Astelehen honetan, zer den eta nola
egiten den marko teorikoari buruz hitz egin dugu.
Esan beharra daukat, oraindik ez
dakigula nola egingo dugun gure K6, baina azalpen hau oso baliogarria izango
zaigu gure K6ko marko teorikoa ondo prestatzeko. Adibide asko ikusi ditugu
klasean.
Halaber, aspimarratu digute plagioak
kontuan edukitzea baita APA normak ondo erabiltzea ere.
Marko teorikoa nola egin behar dugun
jakin ondoren, gure K6ko marko teorikoaren atal bat jartzea adibide moduan
pentsatu dut (Ondo dagoela uste dut, azalpenak kontuan artu ditugu).
Zer da Dramatizazioa?
Bestalde, dramatizazioa
sentimendu adierazpeneko eta zirraretako era bezala ulertzen da. Tresserras-ek
(2017) azaltzen du haur hezkuntzan neskak eta mutilak haien garapen
intelektuala, sentsoriala eta kreatiboa bizitzen dutela. Halaber, Tresserras-ek
(2014) aipatzen du (Zuazagoitia, Vizcarra, Aristizabal, Bustillo eta
Tresserras, 2014) urte hauetan nabarmentzen dutela, jada umeak zirrarak
desberdinak aitortzeko gai direla, adierazpen eta pertsona desberdinen
adierazpen hunkigarriak ulertzen dituztelako.
ERREFERENTZIAK:
Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del
profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático
en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesi Doktorala. Euskal Herriko
Unibertsitatea.
Zuazagoitia, A., Vizcarra, M. T., Aristizabal, P., Bustillo, J.,
eta Tresserras, A. (2014). Acompañando las emociones de la pequeña infancia
(0-3 años) mediante el teatro. Ágora para la educación física y el deporte,
16(1), 1-17.
No hay comentarios:
Publicar un comentario