Ostiral honetako saioa
jolas dibertigarri batekin hasi da. Egia esanda, esnatzeko jolas bezala balio
izan du. Jolas hau egiteko, bi taldetan banatu gara; talde bakoitzak
psikogelako koltxoneta bat hartu dugu. Koltxoneta hori, gimnasioko alde batetik
bestera denon artean eraman izan behar dugu, koltxoneta ezin zuen lurra ikutu.
Jarduera honen helburu nagusia talde lana garatzea izan da. Haur hezkuntzan
kooperazioa baita taldeko lanak lantzea ere oso garrantzitsua da.
Geroago, ikasgelatik
mugitu gara danbor bateko erritmoari jarraituz. Danborraren soinua gelditu
ondoren, bakoitzak uztail baten barruan sartu behar zen. Azkenean bakarrik bi
uztail geratu ziren eta klase osoa han sartuta egon behar ginen. Oso ariketa
interesgarria izan da taldeko lana sustatzeko.
Bestalde, egunkariekin
mozorroak sortu ditugu. Sormena garatzeko oso jarduera ona izan da. Mozorroak
bukatu eta gero, pasarela batean (bankuak erabili ditugu) desfilatu egin dugu
gure mozorroa denoi erakusteko. Nire kasuan sorgin baten erratza sortu dut.
Bukatzeko, taldeka, antzerki bat egin dugu gure egindako
mozorroekin. Istorio oso politak eta desbirdinak atera dira, pertsonai berdinak
talde guztietan egon arren.
Esan behar dut, antzerki
hauek egitea oso baliogarriak direla. Hala ere, denbora oso gutxi daukagu
antzerkiak egiteko, horregaitik oso azkar atera behar ditugu ideiak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario