sábado, 7 de marzo de 2020

K6: HIRUGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi! Sarrera honen bidez, K6 modulu-lanaren hirugarren saiakerari buruz hitz egingo dut.

Ostiral honetan gimnasioan hirugarren aldiz entseatzeko aukera izan dugu. Gehien aprobetxatu dugun eguna izan da. Gurekin egon den irakaslea Ainhoa izan da. Bere espezialitatea arte plastikoak eta bisualak dira; horregatik, aktan jasotzeko aukera izan dut, argien, instalazioen eta atrezzoaren inguruan eman dizkigun aholku guztiak. 

Ainhoa material plastiko guztia prestatzen ikasgelan lanean ikusi digu. Dena jaisteko esan zigun, entseatzeko eta obran nola geratzen den ikusteko. Horregaitik joan ginen material guztia jasotzera eta gimnasioan prestatu dugu.




Lehenik eta behin fokuak, instalazioa eta proiektorea jarri ditugu. Proiektorea jarri dugunean konturatu gara irudia txikiegia islatzen zela. Ainhoak proiektorearen azpian hiru adreilu jartzeko aholkatu zigun, irudia altuago proiektatzeko. Noski ahulku hau apuntatu dudala aktan.

Jarraian Ainhoak gertokian kable gehiegi genuela esan zigun. Ez gaitzan gogaitu eta estetikoki hobeto geratzeko, paper zuri handi batekin estaltzea aholkatu zigun. Ideia bikaina iruditu zait, gure gai nagusia papera delako eta kableak disimulatu egiten direlako.

Lehen eszenari dagokionez, Ainhoak ikusi zuen nola geratzen zen marraztu genuen atzeko irudia (haurren gela). Errotuladoreak eta lerro zuzenegiak ditu. Berarentzat, irudia oso pobrea geratzen da. Behin eta berriz errepikatu zigun teknika bera erabiltzea obrako gauza guztiak marrazteko. Teknika hori pintzel lodiarekin eta lerro perfektua izan beharrik gabe erabiltzen da. Gainera, gure marrazkian lampara bat eta koadro bat daude hondoan, eta horiek kentzea hobe zela komentatu zigun. Beste aholku batzuk eman zigun haurren logela hobetzeko: Oheak logelako lerroekiko paraleloan egon behar dira baita gimnasioko ohial beltzetatik gertuago egon behar dira ere. Azkenean, marrazkia bista zenital bat eduki behar zuen (Spiderman moduan), horrela protagonisten buruen azpian burukoak ikus daitezke.

Lehen irudi aholkuak amaitu ondoren, jarraito ginen entseatzen. Hurrengo arazoa lehen trantsizioan agertu zen. Haurrak lo geratzen direla eta "paperezko amets" batean sartzen direla irudikatzeko, Stop Motion bat erabiltzea aholkatu zigun, paper bat zimurtzen ikus daiteke. Horregaitik Power Point aldatu behar dugu.




Haurrak "paperezko ametsan" esnatzen direnean instalazio osoa oihal beltz handi batekin estalita egoten da. Oihala altxatu eta haurrak instalazioa (paperezko itsasontziak) ikusten dituzte. Eiderrek gomendatu zigun bezala, Ainhoak esan digu dantza edo dramatizazio txiki bat eginez atera dezakegula oihala; modu horretan denbora irabazten dugu, eta estetikoki garbi geratzen da.

Olatuak egin behar ditugun unean, aurreko entseguan bezala, mugimenduek askoz motelagoak izan behar dute, eta protagonistek ontzia hondoratuko balitz bezala jokatu behar dute. Ekaitza denez, olatuek mantsoago eta azkarrago joan behar dute. Gauza ona da Ainhoarentzat paper urdinaren eta paper zuriaren arteko kontrastea ondo geratzen dela. Gainera, ez dugu hondoko soinurik jarri behar, paperaren soinua ondo geratzen da.

Bestalde, pirata agertzen den unean, hainbat zuzenketa izan ditugu:
Lehenik eta behin, piratak haurrak itsasontzira igotzera gonbidatzen dituenean garbiago egin behar dugu (1,2,3 bradford erabiliko dugu). Nabigatzen hasten direnean eta eszenatik desagertzen direnean (itzalak islatzen diren unean), kanpoan gauden pertsonok paper zuri handia sartu behar dugu, ondoren paperezko ontzia zuzenean egiteko erabiliko dena.
Bigarrenik, fondoa aldatu behar dugu protagonistak eszenara itzultzen direnean. Eszenan uharte bat proiektatu behar da. Ainhoak kolore horiekin jokatu behar dugula esan digu, hau da, hondoko irudiak ehuneko 80 hondarra (horia) izan behar du eta ehuneko 20 zerua (urdina). Pertsonaiek lur irmoa zapaldu dutela irudikatzeko. Aholku hori dagoeneko aldatu dugu, eta gure power point-ean sartu dugu; hemen ikusten da:





Behin uhartean, haurrek esperimentatzen eta paperarekin jolasten hasi behar izaten dute. Orduan hasten da pirata azaltzen nola erabili behar duten papera ontzia egiteko. Ainhoak itsasontzia zuzenean egiteko koreografia bat egiteko aholkatu digu. Azkenean, itsasontzia bukatuta dagoenean, pirata eszenatik joaten da.




Behin paperezko ontzia amaituta, haurrak bertan sartu eta euren gelara bueltatzeko bideari ekingo diote. Une hau oso garrantzitsua da, eta trantsizio berri bat egin behar dugu. Haurrak beren gelara itzultzen direnean, berriro agertuko dira beren oheetan. Une hori irudikatzeko, paper zimurtuaren Stop Motion erabiliko dugu berriro (baina alderantziz). Modu horretan "paperezko ametsa" amaitu dela irudikatuko dugu.

Antzezlanaren amaiera umeekin amaitzen da, ustekabean euren oheetan agertuz. Beren oheetan sartuko dira agertokiaren atzeko aldetik. Ideia hori asko gustatu zaio Ainhoari.

Amaitzeko, esan behar dut oraindik pentsatu behar dugula nola gonbidatuko dugun publikoa obran parte hartzera. Obra hasi aurretik publikoari paperezko ontzi bat ematea pentsatu dugu. Bestalde, bakoitzari folio bat ematea pentsatu dugu, eta haurrek ontzi handia zuzenean egiten duten unean publikoak bere folioarekin berea egitea beraiekin. Kunarten esaten ziguten bezala, publikoaren parte-hartzea oso inportantea da. Horregatik, argi izan behar dugu nola egin nahi dugun publikoa gure obraren protagonista izatea.




Sarrera honekin amaitzeko, hausnarketa modura, gure prozesuaren amaieran gaude. Hiru entsegu horietan ikusi ditugu gure akatsak, baina baita gure hobekuntzak ere. Lehen egunetik azken egunera asko aurreratu gara. Nola hasten garen eta nola bukatzen ari garen ikusita, harro senti gaitezke egiten ari garen ahalegin guztiaz.
Beste aldetik, irakasleek eman dizkiguten aholku guztiak eskertu behar ditugu. Saiakera honetan, Eiderrek esan zizkigun aholkuak aplikatzen saiatu gara, eta gauzak askoz hobeto joan zaizkigu. Orain Ainhoak eman dizkigun aholku estetiko guztiak aplikatu behar ditugu.

Azkenik, esan behar dut, lehen entsegua estresatu egin nintzela. Ezin izan nuen gozatu, obra oraindik oso berde zegoelako. Une honetan esan dezaket, prozesuaz gozatzen hasten naizela, gauzak hobeto ateratzen zaizkigula ikusten ari naizelako. 

Hala ere, oraindik gauza asko ditugu hobetzeko. Datorren asteko ostegunean azken obra antzetu behar dugu, baina oraindik bi entsegu geratzen zaizkigu obra hasi aurretik.

Honekin guztiarekin, motibatuta eta lan egiteko gogoz sentitzen naiz; amaiera hurbiltzen ari da!

Gure obra ikusita publikoak sentituko duen emozio kopuru handian pentsarazten didan hitzordu batekin amaitu nahi nuke:

"Es necesario promover que las personas puedan vivir su emocionalidad, respetando la manera personal de vivirla que pueda tener cada uno" (Camino et al. or.23, 2015)


"La escuela de Atenas" (Rafael, 1510)


ERREFERENTZIAK:

Camino, I., Zelaieta, E., Alvarez-Uria, A., y Tresserras, A. (2015). Un reto innovador en la formación inicial del profesorado de Educación Infantil: la obra teatral Kubik. Profesorado. Revista de Currículum y Formación de Profesorado, 19(2), 429-440.

Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko Unibertsitatea.





No hay comentarios:

Publicar un comentario

K6: HIRUGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi! Sarrera honen bidez, K6 modulu-lanaren hirugarren saiakerari buruz hitz egingo dut. Ostiral honetan gimnasioan h...