viernes, 1 de noviembre de 2019

LAUGARREN HAUSNARKETA: Prozesua

Kaixo guztioi! Jarraian, nire laugarren gogoeta azalduko dut.

Azken bi aste hauek oso biziak izan dira. Praktiketara joan aurreko azken bi asteak dira. Nire kasuan, Practicum III delakoan daukat burua, eta aitortzen dut kosta egin zaidala unibertsitateko gauzetan kontzentratzea.

Asteartean informatika klasera joan ginen (beti bezala), K6, sites eta Wixarekin lanean jarraitzeko. Alaitzekin hizketan jarraitu dugu, eta ideiak eskuratzeko hainbat aholku eman dizkigu.
Wixari dagokionez, Alaitzek oso artikulu interesgarriak bidali dizkigu, plataforman partekatu ahal izango ditugunak, eta, horrela, gainerako ikaskideek ikusi eta erabili ahal izango dituzte beren talde-lanetan.


Ezusteko bisitarekin hasi zen Osteguna. Goretti Aizpitarte etorri zen klasera. Bere tesia egiten ari da, eta laguntza eskatu digu, galdetegi bati erantzun behar izan diogu. Galdetegiak EHUko gure esperientzia akademikoari buruz hitz egiten zuen, baita gure GRALean landu behar genituen gaitasunei buruz ere.

Gorettiren galdetegiarekin amaitu ondoren, gure talde lanekin jarraitu genuen. Egun horretan ez nuen denborarik eman Wixarekin lanean, baizik eta K6a lantzen eta Sites taldea osatzen dugun pertsonen aurkezpena egiten aritu nintzen. 
Jarraian, Alaitzen tesiaren aurkezpenekin ere jarraitzen dugu. Cristina gure lagunaren aurkezpena falta zen. Zer komunikatu nahi dugun jakitearen garrantziaz hitz egin zigun, eta gure diskurtsoa eraikitzearen bidez haurrengana nola iritsi behar garen. 
Hona hemen atentzioa eman didan Tonucciko hitzorduetako bat:

“Una reforma real de la escuela debería nacer de los que trabajan en ella”, y en este sentido, añade que “un proyecto que mire al futuro debe contemplar tres aspectos”: el papel de la escuela y su relación con la realidad exterior; el método escolar: relación enseñanza-aprendizaje y; el docente: su función y su formación." (Tonucci, or.10, 1993) 


Alaitzek Teatro Paraisoren testu bat irakurri zigun, Rosik idatzitako artikulu bat zen. Testuak txikienak (0 eta 3 urte bitarteko haurrak) dramatizazioarekin eta antzerkiarekin lotzearen garrantziaz hitz egiten zuen. Helduen eta haurren kulturaren artean dagoen harremana. Gainera, haurrentzako zer ikuskizun mota egin behar diren azaldu zuen testua: erabili beharreko musika, tonalitatea, adierazteko modua…

Oso testu interesgarria iruditu zait, hainbestetan aipatu dugun begirada antzematen da berriro ere, haurrak tratatzeko beharrezkoa den sentiberatasun hori. Gauza errazak egin behar ez ditugunaren ideia ere bai, haurrek ere badakite egoera abstraktuak interpretatzen.

Azkenik, aktoreen papera ere aipatzen zuen testuak. Argi izan behar dute haurrek ez dutela helduok aurrez ezarritako kodeekin jokatzen: askoz benetakoagoak dira, eta ez daude hain mugatuak. Horregatik, aktoreak berehala ohitzen dira publikoaren (haurren) emozioetara. Gainera, lasai egon behar dute, eta aktore eta ikusleen artean hitzik gabeko komunikazioa sortzen utzi.


Poesiak haurraren begiradan pentsarazten dit. Etengabe ikasten ari diren belakiak bezalakoak dira. Beti daude prest gauza berriak ikasteko, esperimentatzeko eta mugarik gabe jokatzeko. Haur Hezkuntzako irakasle ona izateko, haurren azalean jartzen jakin behar dut, eta beraiek pentsatzen duten bezala pentsatu. Aurtengo praktiketan "begirada" horren bidez ikusten saiatuko naiz.

Bukatzeko, hausnarketarako eman zigun galdera batekin amaitu genuen: hasieran genituen espektatibak hobetu edo okertu egin dira? Alderdi negatiboak atera ziren baita positiboak ere.
Nire ustez, nahiko presiopean gaude; izan ere, oso denbora gutxian lan asko entregatu behar ditugu. Hala ere, lan horiek egin behar izatearen zergatia ulertzen hasia naizela uste dut. Ikasgaien arteko loturak eta lan batzuen eta besteen arteko loturak ulertzen hasi naiz. Sorkuntza prozesu batean aurkitzen gara, eta normala da prozesuan zehar krisi egoerak eta estres handiko uneak egotea. 
Era berean, nabarmendu nahi nuke lehen aldia dela modu horretan lan egiten dugula, eta, beraz, garrantzitsua da geure buruarekin pazientzia izatea eta lan egiteko modu horretara egokitzen jakitea.

Azkenik, Alaitzen tesitik erreskatatzen dugun Tisseronen aipu bat erreskatatu nahiko nuke; ikasketa prozesuetan saturazio emozionalari eta estres uneen gainditzeari buruz hitz egiten du. Identifikatuta sentitzen naiz esaldiarekin.

“Son las emociones las que dan sentido a las imágenes de la vida psíquica y teniendo en cuenta que las emociones extremadamente intensas, pueden provocar un estado de estrés y saturación emocional, se hace necesario un interlocutor que acompañe al bebé en la recepción de las imágenes.” (Tisseron, or.122006)




"Caminante sobre un mar de nubes" (David Friedrich, 1818)




ERREFERENTZIAK:

Tisseron, S. (2006). Internet, videojuegos, televisión. Manual para padres preocupados. Barcelona: Graó. 

Tonucci, F. (1993). Enseñar a aprender. Barcelona: Graó.

Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko Unibertsitatea.



K6: HIRUGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi! Sarrera honen bidez, K6 modulu-lanaren hirugarren saiakerari buruz hitz egingo dut. Ostiral honetan gimnasioan h...