Gure lehenengo klasea, “Miliki”
pailasoaren “¿Cómo están ustedes?” bideo-aurkezpenarekin hasi da. Gure arreta hartzeko
oso egokia iruditu zait. Jarraian, Goyo Jimenezeko bideo bat ikusi dugu, “El
club de la Comedia” monologo bat izan zena. Bideoa ikusi ondoren, Goyok nola
erabiltzen duen bere gorputz hizkuntzari buruz hitz egin dugu. Goyok mimika,
interpretazioa, publikoaren komunikazioak… oso ondo erabiltzen zituen.
Beste aldetik, Goyoren bideoari
buruz, bideo oso estereotipatua izan dela komentatu dugu. Goyok konparazioak
egiten zituen emakumeen eta gizonen artean; konparazio hauek barregarriak ziren
baita oso estereotipatuak ere. Horregaitik, klasean eztabaida bat sortu da:
Batzuk bideo oso desekogia zela umeei
jartzeko pentsatu dute, estereotipo sexistak bultzatzen duelako. Hala ere,
beste batzuk, monologo barregaria dela hausnartu dute, Goyo humore beltza
egiten ari zela pentsatzen dutelako.
Nire ustez, gaur egun, Goyoren
monologoa telebistan jartzea ez da egokia. Genero berdintasunean aldaketa
positiboak oso azkar ikusten ari dira eta monologo hau (nahaiz eta oso
barregarria izan) ez du berdintasuna bultzatzen.
Bukatzeko, ikasgaiari dagokionez,
esan behar dut, monologoa ikustea klasea motibatu egin duela (niri behintzat).
Gainera parte hartzeko beldurra kendu zaigu eta hausnartzeko helburua lortu du.
Halaber, gorputz hizkuntzari aurkezpen bat emateko bideo ondo aukeratuta dago.

No hay comentarios:
Publicar un comentario