lunes, 28 de octubre de 2019

ZORTZIGARREN ASTEA: IMANOL JANICES, AKROSPORT


Praktikak hasi baino lehen gure azkeneko saioan Imanol Janices, gorputz hezkuntzako irakasle batek, guri hitzaldi bat ematera etorri da. Berak bere eskolan egiten duen “Akrosport” proiektua azaldu digu.

Hasteko, nola sortu zen proiektua azaldu zigun. Imanolek, kirola eta artea lotura bat izan behar zutela pentsatu zuen. Horregaitik, DBHko neska mutilekin, musikala bat sortu behar zuela pentsatu zuen.
Hasieran proiektua garatzea zaila izan zen, baina gaur egun, zazpi urte daramate proiektu honetan lan egiten eta arrakasta asko izan du; urtero jende gehiagok joaten da proiektu hau ikustera.

Geroago, esan behar dut, haurrak prestatzen dituzte musikaleko parte guztiak, hau da, gaia, gidoia, pertsonaiak garatu, koreografia sortu, abestu, soinu diseinua, argi diseinua, eszenografia eta materiala garatzen dituzte. Imanolek bakarrik laguntza ematen die eta gidatzen die azken produktua sortzeko. Ideia hau izan da gehien gustatu zaidana, neska mutilak autonomia garatzen dituztelako.

Haurren inplikazioa ezinbestekoa zela azaldu zigun Imanolek. Horretarako, egunero neska mutilak jolas orduetan entsaiatzen dute; honek proiektua egiteaz poz pozik daudela dio.



Bestalde, esan behar dut, Imanolen azalpenak oso argiak izan zirela. Imanolen proiektua oso berritzailea zen eta prozesu hauetan kreatibitatea ezinbestekoa da. Horregaitik, irakasle hau kreatibitate sorkuntzari buruz hitz egin zigun. Harentzat prozesu sortzaileak irregularrak dira, egun batean ideia azko dauzkazu eta beste egunetan ez hainbeste. Nire ustez, azalpen hau oso baliogarria izan zen, gu K6 proiektuan prozesu sortzaile batean gaudelako baita ere, pazientzia eduki behar dugu eta prozesuen ideia guztiak ordenatu beharko ditugu.


Bukatzeko, esan beharra daukat, erakusketa hau asko gustatu zaidala. Imanolek estrategia asko eman zizkigun. Lan kooperatiboaren garrantziaz, motibazioaren garratziaz edo prozesuen zailtasunen garrantziaz hitz egin zizkigulako.
Oso gustora sentitu nintzen eta azalpenak asko gustatu zitzaizkidan, egun batean Imanol bezala irakasle hain ona izatea espero dut.




viernes, 25 de octubre de 2019

ITZALEN ETA ARGIEN AURKEZPENAK


Gaurko saioa oso dibertigarria izan da. Pasaden ostiralean prestatu genuen aurkezpenak aurkeztu egin ditugu.
Lehenik eta behin azkenen ukituak prestatu ditugu. Geroago, talde bakoitzak bere antzezpenak garatu egin ditu.

Nire taldea hasi zen itzalen antzezpena egiten. Horregaitik, “Loti ederraren” istorioa antzeztu dugu. Beste taldea, estereotipo sexisten istorio bat antzeztu digute, oso istorio desberniak izan dira, baina nire ustez biak oso interesgarriak; aniztasuna beti ona da.

Bestalde, argi fosforeszente aurkezpenak garatu ditugu. Esan behar dut, beste taldeak egin zenuen antzerkiarekin flipatu egin nuela. Oso polita iruditu zitzaidan. Gure kasuan, ez zuen hain ondo atera, baina oso jarduera polita iruditu zait.




lunes, 21 de octubre de 2019

ZAZPIGARREN ASTEA: ARGI KUTXEN AURKEZPENAK


Gaurko klasean argi kutxen aurkezpenak egin ditugu. Bikote bakoitzak bere istorioak kontatu ditu denon guztion aurrean. Halaber, irakasleak bideoan grabatu zaigu.
Esan beharra daukat, orain arte prestatu dugun gehien gustatu zaidan jarduera izan dela. 

Nire kasuan, Naiara argi kutxako pertsonaiak erabili ditu eta nik istorio kontatu dut. Bestalde, haurrekin egiteko oso praktika polita dela pentsatzen dut. Klase osoa arretarekin entzun zaigu interes handiarekin, umeek askoz gehiago gozatuko luketela imajinatzen dut.







viernes, 18 de octubre de 2019

HIRUGARREN HAUSNARKETA: Kunarte eta Alaitzen Tesia

Egun on guztioi! Sarrera honetan hirugarren hausnarketari buruz hitz egingo dizuet!

Pasatu diren bi asteetan, konturatu naiz dagoeneko ehuneko ehun aurkitzen garela gure sortze prozesuaren barruan. Oraindik ez dut ulertzen egin behar ditugun gauza askoren zergatia, baina minorreko ikasgaien eta K6 lan modularraren helburu nagusiaren arteko loturaren zentzua aurkitzen hasi naiz.

Lehenengo asteartean jarraitu gara gurre sitesarekin eta K6arekin lan egiten. Alaitz eman digu irizpide asko Sitesa antolatzeko. Hemen ikusten dira gure webguneak antolatzeko eman zizkigun jarraibide batzuk:
Ondo legoke gure sitesak honela antolatzea:

  1. Aurkezpena (Nortzuk gara)
  2. Marko teorikoa
  3. Drama proiektua
  4. Ebaluaketa eta ondorioak
  5. Ikasgaiak: (Hitz egin zer egiten dugun, erreferenteak, bibliografia...) ikasgai guztietan.
Beste aldetik, Wixari dagokionez, bilera bat egin dugu Wixari buruz hitz egiteko, aurreko urteetako tokiak begiratzeko eta Paule Goyenecheren GRALa irakurtzeko aholkatu digu, ideiak eskuratzeko.





Esan behar dut, aste honetan Kunarte etxera joan garela. Hainbar jarduera egin genituen eta asko ikasi genuen. Horretarako, Kunarteko sarreran (pasaden asteko sarrera) egun horretan egin nituen hausnarketak eta jarduerak ikus ditzakezue.




Hurrengo asteartean gure talde-lanekin jarraitzeari ekin diogu; nire kasuan, Sites eta Wix lantzen eman dut denbora. Wixerako, zeregin batzuk banatzea erabaki dugu. Bilaketa bibliografikoak egitea gustatzen zaidanez, ikasgelan ematen dizkiguten artikulu batzuk irakurri eta hausnarketa txikiak egingo ditut, gero plataformara igotzeko. Uxue, adibidez, Wix bera antolatzen arituko da, teknologia berriekin ondo moldatzen delako.

Bestalde, Ostegunean, jarraitu gara gure K6arekin lan egiten, baina klaseko azken unean Alaitzen tesiari buruzko aurkezpenak egin ditugu, oraindik egin gabe zeudenak. K6aren esparru teorikoa guztion artean lantzeko oso modu interesgarria da berriro.


Interesgarria iruditzen zait klasean aipatu diren aipu eta erreferenteetako batzuk jasotzea:

“La emoción nos vincula a lo social y funciona como mecanismo de adaptación al entorno” (Ruiz de Velasco y Abad, 2008, p. 98)

  • Heziketa emozional ona izatearen garrantziaz pentsarazten dit. Javier Abad eta Ángeles Ruiz de Velasco etengabe errepikatu diren erreferenteak dira, arte plastiko eta bisualaren munduan oso garrantzitsuak.

"El juego, “es el modo que tiene el niño de pensar, probar, relajarse, trabajar, recordar, competir, investigar, crear, ensimismarse” (Slade, 1978, p. 54).
  • Haur Hezkuntzan jolasak duen garrantziaz pentsarazten dit Sladek

Sarrera honekin bukatzeko, bi aste hauetan gehien gustatu zaidan jarduera Kunartera egindako bisita izan dela esan nahiko nuke. Bisita egin ondoren beste begirada batekin atera naizela uste dut. Haur Hezkuntzan dramatizazioari buruzko hausnarketa askoz abstraktuagoa egiteko aukera eman dit. Haurrak beti protagonista izan behar duela sentitzearen garrantziaz. Gainera, zer interesgarria den dramatizazioaren bidez irakastea.

Bestalde, Alaitzen tesiaren aurkezpenak egitea ere interesgarria da K6an gure marko teorikoa lantzeko edo gure portafolio digitalean sartuko ditugun erreferenteak ikasteko. Ziur Wixean klasean aipatu ditugun erreferenteetako asko eta haien hitzordu asko ere bilduko ditugula.


ERREFERENTZIAK

Abad, J. (2008). El placer y el displacer en el juego espontáneo infantil. Papeles de arteterapia y educación artística para la inclusión social, 3, 167-188.

Slade, P. (1978). Expresión Dramática Infantil. Madrid: Aula XXI, Santillana.

Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko Unibertsitatea.

ARGIAREKIN ESPERIMENTATZEN


Ostiral honetan gaixorik egon nintzen, baina nire klaseko lagunak kontatu zidaten zer egin zenutena.

Hasteko, bi taldeetan banatu ziren. Talde bat hasi zen itzal beltzekin dantza bat prestatzen. Dirudienez zailtasun asko eduki dituzte dantza hori prestatzeko. Batzuetan oso zaila da taldeka lan egitea, baina maizu bezala taldean lan egiten jakin behar dugu.

Bukatzeko, argi itzalekin hasi ziren antzerki bat prestatzen. Loti ederraren ipuina aukeratu zuten antzezteko. Askoz hobeto garatu zuten jarduera hau, denon artean kolaboratu zuten.

lunes, 14 de octubre de 2019

SEIGARREN ASTEA: ARGI KUTXAK


Gaurko saioan marko teorikoaren feedback bat eduki ditugu. Naiara eta biok, marko teoriko osoa aldatu egin behar dugu, gauza batzuk gaizki egin ditugulako.

Geroago, denbora eduki ditugu gure argi kutxakin lan egiteko. Lehenik eta behin zein istorio kontatuko dugun gure argi kutxekin aukeratu dugu. Irakasleak ipuin asko ekarri ditu klasera, Naiara eta biok “Hutsune” ipuina aukeratu dugu.

Azkenean, argi kutxa prestatzen hasi gara.






viernes, 11 de octubre de 2019

KUNARTE


Sartu aurretik, Rosik eta Ainarak ongietorria eman ziguten. Lehenengo partea teorikoa zen, hau da, antzerki konpaniaren aurkezpena egin ziguten eta, horretarako, eseri gara harmaila batzuetan. Haur hezkuntzako umeentzako antzerkiaren garrantziaz hitz egin ziguten. Gainera, azaldu ziguten ezinbestekoa zen umeak gizaki bezala tratatu behar ditugu eta hori dela eta, haien beharrak eta gaitasunak kontuan hartu behar ditugu. 

Orobat, erabilitako musika ere aipatu zuten eta nola garrantzitsua den giro ona eskaintzea umeek antzerkia disfrutatu dezaten. Horretarako, beharrezkoa da sarrera ona prestatzea haiek testuinguruan jartzeko. Horrez gain nola lantzen duten Teatro Paraiso-an nola lantzen duten azaldu ziguten, hau da, antzerkiak prestatu eta geroago, instalaziora eraman zituzten umeak (batzuetan haien gurasoekin) jolasaren bidez, artzerkian landutako gauzekin loturak egiteko. 

Azkenik, azpimarratu zuten Unibertsitatearekin eta Teatro Paraisoarekin dauden loturak mantentzen jarraitzearen beharra. Horregatik, koloretako zinta bat eman zioten bakoitzari harreman hori adierazteko eta 2 ekintza egin genituen harekin: alde batetik, zinta hori hartuz gure bizitza osoan bidaia bat egin genuen begiak itxita eta besteekin esperientzia partekatu genuen; beste alde batetik, orri batean irudi bat egin genuen zinta erabiliz eta batzuek orria ere modelatu zuten gogoeta edo emozio bat adierazteko.




Bigarrenik, igo ginen gaineko solairura ekintza batzuk egiteko. Hasteko, aurkezpena gisa, korro handi bat egin genuen eta banan-banan atera ginen geure burua aurkezteko mugimendu batez, erritmoz, etab. Gero, jolas bat egin genuen: korro berean, txalo bat pasatu genion elkarri eta batek "boing" esaten zuenean, beste aldera pasatu behar genuen txalo hori.

Jarraitzeko, Ainarak beste ekintza bat azaldu digu: korrotik atera behar izan dugu banan-banan eta inprobisatu behar izan dugu zer esango genuela, "Esta es la historia de ..." esanez eta objektu/pertsonaia hori adieraziz. Hori egin ondoren alboan geneukan pertsonarekin jarri gara eta batek 3 akzio aipatu du besteak keinuz adierazi dituen bitartean.

Beranduago, espaziotik zehar nahastu gara eta Ainarak egin duen erritmoa jarraitu behar izan dugu ibili garen bitartean. Gero, bikotekide bakoitzari eman dio korda bat eta harekin 4 eszena asmatu ditugu. Ondoren, 4 talde egin dugu eta bakoitzean, beste bi talde. Horietako talde bat elkartu da egin ditugun eszena desberdinañ adierazteko eta beste taldeak asmatu behar izan dute istoriotxo bat agerraldi horiek kontuan hartuta. Eta bukatzean, rolak aldatu ditugu.
Saioari bukaera emateko, klase osoa bi taldetan banatu gara eta talde bakoitzak zeuden materialarekin (kordak, telak, aulkiak, ipuinak, etab.) instalazio bat sortu behar izan dugu.


OSTEGUNA:
Bigarren egunean, goiko pisura joan ginen. Hor, borobilan jarri ginen eta binaka joan den egunaren jarduerak esan genuen.

Geroago, orria eman ziguten eta gure haurtzaroaren jantzi bat marraztu behar izan genuen. Beraz, marrazkiak zirkuluan jarri genuen eta gainerako lagunen marrazkiak ikusi genituen. Gainera, orriaren beste aldeagatik erlazionatutako hitzak idazten ditugu modarekineta gero istorioa asmatu behar genuen eta nor nahi zuen bere istorioa kontatzenzuen.
Ondoren, aisialdia utzi ziguten zerbait jateko eta bere agertokia preparatzeko. Atsedenaren ondoren, egongela nagusira sartzen gara eta harmailetan jartzen gara. Bi neskak haurren antzerkia irudikatu zuten eta dantza bat egin zuten. Artilea, oihalak eta ehundura desberdinak erabili zituzten.

Emanaldia bukatu zuenean dantzarie galderak egin ahal izan genizkien. Ateratzen ditugun konklusioak izan ziren:
·         Umeen baldintzak kontuan hartzea (adina, haien arteko erlazio, aldaketak...
·         Aldagaietara irekita egotea
·         Elementu gehiegi ez jartzea
·         Esperimentatzeko garrantzia
·         Ez du istorioa kontatzea behar
·         Umeek ikusten dutenaz gozatzen dute
·         Denboren garrantzia



HAUSNARKETA:
Nire ustez haien begirada kontuan hartu dezakegula, sentsibilitate honekin lanak obeto antolatu dituguelako. Beste aldetik, Kunarten dinamika edo esperientzia asko bizi genituen, gure proiekturako oso baliogarriak. Praktika eta teoria landu ondoren, ikuspegia zabaldu zaidala pentsatzen dut. Gainera instalazioen esperientzia lantzea oso inportantea iruditu zitzaidan: hainbat gauza esan zuten instalazioari buruz: jolasaren garrantzia, sarrera antolatzearen garrantzia, jostailuak ez ematea baizik eta jokua ematea…

Etorkizunari begira, Kunarten estrategia eta ideia asko eman zizkigutela pentsatzen dut. Besteokin lotsa kentzeko, “esta es la historia de…” oso ariketa ona dela iruditzen zait; agian 0-3 urteko umeekin ez da aproposa, baina bigarren zikloko haurrekin egiteko oso ona da.
Bukatzeko, “Ehunak” ikusitako obra harrituta laga zidan. Obran zehar material ezberdinak nola erabili zituzten baita nola egiten zituzten mugimenduak (dantzak) ere asko gustatu zidan. Halaber, espazioa uzten zuten hegan egitea irudimenari uzteko. Obra gozatzeko umeak bezala pentsatzeko gai izan behar genuen; hausnarketa hau, gure etorkizunari oso baliagarria iruditzen zait.





ESNATZEKO JOLASA BERRIRO


Ostiral honetako saioa jolas dibertigarri batekin hasi da. Egia esanda, esnatzeko jolas bezala balio izan du. Jolas hau egiteko, bi taldetan banatu gara; talde bakoitzak psikogelako koltxoneta bat hartu dugu. Koltxoneta hori, gimnasioko alde batetik bestera denon artean eraman izan behar dugu, koltxoneta ezin zuen lurra ikutu. Jarduera honen helburu nagusia talde lana garatzea izan da. Haur hezkuntzan kooperazioa baita taldeko lanak lantzea ere oso garrantzitsua da.

Geroago, ikasgelatik mugitu gara danbor bateko erritmoari jarraituz. Danborraren soinua gelditu ondoren, bakoitzak uztail baten barruan sartu behar zen. Azkenean bakarrik bi uztail geratu ziren eta klase osoa han sartuta egon behar ginen. Oso ariketa interesgarria izan da taldeko lana sustatzeko.

Bestalde, egunkariekin mozorroak sortu ditugu. Sormena garatzeko oso jarduera ona izan da. Mozorroak bukatu eta gero, pasarela batean (bankuak erabili ditugu) desfilatu egin dugu gure mozorroa denoi erakusteko. Nire kasuan sorgin baten erratza sortu dut.




Bukatzeko, taldeka, antzerki bat egin dugu gure egindako mozorroekin. Istorio oso politak eta desbirdinak atera dira, pertsonai berdinak talde guztietan egon arren.
Esan behar dut, antzerki hauek egitea oso baliogarriak direla. Hala ere, denbora oso gutxi daukagu antzerkiak egiteko, horregaitik oso azkar atera behar ditugu ideiak.

jueves, 10 de octubre de 2019

KUNARTE: hausnarketa

Egun on berriro! Sarrera honetan Kunarteri buruz hitz egingo dizuet!

Sarrarera honentan azteazkeneko eta osteguneko ekintzei buruz hitz egingo dut. Oso egun politak eta interesgarriak izan dira! Nire ustez horain arte egin ditugun jarduera politenak izan dira. Kunarte etxera joan gara!


Kunarten haurrei (0-6 urte) zuzendutako hainbat jarduera egiten dira. Antzerkiak, jolasak, tailerrak… egiten dituzte. Haurrarengan artearekiko zaletasuna pizteko modu oso interesgarria da. Haurra da antzerki konpainia honetako protagonista, baina ez dute eurek bakarrik gozatzen, helduek ere goza dezakete horrelako esperientziekin. Gainera, helduekin pasatzeko gonbidatzen dute haurrei, modu honetan haurrek segurtasun gehiago daukate.

Bi egun hauetan Rosi eta Ainararekin egon gara. Bi pertsonai hauek Teatro Paraisoko kideak dira. Antzepenetan parte hartzen dute, horregaitik oso modu egokian kontatu digute haien esperientziak. Halaber, oso ondo asaldu dute nola eraikitzen dituzte haien sorkuntzako prozesuak. Guk bezala, modu kooperatibo batean eraikitzen dituzte haien obrak, eta krisiak pasatzen dituzte sorkuntza prozesu hauetan.


Asteazkena, Kunarteri buruzko aurkezpen txiki batekin hasi zen (Rosi eta Ainara egin zuten). Egiten zutenari buruzko informazioa eman ziguten, eta haurrak nola tratatu behar ditugun azaltzeko aholku asko. Harrigarria iruditzen zait haurrarekiko duten begirada: haurra da beti antzezlaneko protagonista, haren parte bihurtzen dute… Haurrei buruz hitz egiteko duten sentsibilitateak arreta piztu zidan.

Beste aldetik, Haurrentzat gauza sinpleak egitea ez dela beharrezkoa azaldu ziguten: gauza abstraktuak izan daitezke. Haurrek ulertzen ez duten topikotik atera behar gara. Haurrak haien moduan gauza konplexuak interpretatu ahal dituzte.

Informazio guztia entzun eta gero, jarduerak egiten hasi ginen!

Hasteko, esan behar dut, Kunarten sartu baino lehen hari bat eman ziguten. Lehenengo jarduera hariarekin egin genuen: paper zuri baten gainean forma bat egin behar izan genuen hariarekin.

Geroago, begiak itxi behar izan genituen, eta haria esku artean genuela, gure bizitzan zehar gertatu zaigun bizipenen bat pentsatu behar izan genuen. Oso jarduera interesgarria izan zen kontzentrazioa lantzeko eta iraganeko esperientziak gogorarazteko. Hasieran asko kostatu zitzaidan kontzentratzea eta esperientzia batez gogoratzea.


Gure konzentrazioa piztu ondoren, beste jarduera egin genuen. Eman zizkigun paper zurian objetu bat irudikatu behar izan dugu. Nire objetua harrington jaka bat izan da; jaka hau erosi nuen duela urte asko eta oraindik janzten dut.

Jarraian, bideo batzuk ikusi genituen. Teatro Paraisoko antzezpenetako bideoak ziren, oso interesgarriak. Gero, bigarren solairura igo ginen. Bigarren solairuetan haurrak normalean tailerrak egiten dituzte, oso espazio irekia eta aproposa jarduerak egiteko da.


Hasteko, esan behar dut, egin ditugun jarduerak oso aproposak direla gure etorkizunean egiteko irakasle bezala.

Lehenengo jarduera, gure artean ezagutzeko ariketa izan zen. Borobil handi bat osatu ondoren, banaka gure gure izena esan eta keinu bat egin behar genuen, besteok keinu hori imitatu behar zuten.

Geroago, beroketa jarduera bat egin genuen. Horretarako aldameneko kideari pasatu behar genion gure energia, txalo baten bidez.

Jarraian, "Esta es la historia de..." jolasa egin genuen. Horretarako, banan-banan, erdigunera atera behar genuen eta esaldi hau esan: "esta es la historia de..." objektu bat, pertsona bat... gorputzarekin irudikatu behar genuen bitartean. Esan behar dut, gaizki pasatu nuela hasieran, lotsa ematen zidalako nire taldekideen aurrean zerbait irudikatzea nire gorputzarekin.


Hurrengo jarduera espazioan zehar ibiltzea izan zen, Ainarak markatzen zuen erritmoan.

Geroxeago, berriro borobil handi bat egin genuen. Ariketa hau bikoteka egin genuen. Bikoteko batek, hiru ekintza esan behar zituen eta bestea gorputzarekin egin behar zituen hiru ekintzak. Adibidez, lo egitea, telebista ikustea...

Hurrengo jarduera irudi izoztuen jarduera izan zen. Horretarako, bikoteka jarri ginen eta hari batekin lau egoera ezberdinak irudikatu genituen. Hau bukatu ondoren hiru talde handitan jarri ginen eta gure ikaskideei aurkeztu genien.


Amaitzeko, bi instalazio egin genituen aretoan zeuden materialekin. Bi taldeten banatu ginen eta talde bakoitzak instalazio bat eraiki behar zuen.



Bigarren egunean, Ostegunean, bigarren solairura igotzen hasiko gara. Aurkezpen gisa, binaka jarri ginen, eta aurreko egunean egin genuena komentatu genuen. Egun honetan bakarrik Rosirekin egon ginen.



Geroago, "Ehuna" antzezpena ikusi genuen. Obra honetan bi neska agertzen ziren. Dantzaren bidez ehun ezberdinak erakutzi ziguten. Azkenean, gonbidatu ziguten obran parte hartzeko. Hari bar eman ziguten eta egin zituzten instalazioan parte hartu izen genuen.


Hirugarren hausnarketa hau bukatzeko, esan behar dut, Kunarte ezagutzea horain arte egin dugun gehien gustatu zaidan jarduera izan dela. Nola ikusten dute haurtzaroa geratzen naiz, begirada hau irakasle guztiak eduki behar ditugu.

Beste aldetik, esan behar dut, guaza asko ikasi ditugula: Kunarte ez nuen ezagutzen eta modu ezberdina iruditu zait haurrek jolas sinbolikoaren, artearen edo irudimenaren bidez ikastea. Halaber, instalazioak ezagutu ditut (nola egin, zertarako balio dituzten, zer garatzen dituzte haurrek...). Haurrek obretan parte hartu ahal izatea ere oso interesgarria iruditu zait, eta nola gonbitu ahal dira haurrak obran parte hartzeko.
Honekin guztiarekin, esan behar dut, helduok ere goza dezakegu horrelako antzezlanez, baina garrantzitsua da haurren begirada izatea. Horretarako, haurrekin enpatizatu behar dugu, haien azalean jarri eta gure irudimena hegan egiten utzi, mugarik gabe (beraiek egiten duten bezala). 

Kunarten, oso inportantea da, libre sentitzea, ez epaitzea eta azalpenak ez bilatzen saiatzea. Esperientzia hau asko disfrutatu dut! Ziur nago ikasitako guztia erabiliko ditugula gure unibertsitateko lanetan.





lunes, 7 de octubre de 2019

BOSGARREN ASTEA: PERTSONAIAK IRUDIKATZEN


Gaur egungo klasean pertsonai asko irudikatu ditugu. Klasean zehar mugitu gara foka, soldadua, ume txikia, pertsona haserre, pertsona erronka bilatzen, pailazoa, txirula jotzen, oso urdurik dagoen umea, oso pozik dagoen umea, izoztutako pertsona bat, erraldoia eta  ipotxa izango bagina bezala.
Oso jarduera interesgarria izan da. Gainera, gure K6rako lotsa kentzeko oso baliogarria. Gure proiektuetan, pertsonaiak irudikatu beharko ditugu eta pertsonai hoiek ondo irudikatzeko lehenik lotsa galdu behar dugu.




Geroago, beste ariketa garatu dugu, jarduera honen helburua emozioak asmatzea izan da. Horretarako, bikoteka jarri gara bat bestearen aurrean. Bikoteko batek bakarrik aurpegiekin sentimenduak adierazi behar izan ditu. Bestea, emozio horiek asmatu edo errepikatu behar izan ditu.

Bestalde, “Telefono apurtua” jolasa egin dugu ere. Hiru taldetan klasea banatu ondoren, ilara batean jarri gara. Azkena zegoena mimikaren bidez akzio bat egiten zuen bere aurrean zegoenari; hurrengoa akzio hori erripikatu behar izan zuen bere haurrean zegoenari etabar, ilarako lehenera iritsi arte.

Bukatzeko, talde berdinetan filmak interpretatu behar izan ditugu. Besteok asmatu behar izan dituzte. Gure kasuan, high school musical, Jumanji, Harry Potter eta Grease antzeztu ditugu.

Esan beharra daukat, oraindik ez dudala oso ondo prozesua ulertzen, baina ariketa hauek oso baliogarriak izango dira gure proiekturako. Halaber, lotsa oraindik galdu beharko dut.

jueves, 3 de octubre de 2019

BIGARREN HAUSNARKETA: Sitesak eta Alaitzen tesia

Egunon guztioi!

Bi aste hauetan gauza asko egin behar izan ditugu. Behin minorrean kokatuta, lanean hasi gara. Taldekako gure portafolio digitala (Sites) antolatu behar izan dugu, blogean ikasgai ezberdinak lotu bezala, gure K6az hitz egin dugu eta Wixarekin lanean hasi gara.

Astearteetan informatikako klasean lan egin beharko dugu. Bakarka lan egiteko denbora utziko digu Alaitzek: gure gogoetak egin eta gure taldekako eta banakako lanak egunean eramateko. Gure bloga antolatzen hasi gara, ikasgai guztiak banatuta egongo dira etiketen bidez.

Ostegunean, denbora eskaini diogu Alaitzen tesia landu eta ezagutzeari. Minorrean kokatzeko oso modu egokia iruditu zait, hezkuntzan dramatizazioari buruz hitz egiten baitu. Tesia zatika banatuta dago eta klase talde bakoitzak (hiru laguneko taldeak) zati bat aukeratu eta bertan lanean jarri da. Nik Naiara Gibello eta Sandra Porcelekin egin dut lan, "Teatro Paraiso"ri buruz hitz egiten duen tesiaren zatia aukeratu dugu.



Esan dezaket jarduera horrek balio izan digula "Teatro Paraisok" egiten duena eta Haur Hezkuntzan duen garrantzia ezagutzeko. Haurrek ikusten duten begiradari ere erreparatu diogu. Seguru zortea izango litzatekeela konpainia honetako antzoki bat ikustera joan ahal izatea. 
Hauek dira erreskatatu ditugun hitzorduetako batzuk:

  • "Su labor se centra en fusionar la parte artística y la pedagógica."(Tresserras, 2017, p. 116)


  • "Destacan como algunas de las actividades relevantes promovidas desde el programa: la inclusión de las familias, especialmente de nivel sociocultural bajo en el año 2009; el taller experimental con el profesorado; y la experiencia con los niños y niñas como protagonistas." (Tresserras, 2017, p. 118)


  • "En el ‘Teatro’, la persona participante se coloca en el rol de espectadora que contempla el juego escénico desarrollado por otras personas. Por el contrario, en la ‘Expresión Dramática’, quien participa es protagonista de la propia exploración escénica con el objetivo de expresar y de comunicar." (Tresserras, 2017, p. 122)


Hurrengo saioan (asteartean), IKTak hezkuntza aireztatzeko aitzakia artikulua irakurri dugu. Gero, denon artean landu egin dugu artikulua eta arbelan mapa mental bat sortu dugu.



Bi aste hauetan egin dugun azken jarduera Alaitzen tesiari buruzko gure ppt erakusketa izan da. Talde batzuek ez dugu erakusteko aukerarik izan, baina hurrengo asteetan egingo dugu, eta gure artean pasatuko ditugu aurkezpen guztiak.
Jolas sinbolikoari, dramatizazioari, komunikazio on baten garrantziari edo arteari buruz ikasteko oso modu egokia iruditu zait. Hemen utziko ditut lankideen aurkezpenetatik jaso ditudan hitzorduetako batzuk:

Javier Abadek eta Angeles Ruiz de Velascok (2011) honela definitzen dute jolas sinbolikoa: haurtzaroko bizi-esperientzia bat, eraldatzeko, beste mundu batzuk sortzeko, beste bizitza batzuk bizitzeko, beste batzuk izatera jolasteko aukera ematen duena, eta horrela, besteak bezala pentsatzen, besteak bezala sentitzen eta, azken batean, norberarena ez bezalako pentsatzeko eta sentitzeko moduak daudela jakiten duena.
Vieitesek (2012) dramatizazioa ibilbide akademiko guztian zehar (Haur Hezkuntzatik graduondoetara) agertzearen garrantzia azpimarratzen du, alde batetik, garapen pertsonal, sozial, espresibo eta komunikatiboan laguntzeko eta, bestetik, garapen profesional eta artistikoa sustatzeko.

“La actualidad demanda a la escolarización temprana preparar a niñas y niños para una realidad marcada por el permanente cambio y la innovación, evidenciando “la relevancia del desarrollo de la creatividad a través de la actividad cultural y artística” (Lasarte, Gómez-Pintado y Zuazagoitia, 2013, p. 3)


Bukatzeko esan nahiko nuke bi aste hauetan kontzeptu eta erreferente ugari ikasi ditugula. Alaitzen tesiarekin egindako lanari esker, minorrean kokatzea lortu dugu. Gainera, oso jarduera egokia iruditu zait K6aren gure esparru teorikoan lanean hasteko. Lan asko dugu eginda. Gure ppt-etan jaso ditugun hitzordu asko gure talde-lanetan erabili ahal izango ditugu.

Wixari dagokionez, uste dut egokia litzatekeela klaseko aurkezpen guztietako hitzordu garrantzitsuenak nolabait jasotzea. Aurkezpenetan gehien errepikatu diren erreferenteen zerrenda ere egin genezake.

ERREFERENTZIAK:

Abad, J., Ruiz de Velasco, A. (2011). El juego simbólico. Barcelona: Grao.

Lasarte, G., Gómez-Pintado, A. y Zuazagoitia, A (2013). La comunicación y la dramatización en educación infantil. V Congreso Mundial de "Educación Infantil y Formación de Educadores: por una educación infantil de calidad y futuro”. Grupo de Investigación Hum 205 de las universidades andaluzas. Antequera (Málaga).
Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko Unibertsitatea.


Vieites, M. F. (2012). Después de la LOE. Presente y futuro de la educación teatral en España en los inicios del siglo XXI. Webgune honetatik berreskuratua (2019-05-28): http://teatro.es/contenidos/donGalan/donGalanNum2/pagina.php?vol=2&doc=1_4

miércoles, 2 de octubre de 2019

JOLAS BERRIAK


Asteazken honetan joku berriak garatu eta ezagutu ditugu. Honako hauek izan dira:

  • Animalien jolasa: Klaseko ikasle bakoitzak animali bat irudikatu behar du. Klasean zehar ibili behar du animali hori egiten duen moduan. Helburua, animali berdina irudikatzen duen beste ikaslekin aurkitzea da.
  • Domadorea: Bikoteko batek domadorea izan behar da eta bestea domadorea esaten duena bere gorputzarekin akzio horiek egin edo irudikatu behar du. Jarduera honetan helburu asko lantzen dira.
  • Estatuaren jolasa eta zirkoa: Musika erritmoaren bitartez, klasean zehar ibili behar dugu. Musika entzuten ez dugunean, geldi geldi egon behar gara estatua bat bezala. Musika jotzen duenean berriro mugitu behar gara klase osotik. Geroago espaziotik ibili gara baina erritmoak aldatzen (azkar, oso azkar, motel, etzanda…)
  • Oreka mantantzeko jarduera: Banku baten gainean klase osoa altuaren arabera ordenatu gara. Oreka mantendu behar genuen, leku aldaketa bat egiteko ezin genuen bankutik jeitsi. Geroago, adinen arabera ordenatu gara ere.
  • 2D eta 3D zenbakiak irudikatu: Taldeka gure gorputzarekin zenbakiak zerotik bederatzirarte irudikatu behar izan ditugu. Halaber, talde berdinetan, 3 hitzak irudikatu behar izan ditugu ere. Esan behar dut, guar egin dugun gehien gustatu zaidan ariketa izan dela. Nire ustez, bigarren zikloko umeekin egiteko oso aproposa dela.
  • Dantzatu eta imitatu: Talde osoa elkartu gara borobil handi bat egiten. Helburua dantzatzea eta imitatzea izan da. Horretarako, banaka, bakoitzak perkuzio eta dantza bat egin behar du; besteok mugimendu hoiek imitatu behar izan ditugu. Geroago, lehenik binaka, gero hirunaka eta azkenean talde osoa dantzatu dugu.
  • Bukatzeko, erlaxazio saio bat egin dugu. Gaur irakaslearen jarraibideak hobeto entzun ditut. Oso gustora sentitu naiz.






K6: HIRUGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi! Sarrera honen bidez, K6 modulu-lanaren hirugarren saiakerari buruz hitz egingo dut. Ostiral honetan gimnasioan h...