miércoles, 25 de septiembre de 2019

GORPUTZA EZAGUTZARAKO ARIKETAK LANTZEN


Gaurko saioan hainbat ariketa eta jolasak landu ditugu. Jarduera hauek guk lehen personan esperimentatu ditugu. Nire ustez, jarduerak erakutsi ahal izateko lehenik ezagutu behar ditugu, horregaitik oso klase baliogarria izan da.

Hasteko, polizia eta hiltzailearen jolasa egin dugu (Kartetako jokoa bezala). Beraz, Maddi gure klaseko kide batek, polizia, herria edo konplize rolak banatu ditu. Nire kasuan, herria izatea tokatu zait. Oso barregarria izan da, hiltzaileak konplize asko egin ditudalako eta amaierarte ez gara konturatu nor zen hiltzailea. Jolas hau, 5 urteko gelan egiteko oso egokia da, baina rolak oso zehatzak egon behar dira.

Ondoren, orkestra jolasa egin dugu. Jolas hau espazio osotik mugitzeko balio du (espazioa ezagutzeko ere). Gorputzaren mugimenduarekin, irakasleak esaten zuena kopiatu egin dugu.

Georoago, ispiluaren aurrean aurpegi arraroak jarri behar izan ditugu. Gero, estatuaren jolasa egin ditugu ere. Estaruaren jolasa, bikoteka landu dugu, bietako bat estatua da eta bestea eskultorea. Eskultoreak estatuaren gorputza (besoak, hankak,,,) mugitu behar du berak nahi duen moduan.

Bukatzeko, erlajazio saio bat landu dugu. Asko maite dut erlajazio saioak, baina kasu onetan ez nuen oso ondo irakaslea entzuten.




No hay comentarios:

Publicar un comentario

K6: HIRUGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi! Sarrera honen bidez, K6 modulu-lanaren hirugarren saiakerari buruz hitz egingo dut. Ostiral honetan gimnasioan h...