martes, 3 de marzo de 2020

K6: BIGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi!

Sarrera honetan K6aren bigarren entseguaz hitz egingo dut.

Lehenik eta behin, gure eszenografia prestatzeari ekin diogu: fokuak, argiak, proiektorea eta instalazioa jarriko ditugu. Konturatu gara beste bi foku jarri behar ditugula agertokiaren atzeko aldean; modu horretara, itzalen bidez islatuko da antzezlaneko protagonistek egiten duten guztia. Metafora gisa balioko du, denboraren joana obran irudikatzeko.



Jarraian, obra irudikatzen hasi ginen. Oraingoan gurekin zegoen irakaslea Eider zen. Antzeteko eta dramatizatzeko feedback on bat jasotzeko aukera genuen, Eiderren espezialitatea delako.

Lehenik, Eiderrek "asmatutako hizkuntza" gehiago faltsutu behar genuela aholkatu zigun, benetan ari bagina bezala jokatzeko esan zigun. Halaber, bere irakasgaian landu genituen tekniketako batzuk erabiltzeko aholkatu zigun, hala nola 1,2,3 bradford. Gainera, instalazioa estaltzen duen sabana beltza dantza txiki bat egiteko erabiltzea aholkatu zigun.



Eiderrek eman zizkigun aholkuen laburpena egin aurretik, hauxe da bigarren aktan jaso genuen zerrenda:

  • Dena mantsoago egin, batez ere arraunean egiteko orduan.
  • Lo egiteko jarrera, ez oinarritu kartoian. Gainera, interesgarria da bakoitzak jarrera ezberdina izatea.
  • Haurrak esnatzeko modua gehiago faltsutzea.
  • Jolasean ari direnean beste foku bat piztu, aurpegiak gehiago ikus ditzaten.
  • Beldurtu edo harritu egiten direnean "zirrikitu" bat egitea
  • Itsasontziekin esperimentatzen dutenean, 5 zentzumenak aprobetxatu (probatu, usaindu, entzun...). Ez dira itsasontziak pentsatzea ez dakigula zer den.
  • Lehen garbiketa (oihala agertokitik ateratzea) modu teatral batean egitea. Oihala ateratzea olatu bat balitz bezala balia daiteke, edo dantza motaren batekin.
  • Dantza edo dramatizazio txiki bat egitea oihalarekin.
  • Agertokiaren atzeko aldetik arraunean, mugimendua ondo egin behar da, desberdin ikusten delako.
  • Nekea arraunean integratzea.
  • Olatuaren mugimendua hobeto eta gorago koordinatu behar da. Paper urdina patxadarako eta zuria ekaitzerako..
  • Itsasontzia erortzen denean, itotzeko eginarazi, erabiliko diren irudi izoztuak bilatu. Nola izoztu behar diren erabakitzea.



Ekitaldi ezberdinen inguruan hitz egin aurretik, garrantzitsua da antzezlanaren helburu nagusia papera dela esatea.

Lehen ekitaldia bi haurrekin hasten da eszenan. Haien logelan daude, oheetan lo. Esnatzen direnean paperezko ametsa hasten da, paperezko itsasontziaz inguratuta nola dauden ikusten dute (instalazioa). Jarraian, paperezko itsasontziak esploratzen hasten dira zentzumenen bidez (probatu, usaindu, entzun…), itsasontziak direla jakingo ez balute bezala. Konturatu gara beste foku bat jarri behar dugula esparemintatzeko orduan, haien aurpegiak obeto ikusteko.

Eszena hau amaitzen denean trantsizio garbiagoa egin behar dugu. Eiderrek eman digun aholkua da dantza baten bidez instalazioa estaltzen duen sabana beltza ateratzea. Bestalde, sabana ateratzen dugunean, haurretako batek itsasontzi handia hartu eta eszenara ateratzeko unea da. Ikusi dugu, itsasontziak eszena ateratzen duenean haurrek mugimendu motelagoak egin behar dituztela eta jolasteko aprobetxatu (jolas sinbolikoa eginez).
Bestalde, haurrek eszena atzean daudenean, mugimenduek puztuagoak izan behar dira, publikoak bakarrik itzalak ikusten dituelako.



Bigarren ekitaldian olatuak egin behar ditugu paper zuri eta urdinarekin (kanpoan gauden pertsonak), Eider esan zigun mugimenduak koordinatuagoak eta indartzuagoak izan behar zirela. Ondoren, olatu batek umeak jango ditu eta hondoratze bat jasango dute: kasu honetan, paperaren mugimenduak are koordinatuagoa izan behar du eta pertsonaien interpretazioak itotzen ari direla eman behar du.

Jarraian, Pirata agertzen da eta haurrak laguntzen du bere itsasontzian igotzen. Jarduera hau 1,2 bradford batekin egingo dugu (Eider lagundu zigun). Geroago, pirataren itsasontzian nabigatzen dute haurrak eta pirata, horretarako atzeko partean (itzalen bitartez) bidaia irudikatzen da. 
Behin bidaia bukatuta, hiru pertsonaiak eszenarioan agertzen dira berriro. Momentu honetan eszenarioa lurra irudikatuko du (proiektorearen bidez, uharte bat proiektatuko da). Jarraian haurrak Piraten laguntzarekin paperezko itsasontzi handi bat egin behar dute (jolasten eta zuzenean). Eider beste aholku bat eman zigun: "La gran evasión" filmeko abestia jar genezakeen pertsonaiek paperezko itsasontzia egiten duten bitartean.





Azken hausnarketa gisa, asko hobetu dugu azken entsegutik. Hala ere, oraindik gauza asko ditugu aldatzeko, eta Eiderrek eman dizkigun aholkuak aplikatzen hasi behar dugu. Eszenatokiko atrezzoa ere bukatu behar dugu, eta irudiak proiektatzeko erabiliko dugun ppt behin betiko amaitu.
Entsegu hau aho-zapore hobearekin amaitu dut. Badirudi gauzak argiago ikusten hasi direla. Egia da oraindik lan asko dugula aurretik, baina azken alditik hobetzea lortu ditugun gauzak ikustea motibatzen nau. Horregatik, gogor jarraitu behar dugu lanean. Hau prozesu bat da, eta konturatu naiz egunetik egunera ideia berriak eta hobetzeko proposamen asko ditugula. Goazen guztien bila!

Bukatzeko, esan behar dut, tranzisioak oraindik hobetu behar ditugula. Hurrengo entsegua Ainhoarekin daukagu, eta ziur alde horretatik bere aholkuak oso lagungarriak izan direla.

Sarrera hau amaitzeko, Tresserras (2017) Vincent Tomas aipatzen du eta nik ere aipatu nahi nuke. Gogor lan egitea gauzak ondo ateratzeko modu bakarra dela pentsarazten dit:

"Escribir y escribir, pulir y pulir hasta que el artista mira lo que ha estado haciendo y dice: esto es lo que yo quería decir". (Vincent Tomas, or.94, 1964)




ERREFERENTZIAK:

Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko Unibertsitatea.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

K6: HIRUGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi! Sarrera honen bidez, K6 modulu-lanaren hirugarren saiakerari buruz hitz egingo dut. Ostiral honetan gimnasioan h...