Mostrando entradas con la etiqueta ALAITZ TRESSERRAS. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ALAITZ TRESSERRAS. Mostrar todas las entradas

sábado, 7 de marzo de 2020

K6: HIRUGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi! Sarrera honen bidez, K6 modulu-lanaren hirugarren saiakerari buruz hitz egingo dut.

Ostiral honetan gimnasioan hirugarren aldiz entseatzeko aukera izan dugu. Gehien aprobetxatu dugun eguna izan da. Gurekin egon den irakaslea Ainhoa izan da. Bere espezialitatea arte plastikoak eta bisualak dira; horregatik, aktan jasotzeko aukera izan dut, argien, instalazioen eta atrezzoaren inguruan eman dizkigun aholku guztiak. 

Ainhoa material plastiko guztia prestatzen ikasgelan lanean ikusi digu. Dena jaisteko esan zigun, entseatzeko eta obran nola geratzen den ikusteko. Horregaitik joan ginen material guztia jasotzera eta gimnasioan prestatu dugu.




Lehenik eta behin fokuak, instalazioa eta proiektorea jarri ditugu. Proiektorea jarri dugunean konturatu gara irudia txikiegia islatzen zela. Ainhoak proiektorearen azpian hiru adreilu jartzeko aholkatu zigun, irudia altuago proiektatzeko. Noski ahulku hau apuntatu dudala aktan.

Jarraian Ainhoak gertokian kable gehiegi genuela esan zigun. Ez gaitzan gogaitu eta estetikoki hobeto geratzeko, paper zuri handi batekin estaltzea aholkatu zigun. Ideia bikaina iruditu zait, gure gai nagusia papera delako eta kableak disimulatu egiten direlako.

Lehen eszenari dagokionez, Ainhoak ikusi zuen nola geratzen zen marraztu genuen atzeko irudia (haurren gela). Errotuladoreak eta lerro zuzenegiak ditu. Berarentzat, irudia oso pobrea geratzen da. Behin eta berriz errepikatu zigun teknika bera erabiltzea obrako gauza guztiak marrazteko. Teknika hori pintzel lodiarekin eta lerro perfektua izan beharrik gabe erabiltzen da. Gainera, gure marrazkian lampara bat eta koadro bat daude hondoan, eta horiek kentzea hobe zela komentatu zigun. Beste aholku batzuk eman zigun haurren logela hobetzeko: Oheak logelako lerroekiko paraleloan egon behar dira baita gimnasioko ohial beltzetatik gertuago egon behar dira ere. Azkenean, marrazkia bista zenital bat eduki behar zuen (Spiderman moduan), horrela protagonisten buruen azpian burukoak ikus daitezke.

Lehen irudi aholkuak amaitu ondoren, jarraito ginen entseatzen. Hurrengo arazoa lehen trantsizioan agertu zen. Haurrak lo geratzen direla eta "paperezko amets" batean sartzen direla irudikatzeko, Stop Motion bat erabiltzea aholkatu zigun, paper bat zimurtzen ikus daiteke. Horregaitik Power Point aldatu behar dugu.




Haurrak "paperezko ametsan" esnatzen direnean instalazio osoa oihal beltz handi batekin estalita egoten da. Oihala altxatu eta haurrak instalazioa (paperezko itsasontziak) ikusten dituzte. Eiderrek gomendatu zigun bezala, Ainhoak esan digu dantza edo dramatizazio txiki bat eginez atera dezakegula oihala; modu horretan denbora irabazten dugu, eta estetikoki garbi geratzen da.

Olatuak egin behar ditugun unean, aurreko entseguan bezala, mugimenduek askoz motelagoak izan behar dute, eta protagonistek ontzia hondoratuko balitz bezala jokatu behar dute. Ekaitza denez, olatuek mantsoago eta azkarrago joan behar dute. Gauza ona da Ainhoarentzat paper urdinaren eta paper zuriaren arteko kontrastea ondo geratzen dela. Gainera, ez dugu hondoko soinurik jarri behar, paperaren soinua ondo geratzen da.

Bestalde, pirata agertzen den unean, hainbat zuzenketa izan ditugu:
Lehenik eta behin, piratak haurrak itsasontzira igotzera gonbidatzen dituenean garbiago egin behar dugu (1,2,3 bradford erabiliko dugu). Nabigatzen hasten direnean eta eszenatik desagertzen direnean (itzalak islatzen diren unean), kanpoan gauden pertsonok paper zuri handia sartu behar dugu, ondoren paperezko ontzia zuzenean egiteko erabiliko dena.
Bigarrenik, fondoa aldatu behar dugu protagonistak eszenara itzultzen direnean. Eszenan uharte bat proiektatu behar da. Ainhoak kolore horiekin jokatu behar dugula esan digu, hau da, hondoko irudiak ehuneko 80 hondarra (horia) izan behar du eta ehuneko 20 zerua (urdina). Pertsonaiek lur irmoa zapaldu dutela irudikatzeko. Aholku hori dagoeneko aldatu dugu, eta gure power point-ean sartu dugu; hemen ikusten da:





Behin uhartean, haurrek esperimentatzen eta paperarekin jolasten hasi behar izaten dute. Orduan hasten da pirata azaltzen nola erabili behar duten papera ontzia egiteko. Ainhoak itsasontzia zuzenean egiteko koreografia bat egiteko aholkatu digu. Azkenean, itsasontzia bukatuta dagoenean, pirata eszenatik joaten da.




Behin paperezko ontzia amaituta, haurrak bertan sartu eta euren gelara bueltatzeko bideari ekingo diote. Une hau oso garrantzitsua da, eta trantsizio berri bat egin behar dugu. Haurrak beren gelara itzultzen direnean, berriro agertuko dira beren oheetan. Une hori irudikatzeko, paper zimurtuaren Stop Motion erabiliko dugu berriro (baina alderantziz). Modu horretan "paperezko ametsa" amaitu dela irudikatuko dugu.

Antzezlanaren amaiera umeekin amaitzen da, ustekabean euren oheetan agertuz. Beren oheetan sartuko dira agertokiaren atzeko aldetik. Ideia hori asko gustatu zaio Ainhoari.

Amaitzeko, esan behar dut oraindik pentsatu behar dugula nola gonbidatuko dugun publikoa obran parte hartzera. Obra hasi aurretik publikoari paperezko ontzi bat ematea pentsatu dugu. Bestalde, bakoitzari folio bat ematea pentsatu dugu, eta haurrek ontzi handia zuzenean egiten duten unean publikoak bere folioarekin berea egitea beraiekin. Kunarten esaten ziguten bezala, publikoaren parte-hartzea oso inportantea da. Horregatik, argi izan behar dugu nola egin nahi dugun publikoa gure obraren protagonista izatea.




Sarrera honekin amaitzeko, hausnarketa modura, gure prozesuaren amaieran gaude. Hiru entsegu horietan ikusi ditugu gure akatsak, baina baita gure hobekuntzak ere. Lehen egunetik azken egunera asko aurreratu gara. Nola hasten garen eta nola bukatzen ari garen ikusita, harro senti gaitezke egiten ari garen ahalegin guztiaz.
Beste aldetik, irakasleek eman dizkiguten aholku guztiak eskertu behar ditugu. Saiakera honetan, Eiderrek esan zizkigun aholkuak aplikatzen saiatu gara, eta gauzak askoz hobeto joan zaizkigu. Orain Ainhoak eman dizkigun aholku estetiko guztiak aplikatu behar ditugu.

Azkenik, esan behar dut, lehen entsegua estresatu egin nintzela. Ezin izan nuen gozatu, obra oraindik oso berde zegoelako. Une honetan esan dezaket, prozesuaz gozatzen hasten naizela, gauzak hobeto ateratzen zaizkigula ikusten ari naizelako. 

Hala ere, oraindik gauza asko ditugu hobetzeko. Datorren asteko ostegunean azken obra antzetu behar dugu, baina oraindik bi entsegu geratzen zaizkigu obra hasi aurretik.

Honekin guztiarekin, motibatuta eta lan egiteko gogoz sentitzen naiz; amaiera hurbiltzen ari da!

Gure obra ikusita publikoak sentituko duen emozio kopuru handian pentsarazten didan hitzordu batekin amaitu nahi nuke:

"Es necesario promover que las personas puedan vivir su emocionalidad, respetando la manera personal de vivirla que pueda tener cada uno" (Camino et al. or.23, 2015)


"La escuela de Atenas" (Rafael, 1510)


ERREFERENTZIAK:

Camino, I., Zelaieta, E., Alvarez-Uria, A., y Tresserras, A. (2015). Un reto innovador en la formación inicial del profesorado de Educación Infantil: la obra teatral Kubik. Profesorado. Revista de Currículum y Formación de Profesorado, 19(2), 429-440.

Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko Unibertsitatea.





martes, 3 de marzo de 2020

K6: BIGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi!

Sarrera honetan K6aren bigarren entseguaz hitz egingo dut.

Lehenik eta behin, gure eszenografia prestatzeari ekin diogu: fokuak, argiak, proiektorea eta instalazioa jarriko ditugu. Konturatu gara beste bi foku jarri behar ditugula agertokiaren atzeko aldean; modu horretara, itzalen bidez islatuko da antzezlaneko protagonistek egiten duten guztia. Metafora gisa balioko du, denboraren joana obran irudikatzeko.



Jarraian, obra irudikatzen hasi ginen. Oraingoan gurekin zegoen irakaslea Eider zen. Antzeteko eta dramatizatzeko feedback on bat jasotzeko aukera genuen, Eiderren espezialitatea delako.

Lehenik, Eiderrek "asmatutako hizkuntza" gehiago faltsutu behar genuela aholkatu zigun, benetan ari bagina bezala jokatzeko esan zigun. Halaber, bere irakasgaian landu genituen tekniketako batzuk erabiltzeko aholkatu zigun, hala nola 1,2,3 bradford. Gainera, instalazioa estaltzen duen sabana beltza dantza txiki bat egiteko erabiltzea aholkatu zigun.



Eiderrek eman zizkigun aholkuen laburpena egin aurretik, hauxe da bigarren aktan jaso genuen zerrenda:

  • Dena mantsoago egin, batez ere arraunean egiteko orduan.
  • Lo egiteko jarrera, ez oinarritu kartoian. Gainera, interesgarria da bakoitzak jarrera ezberdina izatea.
  • Haurrak esnatzeko modua gehiago faltsutzea.
  • Jolasean ari direnean beste foku bat piztu, aurpegiak gehiago ikus ditzaten.
  • Beldurtu edo harritu egiten direnean "zirrikitu" bat egitea
  • Itsasontziekin esperimentatzen dutenean, 5 zentzumenak aprobetxatu (probatu, usaindu, entzun...). Ez dira itsasontziak pentsatzea ez dakigula zer den.
  • Lehen garbiketa (oihala agertokitik ateratzea) modu teatral batean egitea. Oihala ateratzea olatu bat balitz bezala balia daiteke, edo dantza motaren batekin.
  • Dantza edo dramatizazio txiki bat egitea oihalarekin.
  • Agertokiaren atzeko aldetik arraunean, mugimendua ondo egin behar da, desberdin ikusten delako.
  • Nekea arraunean integratzea.
  • Olatuaren mugimendua hobeto eta gorago koordinatu behar da. Paper urdina patxadarako eta zuria ekaitzerako..
  • Itsasontzia erortzen denean, itotzeko eginarazi, erabiliko diren irudi izoztuak bilatu. Nola izoztu behar diren erabakitzea.



Ekitaldi ezberdinen inguruan hitz egin aurretik, garrantzitsua da antzezlanaren helburu nagusia papera dela esatea.

Lehen ekitaldia bi haurrekin hasten da eszenan. Haien logelan daude, oheetan lo. Esnatzen direnean paperezko ametsa hasten da, paperezko itsasontziaz inguratuta nola dauden ikusten dute (instalazioa). Jarraian, paperezko itsasontziak esploratzen hasten dira zentzumenen bidez (probatu, usaindu, entzun…), itsasontziak direla jakingo ez balute bezala. Konturatu gara beste foku bat jarri behar dugula esparemintatzeko orduan, haien aurpegiak obeto ikusteko.

Eszena hau amaitzen denean trantsizio garbiagoa egin behar dugu. Eiderrek eman digun aholkua da dantza baten bidez instalazioa estaltzen duen sabana beltza ateratzea. Bestalde, sabana ateratzen dugunean, haurretako batek itsasontzi handia hartu eta eszenara ateratzeko unea da. Ikusi dugu, itsasontziak eszena ateratzen duenean haurrek mugimendu motelagoak egin behar dituztela eta jolasteko aprobetxatu (jolas sinbolikoa eginez).
Bestalde, haurrek eszena atzean daudenean, mugimenduek puztuagoak izan behar dira, publikoak bakarrik itzalak ikusten dituelako.



Bigarren ekitaldian olatuak egin behar ditugu paper zuri eta urdinarekin (kanpoan gauden pertsonak), Eider esan zigun mugimenduak koordinatuagoak eta indartzuagoak izan behar zirela. Ondoren, olatu batek umeak jango ditu eta hondoratze bat jasango dute: kasu honetan, paperaren mugimenduak are koordinatuagoa izan behar du eta pertsonaien interpretazioak itotzen ari direla eman behar du.

Jarraian, Pirata agertzen da eta haurrak laguntzen du bere itsasontzian igotzen. Jarduera hau 1,2 bradford batekin egingo dugu (Eider lagundu zigun). Geroago, pirataren itsasontzian nabigatzen dute haurrak eta pirata, horretarako atzeko partean (itzalen bitartez) bidaia irudikatzen da. 
Behin bidaia bukatuta, hiru pertsonaiak eszenarioan agertzen dira berriro. Momentu honetan eszenarioa lurra irudikatuko du (proiektorearen bidez, uharte bat proiektatuko da). Jarraian haurrak Piraten laguntzarekin paperezko itsasontzi handi bat egin behar dute (jolasten eta zuzenean). Eider beste aholku bat eman zigun: "La gran evasión" filmeko abestia jar genezakeen pertsonaiek paperezko itsasontzia egiten duten bitartean.





Azken hausnarketa gisa, asko hobetu dugu azken entsegutik. Hala ere, oraindik gauza asko ditugu aldatzeko, eta Eiderrek eman dizkigun aholkuak aplikatzen hasi behar dugu. Eszenatokiko atrezzoa ere bukatu behar dugu, eta irudiak proiektatzeko erabiliko dugun ppt behin betiko amaitu.
Entsegu hau aho-zapore hobearekin amaitu dut. Badirudi gauzak argiago ikusten hasi direla. Egia da oraindik lan asko dugula aurretik, baina azken alditik hobetzea lortu ditugun gauzak ikustea motibatzen nau. Horregatik, gogor jarraitu behar dugu lanean. Hau prozesu bat da, eta konturatu naiz egunetik egunera ideia berriak eta hobetzeko proposamen asko ditugula. Goazen guztien bila!

Bukatzeko, esan behar dut, tranzisioak oraindik hobetu behar ditugula. Hurrengo entsegua Ainhoarekin daukagu, eta ziur alde horretatik bere aholkuak oso lagungarriak izan direla.

Sarrera hau amaitzeko, Tresserras (2017) Vincent Tomas aipatzen du eta nik ere aipatu nahi nuke. Gogor lan egitea gauzak ondo ateratzeko modu bakarra dela pentsarazten dit:

"Escribir y escribir, pulir y pulir hasta que el artista mira lo que ha estado haciendo y dice: esto es lo que yo quería decir". (Vincent Tomas, or.94, 1964)




ERREFERENTZIAK:

Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko Unibertsitatea.



viernes, 18 de octubre de 2019

HIRUGARREN HAUSNARKETA: Kunarte eta Alaitzen Tesia

Egun on guztioi! Sarrera honetan hirugarren hausnarketari buruz hitz egingo dizuet!

Pasatu diren bi asteetan, konturatu naiz dagoeneko ehuneko ehun aurkitzen garela gure sortze prozesuaren barruan. Oraindik ez dut ulertzen egin behar ditugun gauza askoren zergatia, baina minorreko ikasgaien eta K6 lan modularraren helburu nagusiaren arteko loturaren zentzua aurkitzen hasi naiz.

Lehenengo asteartean jarraitu gara gurre sitesarekin eta K6arekin lan egiten. Alaitz eman digu irizpide asko Sitesa antolatzeko. Hemen ikusten dira gure webguneak antolatzeko eman zizkigun jarraibide batzuk:
Ondo legoke gure sitesak honela antolatzea:

  1. Aurkezpena (Nortzuk gara)
  2. Marko teorikoa
  3. Drama proiektua
  4. Ebaluaketa eta ondorioak
  5. Ikasgaiak: (Hitz egin zer egiten dugun, erreferenteak, bibliografia...) ikasgai guztietan.
Beste aldetik, Wixari dagokionez, bilera bat egin dugu Wixari buruz hitz egiteko, aurreko urteetako tokiak begiratzeko eta Paule Goyenecheren GRALa irakurtzeko aholkatu digu, ideiak eskuratzeko.





Esan behar dut, aste honetan Kunarte etxera joan garela. Hainbar jarduera egin genituen eta asko ikasi genuen. Horretarako, Kunarteko sarreran (pasaden asteko sarrera) egun horretan egin nituen hausnarketak eta jarduerak ikus ditzakezue.




Hurrengo asteartean gure talde-lanekin jarraitzeari ekin diogu; nire kasuan, Sites eta Wix lantzen eman dut denbora. Wixerako, zeregin batzuk banatzea erabaki dugu. Bilaketa bibliografikoak egitea gustatzen zaidanez, ikasgelan ematen dizkiguten artikulu batzuk irakurri eta hausnarketa txikiak egingo ditut, gero plataformara igotzeko. Uxue, adibidez, Wix bera antolatzen arituko da, teknologia berriekin ondo moldatzen delako.

Bestalde, Ostegunean, jarraitu gara gure K6arekin lan egiten, baina klaseko azken unean Alaitzen tesiari buruzko aurkezpenak egin ditugu, oraindik egin gabe zeudenak. K6aren esparru teorikoa guztion artean lantzeko oso modu interesgarria da berriro.


Interesgarria iruditzen zait klasean aipatu diren aipu eta erreferenteetako batzuk jasotzea:

“La emoción nos vincula a lo social y funciona como mecanismo de adaptación al entorno” (Ruiz de Velasco y Abad, 2008, p. 98)

  • Heziketa emozional ona izatearen garrantziaz pentsarazten dit. Javier Abad eta Ángeles Ruiz de Velasco etengabe errepikatu diren erreferenteak dira, arte plastiko eta bisualaren munduan oso garrantzitsuak.

"El juego, “es el modo que tiene el niño de pensar, probar, relajarse, trabajar, recordar, competir, investigar, crear, ensimismarse” (Slade, 1978, p. 54).
  • Haur Hezkuntzan jolasak duen garrantziaz pentsarazten dit Sladek

Sarrera honekin bukatzeko, bi aste hauetan gehien gustatu zaidan jarduera Kunartera egindako bisita izan dela esan nahiko nuke. Bisita egin ondoren beste begirada batekin atera naizela uste dut. Haur Hezkuntzan dramatizazioari buruzko hausnarketa askoz abstraktuagoa egiteko aukera eman dit. Haurrak beti protagonista izan behar duela sentitzearen garrantziaz. Gainera, zer interesgarria den dramatizazioaren bidez irakastea.

Bestalde, Alaitzen tesiaren aurkezpenak egitea ere interesgarria da K6an gure marko teorikoa lantzeko edo gure portafolio digitalean sartuko ditugun erreferenteak ikasteko. Ziur Wixean klasean aipatu ditugun erreferenteetako asko eta haien hitzordu asko ere bilduko ditugula.


ERREFERENTZIAK

Abad, J. (2008). El placer y el displacer en el juego espontáneo infantil. Papeles de arteterapia y educación artística para la inclusión social, 3, 167-188.

Slade, P. (1978). Expresión Dramática Infantil. Madrid: Aula XXI, Santillana.

Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko Unibertsitatea.

jueves, 3 de octubre de 2019

BIGARREN HAUSNARKETA: Sitesak eta Alaitzen tesia

Egunon guztioi!

Bi aste hauetan gauza asko egin behar izan ditugu. Behin minorrean kokatuta, lanean hasi gara. Taldekako gure portafolio digitala (Sites) antolatu behar izan dugu, blogean ikasgai ezberdinak lotu bezala, gure K6az hitz egin dugu eta Wixarekin lanean hasi gara.

Astearteetan informatikako klasean lan egin beharko dugu. Bakarka lan egiteko denbora utziko digu Alaitzek: gure gogoetak egin eta gure taldekako eta banakako lanak egunean eramateko. Gure bloga antolatzen hasi gara, ikasgai guztiak banatuta egongo dira etiketen bidez.

Ostegunean, denbora eskaini diogu Alaitzen tesia landu eta ezagutzeari. Minorrean kokatzeko oso modu egokia iruditu zait, hezkuntzan dramatizazioari buruz hitz egiten baitu. Tesia zatika banatuta dago eta klase talde bakoitzak (hiru laguneko taldeak) zati bat aukeratu eta bertan lanean jarri da. Nik Naiara Gibello eta Sandra Porcelekin egin dut lan, "Teatro Paraiso"ri buruz hitz egiten duen tesiaren zatia aukeratu dugu.



Esan dezaket jarduera horrek balio izan digula "Teatro Paraisok" egiten duena eta Haur Hezkuntzan duen garrantzia ezagutzeko. Haurrek ikusten duten begiradari ere erreparatu diogu. Seguru zortea izango litzatekeela konpainia honetako antzoki bat ikustera joan ahal izatea. 
Hauek dira erreskatatu ditugun hitzorduetako batzuk:

  • "Su labor se centra en fusionar la parte artística y la pedagógica."(Tresserras, 2017, p. 116)


  • "Destacan como algunas de las actividades relevantes promovidas desde el programa: la inclusión de las familias, especialmente de nivel sociocultural bajo en el año 2009; el taller experimental con el profesorado; y la experiencia con los niños y niñas como protagonistas." (Tresserras, 2017, p. 118)


  • "En el ‘Teatro’, la persona participante se coloca en el rol de espectadora que contempla el juego escénico desarrollado por otras personas. Por el contrario, en la ‘Expresión Dramática’, quien participa es protagonista de la propia exploración escénica con el objetivo de expresar y de comunicar." (Tresserras, 2017, p. 122)


Hurrengo saioan (asteartean), IKTak hezkuntza aireztatzeko aitzakia artikulua irakurri dugu. Gero, denon artean landu egin dugu artikulua eta arbelan mapa mental bat sortu dugu.



Bi aste hauetan egin dugun azken jarduera Alaitzen tesiari buruzko gure ppt erakusketa izan da. Talde batzuek ez dugu erakusteko aukerarik izan, baina hurrengo asteetan egingo dugu, eta gure artean pasatuko ditugu aurkezpen guztiak.
Jolas sinbolikoari, dramatizazioari, komunikazio on baten garrantziari edo arteari buruz ikasteko oso modu egokia iruditu zait. Hemen utziko ditut lankideen aurkezpenetatik jaso ditudan hitzorduetako batzuk:

Javier Abadek eta Angeles Ruiz de Velascok (2011) honela definitzen dute jolas sinbolikoa: haurtzaroko bizi-esperientzia bat, eraldatzeko, beste mundu batzuk sortzeko, beste bizitza batzuk bizitzeko, beste batzuk izatera jolasteko aukera ematen duena, eta horrela, besteak bezala pentsatzen, besteak bezala sentitzen eta, azken batean, norberarena ez bezalako pentsatzeko eta sentitzeko moduak daudela jakiten duena.
Vieitesek (2012) dramatizazioa ibilbide akademiko guztian zehar (Haur Hezkuntzatik graduondoetara) agertzearen garrantzia azpimarratzen du, alde batetik, garapen pertsonal, sozial, espresibo eta komunikatiboan laguntzeko eta, bestetik, garapen profesional eta artistikoa sustatzeko.

“La actualidad demanda a la escolarización temprana preparar a niñas y niños para una realidad marcada por el permanente cambio y la innovación, evidenciando “la relevancia del desarrollo de la creatividad a través de la actividad cultural y artística” (Lasarte, Gómez-Pintado y Zuazagoitia, 2013, p. 3)


Bukatzeko esan nahiko nuke bi aste hauetan kontzeptu eta erreferente ugari ikasi ditugula. Alaitzen tesiarekin egindako lanari esker, minorrean kokatzea lortu dugu. Gainera, oso jarduera egokia iruditu zait K6aren gure esparru teorikoan lanean hasteko. Lan asko dugu eginda. Gure ppt-etan jaso ditugun hitzordu asko gure talde-lanetan erabili ahal izango ditugu.

Wixari dagokionez, uste dut egokia litzatekeela klaseko aurkezpen guztietako hitzordu garrantzitsuenak nolabait jasotzea. Aurkezpenetan gehien errepikatu diren erreferenteen zerrenda ere egin genezake.

ERREFERENTZIAK:

Abad, J., Ruiz de Velasco, A. (2011). El juego simbólico. Barcelona: Grao.

Lasarte, G., Gómez-Pintado, A. y Zuazagoitia, A (2013). La comunicación y la dramatización en educación infantil. V Congreso Mundial de "Educación Infantil y Formación de Educadores: por una educación infantil de calidad y futuro”. Grupo de Investigación Hum 205 de las universidades andaluzas. Antequera (Málaga).
Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko Unibertsitatea.


Vieites, M. F. (2012). Después de la LOE. Presente y futuro de la educación teatral en España en los inicios del siglo XXI. Webgune honetatik berreskuratua (2019-05-28): http://teatro.es/contenidos/donGalan/donGalanNum2/pagina.php?vol=2&doc=1_4

jueves, 19 de septiembre de 2019

LEHENENGO HAUSNARKETA: Kurtsoa hasi da!

Hona hemen lehen hausnarketa! Sarrera honen bidez, lehen bi aste hauetan IKT ikasgaian gertatu denaz hitz egingo dut.

Lehenengo astean ikasgaiaren aurkezpen txiki bat izan genuen. Ikasle bakoitzak galdera esanguratsuak erantzun behar izan genituen. Ondoren ikaskideen aurrean azaldu izan genituen. Gaztelerazko taldekoa naizenez, ez nituen klaseko ikaskide gehienak ezagutzen, eta, horregaitik, pixka bat kostatu zitzaidan jendaurrean azaltzea. Berehala konturatu nintzen irakasgai honek hausnarketa introspektiboak egiteko aukera emango zigula. Jarduera honen helburua elkar ezagutzea eta aurkeztea zen.
Jarduera hori egiteko, denok zirkuluan jarri ginen, hitz egiteko orduan denok elkar ikusteko moduan. Ondoren, galdereei buruz hitz egin genituen: nortzuk ginen, zergaitik aukeratu genuen minor hau, zer espektatibak genituen, zeintzuk ziren gure talentuak... Aurkezpen bat egiteko modu ezberdina iruditu zitzaidan. Orain arte, ez diogu garrantzirik eman gure burua aurkezteko gelan jartzen genuen moduari. Egia esanda, askoz gehiago kostatzen da, ezagutzen ez duzun jendearen aurrean lotsa galtzea zaila da

Aurkezpenak bukatu eta gero, konturatu nintzen giro urduria arnasten zela, lotsa handiz. Halaber, talentuei dagokionez, konturatu nintzen jendeari kosta egiten zaigula geure buruari buruz hitz egitea eta ondo egiten duguna esatea.


Geroago, Alaitzek, gure IKTko irakaslea, ikasgaiaren aurkezpena egin zigun. Azaldu zigun blog bat egin beharko genukeela, eskola bakoitzari buruzko gure gogoetak egiteko. Taldeko portafolio bat (sites) egin beharko genuela ere azaldu zigun, eta taldeak lehenbailehen osatu behar genituela. Azkenik, mapa kontzeptual bateratu bat egin genuen (arbelan), non banakako aurkezpenetan sortu ziren ideia esanguratsuenak biltzen ziren.


Kontzeptuzko mapa egiten ari ginenean, Alaitzek esaldi bat esan zuen, nire arreta piztu zuena eta nire portafolioan azaldu nahi dudana:


"La dramatización da, el aquí y el ahora, y es necesario estar presente y de verdad"


Paraiso antzerki taldeko kide Rosiren esaldi bat da. Dramatizazioari ez ezik, heziketari ere aplika diezaiokegun esaldia iruditu zait. Etorkizuneko irakasleak garenez, oinak lurrean edukitzeko adina heldutasun izan behar dugu: jakin behar dugu zer egin nahi dugun, nola egin nahi dugun eta zertarako egin nahi dugun.

Bukatzeko, K6 lan modularra egiteko taldeak egin behar izan genituen. Zazpi laguneko taldeak izan behar zuten, baina oso zaila egin zaigu akordio batera iristea. Lehenengo, beti egon garen jende berarekin taldeak osatu nahi genituelako, eta bigarren, ordutegi motagatik. Azkenean lau talde sortu ziren, 8 pertsonako bi talde eta 6 pertsonako beste bi talde. 

Esan behar dut, 8 pertsonako taldeei lan gehiago eskatu ziguten. Horregaitik Wix bat sortu izan beharko dugu,  plataforma horren helburu nagusia azaltzea zergatik den hain garrantzitsua dramatizazioaren bidez ikastea da, eta ezagutzen ez duen jendeari erakustea zer ikasten den eta nola ikasten den (artikuluak jarri, erreferenteak bilatu...). Nire kasuan, parte artuko dut Wix hau egiteko. Motibatuta sentitzen naiz plataforma honekin lan egiteagatik!

Azkenean, K6ko gida landu genuen. Galduta ikusi dugu gure burua, oraindik ez dakigu ondo zer egin behar den. Poliki poliki hasiko gara gure burua kokatzen!


"El pensador" (Auguste Rodin, 1904)

PROZESUA HASI DA!




K6: HIRUGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi! Sarrera honen bidez, K6 modulu-lanaren hirugarren saiakerari buruz hitz egingo dut. Ostiral honetan gimnasioan h...