Kaixo guztioi! Ongi etorri nire
blogera! Pablo Ramos Rodriguez naiz, Gasteizko Haur Hezkuntzako graduko
laugarren mailako ikaslea. Unibertsitateko azken urte honetan erabaki dut
Adierazpena eta Komunikazioa Dramatizazioaren bidez minorrean espezializatzea.
Zergatik ikasi dramatizazioaren
bidez? Haur Hezkuntzan mugimendua eta artea oso garrantzitsuak dira. Gainera,
beti gustatu izan zaizkit horrelako kontzeptuak: oso kirolzalea izan naiz beti,
eta beti maite dut artearen historia.
Barregarria egiteko beldurra galtzeko
beharra sentitzen nuen. Banekien publikoaren aurrean gauza batzuk egin beharko
nituela: antzezten ikasi, dantzatu, abestu… Gauza hauek egiteko lotsa galdu
behar da.
Bestalde, dramatizazioaren bidezko
Adierazpen eta Komunikazio minorrean, bost irakasgai ikasten dira,
Dramatizazio-adierazpenerako Informazio eta Komunikazio Teknologiak,
Ikus-kultura, Musika Hizkuntza, Gorputz Hizkuntza eta Adierazpena eta
Komunikazio Trebetasuna.
Portafolio honetan, bost
ikasgaietatik hiru bakarrik aipatuko ditut: IKTak, Gorputz hizkuntza eta
Komunikazioa. Hala ere, minor honetan ikasgai guztiek loturak dituzte, eta
horrekin, blogaren bidez, ikasturtean zehar biziko dudan ikasketa prozesu luzea
behatu ahal izango duzue.

No hay comentarios:
Publicar un comentario