendabizi, prozesu honetan jolas duen garrantziaz hitz egiten dute (guk bezala).

Azken hausnarketa gisa, K6ko lehen entseguei begira gure irudimena pizteko oso bisita egokia iruditu zait. Gainera, beste erreferente batzuen sorkuntza artistikoaren prozesutik guk nola ikas dezakegun hausnartzen lagundu digu. Eduk eta Enekok beraiekin enpatizatzea lortu dute. Prozesua oso gogorra dela esan digute. Krisi uneak gainditzeko beharra. Amore ez ematea eta beti gure onena bilatzea. Gure irudimena hegan egiten uztearena. Argi dago asko ikas dezakegula beste artisten sorkuntza prozesuetatik. Haiek guk bezala, krisiak dauzkate.


Bukatzeko, hezkuntzan artea lantzearen garrantziaz hitz egiten duen hitzordu batekin amaitu nahiko nuke:

“¿Qué es el arte y para quién es?, ¿quién decide que esto es arte y aquello no?, ¿por qué hay obras que son tan caras si cualquiera podría hacer algo parecido?”, como profesionales de la educación es posible “sentir la conexión con las obras” poniendo en marcha su imaginario al mismo tiempo que el niño construye el suyo.” (Fallon 2013, o.13)




ERREFERENTZIAK:


Fallon, C. (2013). Manifiesto «Museos de arte amigos de los niños pequeños». Teatro Guimbarde y FRAJE.




jueves, 20 de febrero de 2020

SEIGARREN HAUSNARKETA: "Heroi alferrak"

Arratsalde on guztioi!

Sarrera honen bidez, azken bi aste hauetan egindako guztiari buruz hitz egingo dizuet. Ikasturtearen amaiera oso gertu dagoela nabaritzen da.

Lehen asteko ostegunari buruz aritu gara, eta denon artean komentatu dugu, banakako blogak izan behar duen bezala. Taldeko tutoretza egin dugu, eta hor bakoitzak zalantzak galdetzeko aukera izan du, eta prozesuari buruzko iritzia eman du.
Nire ustez, blogak gure eskoletan egunez egun egiten duguna deskribatzeko aukera ematen digu, hau da, eguneroko moduan balio digu eta gure ikaskuntza testuinguruan kokatzen laguntzen digu. Gainera, gure gogoetak jaso, gure irudimena hegan utzi eta gure pentsamendu kritikoa piztu dezakegun espazioa da.

Honekin guztiarekin, ideia zaparrada baten bidez arbelean bildu genituen gure blogean agertu beharko liratekeen zenbait kontu. Prozesu osoan zehar agertu diren ideiak ere badira.



Sortu ziren ideia asko denok genituen buruan. Denok egin dugu topo sortze prozesu berdina, eta pertsona bakoitzak modu batean bizi badu ere, ideia orokorrak asko errepikatu dira. Konfiantzaz, pazientziaz, gure beldurrez, emozioez, aurkikuntzez… hitz egin dugu.

Hausnarketa gisa, esan behar dut gehien errepikatu den ideietako bat denbora faltarena izan dela. Prozesuan zehar, batzuetan, oso estresatuta sentitu naiz eman behar genituen lan kopuruagatik eta presiopean sortu behar izatearen beharragatik. Hala ere, uste dut normala dela prozesuan zehar krisi-uneak egotea: argi pentsatzeko gai ez garen egoerak. Estres une horiek gainditzea da konfiantza hartzeko modurik onena, eta konfiantzarekin hausnarketa sakonagoak egin daitezke.


Lehen aste honekin amaitzeko, Alaitzek Hernan Casciariren bideo bat jarri zigun, "El móvil de Hansel y Gretel" izenburua duena. Beti telefono mugikorra existitu izan balitz literatura zein izugarria izango litzatekeen aipatzen digu egileak. Gogoeta eginarazten digu ezagutzen ditugun ipuin klasiko gehienek beren trama (ziurgabetasunaren emozioa) galduko zutela protagonistak sakelako telefono bat eduki eta mezu bat bidali izan balu.


Bost minutu inguruko bideo laburra da, baina entzulearengan (nigan behintzat) iratzartzea sortzen duena, gogoetarako jarrera harrigarria. Bideoak testuinguruaren garrantziaz pentsarazten dit. Istorio bakoitza testuinguruan kokatzen jakitea beharrezkoa dela uste dut. Ez da gauza bera gaur egun bizitzea duela 200 edo 300 urte. Gizartea eboluzionatuz doa, pertsonak aldatu egiten dira eta, beraz, komunikatzeko modua ere bai. Ez da txarra literatura aldatzea, baina kalitatezkoa izatea nahi badugu, testuinguruan kokatzen jakin behar dugu.

Bestetik, teknologia berriak erabiltzen ditugun moduari kritika ere egiten dio bideoak. Egileak (eta nik bere iritzia partekatzen dut), gure sakelako telefonoetatik burua altxatu ezinik gabiltzala uste du. Azaldu du gure bizitzan gertatzen diren beste gauza zoragarri asko galtzen ari garela, pantaila baten aurrean 24 orduz egotearen erruz. Gainera, aurrerapen teknologikoak gauzak gehiegi errazten dizkigula iruditzen zaio, "Zoriari ezer ez uztea" galarazten digula. Ez gara gai ziurgabetasunaren emozioa bizitzen jakiteko. Horregatik, "Heroi alferrak" garela dio.


Hurrengo asteartean, informatika gelara joan ginen. Alaitzek aipatu zigun ostegunean Oihanederrara joango ginela Edu Zelaieta eta Eneko Ugarteren arte garaikideko erakusketa bat ikustera. Aurretik elkarrizketa bat genuen bisita testuinguruan kokatzen jakin genezan. Blogaren beste sarrera batean esperientzia horri buruz hitz egitea garrantzitsutzat jotzen dut.

"¿No estaremos privándonos de aventuras novelescas por culpa de la conexión permanente?" (Casciari, 2015)


"¿Para qué hacer el esfuerzo de vivir al borde de la aventura?" (Casciari, 2015)



ERREFERENTZIAK:

Caciari, H. (2015, Azaroaren 16). El móvil de Hansel y Gretel. Hemendik berreskuratua https://www.youtube.com/watch?time_continue=6&v=eDAj_nW5YBY&feature=emb_title

viernes, 7 de febrero de 2020

BOSGARREN HAUSNARKETA:

Kaixo!

Aurkezpen honen bitartez azken bi aste hauetan egindakoa azalduko dut, hau da, bosgarren hausnarketa.

Bi aste igaro dira gure praktikak amaitu genituenetik. Itzuli zaila izan da, prozesuaren azken zati hau oso laburra baina bizia izango dela abisatu digute dagoeneko. Ia lan guztiak entregatu behar ditugu, Practicum III, K6, sites, Wix… Pixkanaka, pixakanaka emaitza onak ikusiko ditugu, ez dut inoiz prozesutik deskonektatu.

Lehen asteartean informatikako klasera joan gara. Bakoitzak hausnarketa txiki bat egin behar izan du Practicum III delakoan izandako esperientziari buruz (egon garen bezala, dramatizazioarekin ikusi ditugun harremanak, prestatu ditugun jarduerak …). Bakoitzak bere hausnarketa egin du eta denon artean komentatu. Hausnarketa horri buruz bakoitzak esan genezakeenaren jarraibide batzuk esaten joan da Alaitz, eta ondoren blogeko sarrera batean idazten.


Hurrengo astean, Alaitzek ez zuen esan prozesuaren bigarren etapa honetan gure banakako bloga egin behar genuenik, hau da, gure talde-ataria (webguneak) eta gure K6 zuzendu. Horregatik, hurrengo asteartean taldeka aritu ginen gure K6a zuzentzen. 

K6ari dagokionez, esan behar dut gauza asko ditugula aldatzeko. Gure lan modularraren gidoia luzeegia da eta ez du zentzu handirik. Zentratu egin behar dugu, laburrago egin, eta zentzu bat eman. Gainera, gidoia aldatu behar dugunez, esparru teorikoko gauza asko ere aldatu behar izaten ditugu; beraz, lan handia dugu aurretik! Gai bakar batean zentratzen hasi gara, eta hori papera izango da. Gai gehiegi genituen, eta batzuetan gutxiago da gehiago.




Honekin guztiarekin, Alaitz Pailinekin eta nirekin hitz egitera etorri zen K6a nola eramaten genuen galdetzera. Pailin eta biok aurkibidea ordenatzen ari ginen, marko teorikoarekin lanean jartzeko. Beharrezkoa ikusten genuen lehenik eta behin antolatzea, informazio bila hasi aurretik. 
Alaitzen aholkuak oso lagungarriak izan ziren, Haur Hezkuntzan jolas sinbolikoari buruz hitz egiteko erreferente garaikideagoak bilatu behar genituela azaldu zigun. Vygotski eta Piaget ziren gure erreferenteak. Berehala konturatu ginen oso erreferente zaharrak zirela eta, jakina, ikasturtean zehar ikasgai desberdinetan ikusi genituen erreferente berriagoak ezagutzen genituela.

Bestalde, Paule Goyenecheren tesiari begiratzeko aholkatu zigun Alaitzek, erreferentzia indize bat hartzeko. Aurreko urteetako setioetan begiratu genezakeela ere esan zigun, erreferenteak bilatzeko eta gure marko teorikoa eraikitzeko.


Ostegunean lana banatzea erabaki genuen, eman behar ditugun gauza guztiekin onena bakoitzak gauza bati ekitea da. Hori dela eta, binaka jarri ginen, eta lanean hasi ginen. Batzuk seteak hobetzen aritu ziren, eta beste batzuk, berriz, K6aren esparru teorikoa eraikitzen. 

Beste aldetik, esan behar dut Wix pixka bat alde batera uzten ari garela. Uneotan ez dugu beste aukerarik. Sitesekin lanean ari gara, gainerako kideekin bezala, eta, gainera, Wix egin behar dugu. Pena da, oso plataforma interesgarria delako. Seguru lehenago edo geroago izango dugula bertan lan egiteko astia!




Saio honekin amaitzeko, aste honetan hezkuntzako dramatizazioari buruzko informazio bilaketa bat egiteaz arduratu naiz. Erraza izan da gai honi buruz hitz egingo duten erreferenteak aurkitzea; klasean horietako askori buruz hitz egin dugu ikasturtean zehar. Alaitzen tesian hitzordu oso interesgarriak biltzen dira, eta horietako batekin amaitzea erabaki dut. Gure k6an erabiliko ditugun hitzordua da:


"Dramatizazioak balioetan oinarritutako hezkuntza bermatzen du eta gaur egun, hori da eskolak gehien behar duena, dramatizazioa horretarako eta heziketa emozionalerako oso tresna eraginkorra da." (Nuñez eta Navarro, or.23, 2007).



ERREFERENTZIAK:


Núñez, L. eta Navarro, M. R. (2007). Dramatización y Educación: Aspectos Teóricos. Teoría de la Educación. Revista Interuniversitaria, 19, 225-252. Webgune honetatik berreskuratua: http://revistas.usal.es/index.php/1130-3743/article/view/3262/3288

lunes, 27 de enero de 2020

PRAKTIKAK BUKATU ONDOREN

Egun on berriro! Practicum III amaitu ondoren, unibertsitatera itzuli gara, eta gure zereginei ekin diegu berriro. 
Sarrera honen bidez, praktiketan egin dudan egonaldiari eta dramatizazioari buruz ikusi dudanari buruz hitz egingo dut. Prozesuak jarraitu du, inoiz ez da geldirik egon!

Aste honetan berriro hasi gara Unibertsitatean. Bukatutzat eman ditugu Haur Hezkuntzako Graduko gure azken praktikak. Oraindik ezin dut sinetsi hiru hilabete hauek hain azkar pasatu direnik. Zortea iruditzen zait eskolen errealitatea lehen pertsonan behatzeko aukera izatea.



Hirugarren urte honetako praktikak guztiz desberdinak izan dira aurretik izan ditudan gainerako praktikekin alderatuta. Orain arte Haur Hezkuntzako bigarren zikloko haurrekin egon naiz (bigarren eta hirugarren mailan); aurten urte eta erdiko ikasleekin egon naiz, hau da, lehen ziklokoekin.

Haur eskola bat aukeratzea erabaki nuen, bi zikloak alderatu ahal izateko eta adin batzuen eta besteen arteko desberdintasunak ikusteko. Eta egon badaude! Lan egiteko modua erabat ezberdina da. Nahiz eta gauza batzuek, normala den bezala, antzekotasunak dituzten: errutinak, jolas librea, ebaluatzeko modua (behaketa), etab.

Egon naizen zentroan Tximeleta Haur Eskola izan da, urte eta erdiko klasean. Hasiera batean bost ikasleko gela bat zen, nahiz eta azkenean zortzi izan. Deigarria egin zait nire tutoreak eta nik bizi izan ditugun egokitze-aldiak. Klaseko erritmoak markatu dituzte. Aldi horiek konplikatuak dira, eta haurrentzat oso traumatikoak izan daitezke. Kontu handiz egin behar dira. Gainera, gainerako gelako funtzionamendua baldintzatzen dute, jarduera asko normaltasunez egitea eragozten baitute.



Praktiketako tutorearekin izan dudan zortea nabarmendu nahi nuke, zentzu guztietan lagundu dit eta nire kabuz klasea zuzentzeko adina autonomia eta konfiantza eman dizkit. Gainera, ikasgela ulertzen lagundu didaten iturri bibliografiko batzuk utzi dizkit, eta baita unibertsitatearekin lotutako jarduera asko egiten ere. Javier Abad eta Angeles Ruiz de Velasco irakurri ditut; baita Aucouturier eta praktika psikomotrizari buruz hitz egiten zuten Graó argitaletxearen liburu sorta bat ere; edo jolas heuristikoaren garrantzia laburbiltzen zuen aldizkari bat. Eskerrak eman behar dizkiet haien inplikazioagatik, eta, jakina, adibidetzat hartzen dut. Haurrak tratatzeko erabiltzen zuen sentiberatasuna irakasle guztiok jarduteko erabiltzen dugun sentiberatasuna da.


Bestalde, sehaska-gelak ere bazeuden, 3 hilabete arteko ikasleak eta urtebeteko ikaslen gelak. Zorionez, bi klase horietako ikasleekin egun batzuk pasatzeko aukera izan dut (nahiz eta nire tutorearekin ez egon), eta haurrak hain adin goiztiarretan zein azkar garatzen diren ikusi dut. Bi hilabete barru aldaketa harrigarria gertatuko da.

Dramatizazioarekin eta batez ere arte plastikoekin lotutako sortze-prozesuari dagokionez, esan dezaket haurrekin jarduera ugari egin nituela. Horiek guztiek nire instalazioa egiteko balio izan zidaten gero.
Lehenik eta behin, beti nire tutorearen laguntzarekin, harearekin esperimentatu zuten jarduera bat egin genuen. Jolas-gelan egin genuen, hareatza zegoen lekuan, eta jarduera eten gabe, haurrei hondarrarekin esperimentatzen utzi genien hainbat material naturalekin, hala nola egurrezko ontziak, palak…
Bigarrenik, pinturarekin jarduera bat egiten dugu. Hondarraren jardueraren patroi berari jarraituz, zorua paper zuriz forratu eta hainbat pintura jarri genituen euskarri txikietan, haien eskura. Berehala konturatu ziren beren gorputzaren atal ezberdinekin margotu zezaketela.
Hirugarrenik, txokolatearekin jarduera bat egiten dugu, pinturarekin genuen ideia berari jarraituz, baina beste material mota batekin.
Laugarrenik, jolas-gela aurreko jardueretan bezala prestatzen dugu, baina harea, txokolatea edo pinturaren ordez, irina erabiltzen dugu.

Prozesu horrek guztia balio izan zidan konturatzeko haurrek material desberdinekin jolasteko eta esperimentatzeko beharra dutela. Ez dute modu berean jokatzen horiekin guztiekin, baizik eta materialek eskaintzen dizkieten aukerak sakonean ezagutu eta xahutzen saiatzen dira.

Azkenik, kontatutako jardueretan erabilitako materialetako batzuk biltzea pentsatu nuen, nire instalazioan. Ikusi zuen nola jokatzen zuten eta esperimentatzen zuten beraiekin bakoitza bere aldetik, baina ez zekien nola egingo zuten haiek guztiak jarduera berean nahastuz. Nire harridurarako, modu guztiz ezberdinean jokatu zuten. Ez ziren ausartzen konfiantza berarekin esperimentatzera. Ondorioztatu nuen oso garrantzitsua dela materialak azaltzea, hau da, jarduera bat nola aurkezten den (proposamen estetikoa) bertan moldatzen hasi aurretik.

Beste aldetik, gure proiektuari dagokionez, uste dut oso egokia izan dela gure praktika-zentroan instalazio bat egin behar izatearen ideia. Materialak aukeratzearen garrantzia ulertzen lagundu dit; egin nahi denaz ideia argi bat izatearen garrantzia; egin nahi denaz eta egin nahi denaz ideia argi bat izatearen garrantzia; edo baliozko proposamen estetiko bat egitearen garrantzia. Gainera, zer esan instalazioen garrantziaz! Ziur baten bat erabiliko dugula gure eszenografian!
Materialak aukeratzeak zehatza eta sinplea izan behar du, haurrak bezala pentsatu behar dugu, ez dugu material gehiegi behar gauzak ondo ateratzeko, batzuetan gutxiago da gehiago.
Azkenik, material horiekin esperimentatu behar dugu zentzu bat emateko; enpatizatu egin behar dugu, eta haurren azalean jarri, sortzaileak izan baita produktiboak ere.



Bukatzeko, sortze prozesuari dagokionez, emaitza prozesua dela ulertzea interesgarria iruditu zaidala nabarmendu nahiko nuke. Irakasle gisa, ez zait bidezkoa iruditzen azken emaitza bat ebaluatu behar izatea, baizik eta ikusi behar da haurrak nola zeuden iritsi nintzenean eta nola zeuden joan nintzenean. Adin horietan ematen diren aldaketak benetan azkarrak dira.
Bestetik, etengabeko ikaskuntzan egotearen garrantzia. Malgua izatea eta beti prest egotea lan egiteko modua aldatzeko, hobetzerako bada. Horretarako, garrantzitsua da nork bere burua ebaluatzea irakasle gisa, eta testuinguru desberdinetara egokitzea.

Azkenik, ikusi dut artearen eta dramatizazioaren bidez (Teatro Paraiso esaten duten moduan) haurrek era guztietako trebetasunak garatzen dituztela, ez bakarrik artistikoak. Komunikatzen dira, mugitzen dira (motrizitatea), erabakiak hartzen dituzte, denboraren eta norberaren gorputzaren nozioa hartzen dute… Etorkizunean arteak hezkuntza-mailan garrantzi handiagoa hartzea nahiko nuke.



Oso gustora egon naiz praktiketan! Prozesua jarraitu da! Orain askoz ideia gehiago ditugu, eta bidea argiago ikusten dugu!


K6: HIRUGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi! Sarrera honen bidez, K6 modulu-lanaren hirugarren saiakerari buruz hitz egingo dut. Ostiral honetan gimnasioan h...