lunes, 30 de septiembre de 2019

LAUGARREN ASTEA: JARDUERA GEHIAGO EZAGUTZEN


Astelehen honetan jarraitu gara ariketak ezagutzen eta esperimentatzen. Klase praktiko hauek asko gustatzen zaizkit, nire etorkizunerako oso baliogarriak izango direlako. Nik nire buruarekin esperimentatu ondoren haurrekin gai izango naiz haiekin egiteko.

Lehenik eta behin, “Itzalen jolasa” egin dugu: bikoteka, bata bestearen itzala izan behar zen. Oso dibertigarria da baita espazioa eta gorputza ezagutzeko oso baliogarria ere.

Geroago, berriro bikoteka, hipnotitzaile jolasa egin dugu, espazio osotik ibiltzen. Harria, buztinezko eskultura eta siamesak jolasak egin ditugu ere. Siamesaren jolasa gehien gustatu zaidana izan da, horretarako, bikoteka siamesak bezala ibili gara klase osoan zehar; lehenik ipurditik itsatsita egon gara, gero bizkarratik, gero ukodotik…
Siamesaren jolasa bukatu ondoren, bikote berdinarekin (nire kasuan Sandrarekin), letrak eta hitzak bata bestearen bizkarran egiten ibili gara. Ariketa hau lehenen eta bigarren ziklikoko haurrekin egiteko aproposa da.

Azkenean, masajeak egiten bukatu dugu saioa. Gaur, masajeak egiteko, pilota txiki bat erabili dugu. Oso gustora sentitu nintzen.




No hay comentarios:

Publicar un comentario

K6: HIRUGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi! Sarrera honen bidez, K6 modulu-lanaren hirugarren saiakerari buruz hitz egingo dut. Ostiral honetan gimnasioan h...