Sartu aurretik, Rosik eta
Ainarak ongietorria eman ziguten. Lehenengo partea teorikoa zen, hau da,
antzerki konpaniaren aurkezpena egin ziguten eta, horretarako, eseri gara
harmaila batzuetan. Haur hezkuntzako umeentzako antzerkiaren garrantziaz hitz
egin ziguten. Gainera, azaldu ziguten ezinbestekoa zen umeak gizaki bezala
tratatu behar ditugu eta hori dela eta, haien beharrak eta gaitasunak kontuan
hartu behar ditugu.
Orobat, erabilitako musika ere aipatu zuten eta nola
garrantzitsua den giro ona eskaintzea umeek antzerkia disfrutatu dezaten. Horretarako,
beharrezkoa da sarrera ona prestatzea haiek testuinguruan jartzeko. Horrez gain
nola lantzen duten Teatro Paraiso-an nola lantzen duten azaldu ziguten, hau da,
antzerkiak prestatu eta geroago, instalaziora eraman zituzten umeak (batzuetan
haien gurasoekin) jolasaren bidez, artzerkian landutako gauzekin loturak
egiteko.
Azkenik, azpimarratu zuten Unibertsitatearekin eta Teatro
Paraisoarekin dauden loturak mantentzen jarraitzearen beharra. Horregatik,
koloretako zinta bat eman zioten bakoitzari harreman hori adierazteko eta 2
ekintza egin genituen harekin: alde batetik, zinta hori hartuz gure bizitza
osoan bidaia bat egin genuen begiak itxita eta besteekin esperientzia partekatu
genuen; beste alde batetik, orri batean irudi bat egin genuen zinta erabiliz
eta batzuek orria ere modelatu zuten gogoeta edo emozio bat adierazteko.
Bigarrenik,
igo ginen gaineko solairura ekintza batzuk egiteko. Hasteko, aurkezpena gisa,
korro handi bat egin genuen eta banan-banan atera ginen geure burua aurkezteko mugimendu
batez, erritmoz, etab. Gero, jolas bat egin genuen: korro berean, txalo bat
pasatu genion elkarri eta batek "boing" esaten zuenean, beste aldera
pasatu behar genuen txalo hori.
Jarraitzeko, Ainarak beste
ekintza bat azaldu digu: korrotik atera behar izan dugu banan-banan eta
inprobisatu behar izan dugu zer esango genuela, "Esta es la historia de
..." esanez eta objektu/pertsonaia hori adieraziz. Hori egin ondoren
alboan geneukan pertsonarekin jarri gara eta batek 3 akzio aipatu du besteak
keinuz adierazi dituen bitartean.
Beranduago, espaziotik zehar
nahastu gara eta Ainarak egin duen erritmoa jarraitu behar izan dugu ibili
garen bitartean. Gero, bikotekide bakoitzari eman dio korda bat eta harekin 4
eszena asmatu ditugu. Ondoren, 4 talde egin dugu eta bakoitzean, beste bi
talde. Horietako talde bat elkartu da egin ditugun eszena desberdinañ
adierazteko eta beste taldeak asmatu behar izan dute istoriotxo bat agerraldi
horiek kontuan hartuta. Eta bukatzean, rolak aldatu ditugu.
Saioari bukaera emateko, klase
osoa bi taldetan banatu gara eta talde bakoitzak zeuden materialarekin (kordak,
telak, aulkiak, ipuinak, etab.) instalazio bat sortu behar izan dugu.
OSTEGUNA:
Bigarren egunean, goiko pisura
joan ginen. Hor, borobilan jarri ginen eta binaka joan den egunaren jarduerak
esan genuen.
Geroago, orria eman ziguten eta
gure haurtzaroaren jantzi bat marraztu behar izan genuen. Beraz, marrazkiak
zirkuluan jarri genuen eta gainerako lagunen marrazkiak ikusi genituen.
Gainera, orriaren beste aldeagatik erlazionatutako hitzak idazten ditugu
modarekineta gero istorioa asmatu behar genuen eta nor nahi zuen bere istorioa
kontatzenzuen.
Ondoren, aisialdia utzi ziguten
zerbait jateko eta bere agertokia preparatzeko. Atsedenaren ondoren, egongela
nagusira sartzen gara eta harmailetan jartzen gara. Bi neskak haurren antzerkia
irudikatu zuten eta dantza bat egin zuten. Artilea, oihalak eta ehundura
desberdinak erabili zituzten.
Emanaldia bukatu zuenean
dantzarie galderak egin ahal izan genizkien. Ateratzen ditugun konklusioak izan
ziren:
·
Umeen baldintzak kontuan hartzea (adina, haien
arteko erlazio, aldaketak...
·
Aldagaietara irekita egotea
·
Elementu gehiegi ez jartzea
·
Esperimentatzeko garrantzia
·
Ez du istorioa kontatzea behar
·
Umeek ikusten dutenaz gozatzen dute
·
Denboren garrantzia
HAUSNARKETA:
Nire ustez haien begirada
kontuan hartu dezakegula, sentsibilitate honekin lanak obeto antolatu
dituguelako. Beste aldetik, Kunarten dinamika edo esperientzia asko bizi
genituen, gure proiekturako oso baliogarriak. Praktika eta teoria landu
ondoren, ikuspegia zabaldu zaidala pentsatzen dut. Gainera instalazioen
esperientzia lantzea oso inportantea iruditu zitzaidan: hainbat gauza esan
zuten instalazioari buruz: jolasaren garrantzia, sarrera antolatzearen
garrantzia, jostailuak ez ematea baizik eta jokua ematea…
Etorkizunari
begira, Kunarten estrategia eta ideia asko eman zizkigutela pentsatzen dut.
Besteokin lotsa kentzeko, “esta es la historia de…” oso ariketa ona dela
iruditzen zait; agian 0-3 urteko umeekin ez da aproposa, baina bigarren zikloko
haurrekin egiteko oso ona da.
Bukatzeko, “Ehunak” ikusitako
obra harrituta laga zidan. Obran zehar material ezberdinak nola erabili
zituzten baita nola egiten zituzten mugimenduak (dantzak) ere asko gustatu
zidan. Halaber, espazioa uzten zuten hegan egitea irudimenari uzteko. Obra
gozatzeko umeak bezala pentsatzeko gai izan behar genuen; hausnarketa hau, gure
etorkizunari oso baliagarria iruditzen zait.


No hay comentarios:
Publicar un comentario