viernes, 20 de septiembre de 2019

ESNATZEKO JOLASA


Hasteko, esnatzeko jolas bat egin dugu, “Erregina” izena du. Denon artean egiteko jolas bat izan da.
Lehenik eta behin, nor izango zen erregina aukeratu genuen. Geroago, erregina beste klaseko parte batera joan behar zen (ezer ez entzuteko) eta besteok ofizio bati buruz pentsatu behar izan genuen. Mimikaren bitartez ofizio hori erreginaren aurrean antzeztea izan zen jolasaren helburua. Erregina zer ofizio zela asmatu behar zuen.
Oso jarduera interesgarria eta egokia izan dela klaseari hasiera bat emateko esan behar dut. Zihur nago nire praktiketan erabiliko dudala.




Beste aldetik, egin behar dugun marko teorikoari buruz hitz egin dugu. Azalpen batzuk eduki ditugu (nola egin, nola aurkeztu…). Halaber, gure gradu amaierako proiektuei buruz hitz egin dugu. Horretarako, borobil batean jarri gara eta banaka antzetu dugu norekin (irakaslea) eta ze gaia aukeratu dugun. Nire kasuan, Ainhoa Ezeizarekin “La teoría de la complejidad” prestatuko dut.

Bukatzeko, esan beharra daukat, ikasgai honetako marko teorikoa lagunduko digula gradu amaierako proiektua egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

K6: HIRUGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi! Sarrera honen bidez, K6 modulu-lanaren hirugarren saiakerari buruz hitz egingo dut. Ostiral honetan gimnasioan h...