lunes, 28 de octubre de 2019

ZORTZIGARREN ASTEA: IMANOL JANICES, AKROSPORT


Praktikak hasi baino lehen gure azkeneko saioan Imanol Janices, gorputz hezkuntzako irakasle batek, guri hitzaldi bat ematera etorri da. Berak bere eskolan egiten duen “Akrosport” proiektua azaldu digu.

Hasteko, nola sortu zen proiektua azaldu zigun. Imanolek, kirola eta artea lotura bat izan behar zutela pentsatu zuen. Horregaitik, DBHko neska mutilekin, musikala bat sortu behar zuela pentsatu zuen.
Hasieran proiektua garatzea zaila izan zen, baina gaur egun, zazpi urte daramate proiektu honetan lan egiten eta arrakasta asko izan du; urtero jende gehiagok joaten da proiektu hau ikustera.

Geroago, esan behar dut, haurrak prestatzen dituzte musikaleko parte guztiak, hau da, gaia, gidoia, pertsonaiak garatu, koreografia sortu, abestu, soinu diseinua, argi diseinua, eszenografia eta materiala garatzen dituzte. Imanolek bakarrik laguntza ematen die eta gidatzen die azken produktua sortzeko. Ideia hau izan da gehien gustatu zaidana, neska mutilak autonomia garatzen dituztelako.

Haurren inplikazioa ezinbestekoa zela azaldu zigun Imanolek. Horretarako, egunero neska mutilak jolas orduetan entsaiatzen dute; honek proiektua egiteaz poz pozik daudela dio.



Bestalde, esan behar dut, Imanolen azalpenak oso argiak izan zirela. Imanolen proiektua oso berritzailea zen eta prozesu hauetan kreatibitatea ezinbestekoa da. Horregaitik, irakasle hau kreatibitate sorkuntzari buruz hitz egin zigun. Harentzat prozesu sortzaileak irregularrak dira, egun batean ideia azko dauzkazu eta beste egunetan ez hainbeste. Nire ustez, azalpen hau oso baliogarria izan zen, gu K6 proiektuan prozesu sortzaile batean gaudelako baita ere, pazientzia eduki behar dugu eta prozesuen ideia guztiak ordenatu beharko ditugu.


Bukatzeko, esan beharra daukat, erakusketa hau asko gustatu zaidala. Imanolek estrategia asko eman zizkigun. Lan kooperatiboaren garrantziaz, motibazioaren garratziaz edo prozesuen zailtasunen garrantziaz hitz egin zizkigulako.
Oso gustora sentitu nintzen eta azalpenak asko gustatu zitzaizkidan, egun batean Imanol bezala irakasle hain ona izatea espero dut.




No hay comentarios:

Publicar un comentario

K6: HIRUGARREN ENTSEGUA

Arratsalde on guztioi! Sarrera honen bidez, K6 modulu-lanaren hirugarren saiakerari buruz hitz egingo dut. Ostiral honetan gimnasioan h...